| .Hamaika Axular Axular Ikastola | |
|
Testua:
Anjel Erro
|
|
![]() |
1978ko urtarrilaren 9an abian jarri zen ordura arte parekorik ez zuen proiektua. Iruñeko udal ikastola. Horra iristeko, pausu ugari eta nekagarriak eman behar izan ziren, frankismo garaian hasi baitziren gestioak, artean demokratikoki hautetsia ez zen udal taldearekin. Nafarroako Gobernuak ez zituen hezkuntza eskumenak eta ezin zuen aitzina eraman. Aukera bakarra ordura arte ikastola pribatuak ziren. Dena den, zenbait guraso eta irakaslek zirrikitua aurkitu zuten, udalaren eskuduntzak eta orduko jarrera ona (oi denbora, oi mores!) profitatuz. Toki aldaketa anitz pairatu behar izan zuen udal ikastola horrek (Kanostarren ikastetxea, Santa Zezilia Plaza, Donibane, Fitero Monastegia, Orbina II, Antsoaingo etxabe batzuk, Misericordia etxea, Apaiztegia,...), 1981an Hego-alde ikastetxea eskuratu zuten arte. Duela 26 urteko udal ikastola gaur egun hiru ikastetxe dira: Hegoalde, Axular eta Amaiur. Eta ez dira gehiago legalizaziorako ezarri ziren baldintzen artean 55 ikasgela baino gehiago ez izatea zegoelako. Hortaz, ezin zentro gehiagotara hedatu hasierako asmoa zen bezala, eta esandako hiru horietan konformatu behar, Nafarroako Gobernuak ikas- tetxe publiko gehiagotan euskarazko lerroak paratu ahal arte. Orain urtebete, 25.
urteurrenarekin bat, udal ikastola hauen kudeaketa Nafar-roako Gobernuaren
hezkuntza sistemara igaro da. |