.Txipi-Txapa Ludoteka: ikasturte berria, egitasmo berria

 

Testua: Verónica Ferreira Pinto

 

 

La ludoteca de Burlata va a renovar sus locales dentro de poco, pasando a la Plaza Francisco Ardanaz, cerca de los institutos. Nos entrevistamos con sus responsables.

 

Gaur egungo umeak oso lanpetuta daudela denok dakigu. Eskolara joateazgain, eskolaz kanpoko ekintza asko egiten dituzte, adibidez, futbola, musika, dantza…Baina umeek jolasaldia izan behar dute, lagunekin aritzekoeta noski, jolasteko. Hau egitearren Burlatan aukera ederra dute Udaletxeak eskaintzen duen ludoteka zerbitzuari esker: arratsaldero jokoaketa tailerrak egiten dituzte ludotekan…Egun ludotekaren lokala Federiko Mayo kalean kokatzen da baina datorren urterako, eta lekua handitzeko-asmoarekin, Frantzisko Ardanaz enparantzara eramango dute.

Ludotekarenkontu guztiak ezagutzeko Hezkuntzako Zinegotzia den Loli Del Arbolekin etaUdalako langile eta ludotekako monitorea den Eva Muezekin mintzatu gara. Lehenengoak kontu administratiboei buruz hitz egin digu eta bigarrenak ludotekan egiten diren ekintzei buruz.

GAUR EGUNGO LUDOTEKA ETA BERE BEHARRAK
Hezkuntzako zinegotziaren ustez, orain dagoen ludoteka oso zaharra da etagabezi batzuk ditu: ez dago beroketa sistemarik, argi naturala falta zaio,komuna oso zaharra da, dagoen kaleak ez ditu baldintzarik betetzen (osoestua da eta errepidea pasatzen da), arkitektura oztopoak… “Udaletxeanikusi genuen ludoteka berria egin behar zela lehen baino lehen. Ikasturtehonetan ez da posible izanen, baina datorren ikasturtean ludoteka berriarihasiera ematea nahiko genuke. Hori da gure helbururik nagusiena”

LUDOTEKA BERRIAREN EGITASMOA
Loli Del Arbolek aipatu zuen bezala, “Hezkuntza Batzordeak bazuen Ziberlekua egiteko diru kopuru bat, baina egitasmo hori datorren urterakoatzeratu da”. Euskara Batzordeak ere ekintzak antola-tzeko zeukan diruarenzati bat ludotekaren proiektuan erabiliko du. Diru horren erabileraaldatzeko Hezkuntza Batzordeko, Euskara Batzordeko eta Udaletxeko Bilkurako onarpena beharrezkoa zen eta behin gainditua, proiektua etaaurrekontua eskatu zuten. “Proiektuarekin hastean, beharren ikerketa eginzen monitoreen laguntzarekin, segur- tasun baldintzak betetzeko, kanpo-koargia izateko,…”.

Ludoteka berria egiteko, Udaletxeak Frantzisko Ardanatzenparantzan dituen etxabeak moldatuko dira. “Obra berehala hasiko da etaabendua arte ahalik eta gauza gehien egiten saiatuko gara dagoendiruarekin. Zerbait faltan gelditzen bada datorren urteko diruarekine- ginen da”. Jakina da Burlatako Udala ekonomikoki ez dabilela oso ongi,horregatik daukaten presupuestoa oso txikia da. Gastuak ez handitzearrenobra ez diote enpresa bati adjudika- tuko; gremioka eginen da.

EGUNGO FUNTZIONAMENDUA ETA LUDOTEKA BERRIARENA
Oraingo eskaintza hauxe da: astelehenetik ortziralera 17eta- tik 20ak arteludoteka irekita dago eta larunbatetan goizetan euskarazko zerbitzua erabil daiteke. Ludoteka 3 eta 12 urte bitarteko adinentzako da. Egunerojoaten diren umeek jolas librea egiteko aukera dute. Horretarako badirahamaika mahai jokoak adina bakoitzari egokituak. Astean hiru egunetan tailer ezberdinak egin ditzakete. Astearteetan “Sormenaren txokoa” plastika-espresioa lantzeko ekintza dago, eta honetan materialbirzikla-garriak erabiltzen dira. Asteaz- kenetan “Errezeta magikoak” izeneko tailerra eskaintzen da, non sukaldaritza lantzen baita modu errazean.

Ortzegunetan “Jokuen planetaren txokoa” aktibita- tean taldeko jokuaklan- tzen dira, modu honetan umeek elkar bizitzarako arauak ikasten dituzte.
Lokala berriarekin Burlatako ume guztiak elkarrekin jolasteko aukerabultzatu nahi da: 180 metro karratuko lokalean umeak euskaraz eta erdarazaldi berean arituko dira. Udaletxeak bi etxabe egokituko ditu: handian bulegoa, komunak eta areto nagu-sia egonen dira eta txikia tailerrak egitearren erabiliko da. Horrela ekintza egin nahi duten umeak bestelokalera pasatuko dira eta nahi ez izatera, lokal handian geldituko dira. Frantzisko Ardanatz enparantzan dauden lokalek
ere kanpoan ekintza kegiteko aukera ematen dute. “Oso garrantzitsua da, eguraldi ona hastendenean umeek kanpora joan nahi dutelako eta lokal zaha- rrean errepidearenarriskua dago” dio Evak.

Udan ere ludotekako zerbitzua dabil, baina beste modu batez egiten da.Uztailaren 15etik irailaren 15era gutxi gorabehera igerilekue- tara mahai-joko guztiak eramaten dira eta ordutegi berdinean mailegu zerbitzua eskaintzen da. Eva Muezen esanetan “udan ume gehiegi daude igerilekuetan, ezinezkoa da ekintzak antolatzea. Gainera beren gurasoen ardurapean daude, beraz mailegua besterik ez dugu egiten. Ludotekan gaudenean gurasoek umeak gure ardurapean uzten dituzte, erabat ezberdina da”.

Ludotekara asistentzia oso aldakorra da: 3-4 eta 7-9 urteko umeak dira gehien erabiltzen dutenak. Neguan ume gehiago joaten dira, baina maiatzean, ekainean eta irailean eguraldi ona egiten duela nabaritzen da. Zerbitzua erabat dohainik da, aukera ederra jolasteko, ezta?