|
.Axular
Elkartea euskal selekzioaren alde
|
|
|
Testua: Maite Ezkurra |
|
|
El pasado mes de agosto ESAIT (Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea), organizó la Mendi Martxa Lodosa-Baiona para reivindicar la oficialidad de la selección de Euskal Herria, en la que tomó parte un grupo de nuestra Sociedad. Al finalizar ésta, la Sociedad AXULAR organizó una cena para todos los participantes de la marcha, queriendo demostrar nuestra implicación en este proyecto |
|
|
|
Baina hasieratik joko dugu eta ESAIT zer den azal-duko dugu ESAIT (Euskal selekzioaren aldeko iritzi taldea) nazionala, irekia, partehartzailea eta euskalduna da eta bere helburu nagusia, nazioarteko txapelke- tetan aritzeko, Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasuna lortzea da. Taldea, 1995ko udazkenean sortu zen eta Geroztik era guztietako ekitaldiak antolatu dira (hitzaldiak, jokoan jai-Euskal Selekzioren egunak, agerpen aldarrikatzaileak, ...). Euskal Herria nazio bat denez, Euskal Herriko Selekzioa nazio- artean ofizialki aritzeko eskubi-dea aldarrikatzen dugu. Helburu nagusia kirol guztietan, Euskal Erico Selekzioak nazio-arteko txapelketa ofizialetan aritzeko aukera izatea da, baina beste bitartekoak daude:
AXULAR Elkarteak, pasa den Uztailaren 31tik abuztuaren 7ra, ESAITek antolatutako mendi martxan parte hartu zuen. EBROTIK ATTURRIRA: Uztailak31tikAbuztuak7ra ESAITek urte osoan egiten dituen ekintzetako bat, Mendi-Martxa da.Orain dela lau urte hasi zen ekitaldi hau, guztiak Euskalherritik abiatu dira.Joan den urteko martxa kostaldetik izan zen: Miarritzetik-Algortara, eta aurten, laugarrena Ebrotik-Atturrira. Zer da Mendi-martxa?
Eta zergatik egiten da? Aurtengo Mendi-martxak guzti hau bete zen, Ebro eta Atturri ibaiak mugatzen duten Euskal- herriaren iparra eta hegoa izan ziren martxaren hasiera eta bukaera, eta Ebron betetako ur pitxerra eta 8 egunez eramana mendiz mendi, herriz herri, bota zen Atturira zeharkaldiari amaiera emanez eta mugen gainetik herri bakarra garela aldarrikatuz. Lodosan,Ebro urbazterrean elkartu ginen 60 partaide, han eman genion hasiera martxari ekitaldi ttiki baten bidez Ebro ibaitik ur pitxerra bat hartuz Atturrin botatzeko, hego eta ipar Euskalherria batuz . Agurrak ezagunei, iazko martxa gogoratuz, pozik berriro elkar- tze agatik, 38¼ ko tenperatura, eguzkia sutan, zuhaitz eza, bide lehorra, galondoak, alorrak lur mukuruaz estalita, motxilak urontziz beterik, bide benetan gogorra baina denok ilusioz blai, elkar laguntzeko prest , antolakuntza txintxo txintxo bidea gidatzen, inork gal ez dezan bideguru- tzeetan seinaleak jarriz, sostengu kamioneta beti prest... noizean behin atsedenak ura edateko, edozer gauza jateko...3, 4, 5, 6, 7, 8 ordu, Sesma, Allo eta azkenik ....Dierri (Dicastillo) zer poza, igerilekuan bainu bat hartu eta gero tabernan afari dotore bat dastatu ondoren, eskolara lotara biharamuna gogorra izanen delakoan ere. Bigarren etapa lehenengoa bezain gogorra ez izan arren (eguzkia egun erdia egon zen estalita, trumoiak eta tximistak eta euri ttikia ere egin zuen) luzea izan zen eta berriro zuhaitzik ikusi gabe pasatu genuen eguna. Dierri-Oteitza-Mañeru eta Gares bidea, aurrekoa bezala, Nafarroako bardearen itxura du: lehorra, kolore marroia, lurra laua, arroka mendixkak... herriko etxeak harrizkoak gehienak Donejakue bide zati bat ere egin genuen baino alderantziz Mañerutik heldu ginen Garesera bidexka horretatik hainbat erromes topatuz. Garesen harrera bikaina prestatu ziguten eta triki-poteo egin genuen herri zehar. Aterpean afaria eta lo. Hirugarren etapak Aratzuri zuen helburua. Paisaia hasieran aldakorra, zuhaitzak ez ziren falta Undio bidean; herri honetan gonbidatu ziguten herriko elkartera pote bat hartzera, eta han gosaldu ondoren jarraitu genuen bidea Erreniega mendixka ondotik pasatuz, eta haize errotak alboan utziz eta hamaika lur soro gurutzatuz eta heldu ginen Arazurira: Bainu freskagarri bat hartzeko aukera genuen herriko igerilekuetan eta gero espero genuena Burlatako Axularreko Elkarteak prestatu zigun afari dotorea zain geunden. Gure Elkarteko Juntarekin hitz egin genuen mendi martxan iaz parte hartu genuen bazkideok. Laz mendi martxako partaideok jaso genituen sekulako harrerak eta afariak hainbat herrietan: Pasaia, Bermeo, Lekeitio, .... eta guk ere pentsatu genuen gure elkartetik laguntza ematea. Axularrek du helburu
Euskal- herriko nortasuna bermatzea: kultur arloan, kirolean, hizkun-
tzan ... horregatik gure ideia zabaldu genion mendi martxako antolakuntzari
eta nola ez gustura hartu zuten eskaintza. Egun horretan arratsalde osoa
pasatu zuten afaria prestatzen Enrike sukaldaria eta Julia, Maika eta
Miren eta Arazurira eraman eta Karla, Maite Azkona eta Patxoren laguntzaz
zerbitu igerile- kuko jantokian. Oso gustura afaldu genuen eta pozik gelditu
ziren martxistak: afari dotorea izan zen eta: pasta entsalada,
oilaskoa saltsan barazkiekin eta meloia, kafea ta kopa. Ondotik abesti
batzuk eta opariak. Bai, mendi martxak. Laugarren etapa: Arazuritik Larra-intzarreraino, Itza, Berri-obeiti, Naba eta Gaskuetik pasatuz. Ibilaldi zoragarri honetan eguraldia aldatu zuen freskoagoa eta paisaia ere berdez jantzi zen, San Urbano baselizara hurbildu ginen eta zuhaitzen tartean egin genuen bidea. Larraintzarren ere bagenuen igerilekua bainu bat hartzeko eta gure ohizko lekua lo egiteko: polikiroldegia. Bosgarren etapa: Larraintzar-Legasa. Etapa honetan euria harrapatu zigun; ia egun osoa euripean egin genuen eta atertzen zuenean lainoa izan zen gure laguna. Larraintzartik atera eta Ultzamako herrixka dotore batzuk zeharkatu genituen: Iraizotz eta Alkotz, orain bai hasi ginela mendi goruntz, Belate aldera, paisaia zoragarria, Txaruta mendia zeharkatuz pixkanaka behera jo behar Legasara ailegatzeko, luzeegi izan zen beherakada baina azkenean Doneztebe bistan, berehala Legasa. Egun honetan zerbait ezberdin izateagatik ez genuen dutxatzeko lekurik, zer egin? Bidasoa Ibaia gure zain zegoen. Seigarren etapa: Legasa-Zugarramurdi. Gau osoa euri zaparradak egin eta gero, goiza ateri zegoen. Ibiltzeko modukoa argitu zen eguna, tenperatura oso ona, eguzkia estalita zegoelarik. Bertizko eremutik hartu genuen Aizkolegira daraman bidea, errepidea pasatu eta gero Legate mendi bizkarretik pasatu eta pixkanaka atseden batzuk eginda, bista zoragarriak ikusiz, heldu ginen Zugarramurdira, ez genuen gogorik izan sorginen leizeraino hurbiltzeko, susmatzen genuen gorputzean sei egunen zama! Han Jexux alkateak (hainbat urtez Axularreko Zikiroak prestatu digun gizonak) eman zigun aukera dutxatzeko herriko elkarte batetan. Egun honetan partaideen kopurua handitu egin zen, ia 80 pertsona geun- den martxa egiten. Zazpigarren egunean mendiz Iparraldera abiatu ginen, Martxa aldapa gogor bat kenduz, oso leuna izan zen, eguraldi polita, argitsua, mendi gainetik gure bista itsasoraino iristen zen. Ordu batzuk pasa ondoren Uztaritzera heldu ginen. Han Iparraldeko lagunak harrera on bat prestatu ziguten, beraien esanetan laperitif eman ziguten eta gero lo egiteko polikiroldegi dotore batetara eraman gintuzten. Azkeneko eguna, zortzigarrena, bide motza eta gainera bide-gorri batetik ttipi-ttapa, ttipi-ttapa hamahiru kilometro Baionaraino. Baionan festak ziren eta jende guzia txuri-gorriz jantzita zegoen, Hiri erditik pasatu ginen gure lemak oihukatuz eta ESAITeko ikurrak astinduz eta Atturri ibaira abiatu ginen. Han beteko genuen helburua eta txistu eta danbo- linen laguntzaz hustu genuen Ebrotik ekarritako ura. Bazkal ordua zen eta Baionako lagunen prestatu ziguten bazkari ederra, aurretik Baionako bertso eskolako bertsolari batek eta trikitilariek eman ziguten ongie- torria. Giro oso onean bazkaldu, bazkari goxo goxoa zegoen eta gainera oso merke. Bazkaldu ondoren agurrak, datorren urte arte¡ |