| .Airezko emakumea · Felipe Juaristi |
|
Testua: Ines Buenetxea
|
Axular aldizkariak 30 zenbaki bete dituen honetan, momentu egokia iruditu zaigu atzera begira jarri eta elkartearen hastapenak nolakoak izan ziren jakiteko. Horretarako, bazkide sortzaileetako laurekin elkartu (Manolo Fernandez, Maribi Zoko, Koldo Muro eta Maite Ezkurra) eta gogoratzen jarri gara. |
|
|
Nahiz eta olerki alorrean arituagoa izan, eleberri gisako Airezko Emakumeak izenburupean argitaratu du Felipe Juaristik bere azkeneko lana; eleberri baino saiakera tankera handiagoa har dakiokeena, ezpada saiakera eleberri-tuarena, daukan eduki etiko - filosofikoarengatik. Izan ere, XVIIgarren mendeko filosofari judutar izandakoaren Benedict De Spinoza, Ethics izeneko lanean bildu zituen adiera filosofikoetatik abiatu, eta Spinoza beraren ahotik garatzen bait ditu egileak Europako historiaren pasarteetan girotutako zenbait ixtorio, zeinak diren Inkisizio garaia, Frantziar Iraultza eta IIgarren Gerrate Mundiala, eta zeintzuetan ematen bait diren aditzera judutarrak judutar izanagatik jasandako erasoen berri. Labur esanda, De Spinizaren- tzat unibertso honetan dirauen izaki eta izaera ororen jatorria, bai fisiko eta espirituala, bat eta bera da, eta soilik izan izateko hartzen duten heitearengatik bereiz daitezke batak besteen-gatik; era berean guzti orok dauka azalpena hedapen gabeko eta betiraunekoa den dena delako horretan, ulertzea gizakien gaitasunetatik at badago ere. Espazio metafisiko eta hedadura ezatasunezko horren deskribapen poetiko batekin ematen zaio hasiera liburuari, baita berton amaitu ere irakurketan jorratzen doazen ibilbide guztiak ere. Zoru eta sabai honen artean datzaten zutabeak, ixtorioen ardatz gidariak alegia, bitezela: batetik, musika, biolinen musika, ikutu eta ikusezinezkoa den musika, Haydin, Beethoven, Mozart eta beste hainbeste aparteko baina betiere haragi-hezurrezko izakiek sortutatako musika, baina berriz, hainbeste sentipen kontrajarri eragin dezakeena, baita arrazoi gabeko hainbat jarrera eta ekintzetara bultzatu ere; bestetik Ainhoa, denborarik ezagutzen ez duen oroimen eta ahazturen itsasuntzia, itsasoaren naturazko indarpean soilik dabilena bertatik bertara bandera gabeko fragataz jantzia hasieran, Gaztelatarren galeoi moduan ondoren, baita Golondrina deiturapean mozorroturik azkenean; betiere, Ainhoa. Azkenik, eleberriari izena ematen diotena, eleberri-an izar direnak, emakumeak, airezko emakumeak, airezkoak biolinen musika eta Ainhoaren modura, garaiko gorabehera sozialek altxatutako aireekin datozenak eta jada nonbaiten idatzita dagoen patuzko aireekin doazenak. Jorratutako alorrari dagokionean, batetik lan bikaina dela Juaristik ekarritakoa eta bestetik hausnarketa sakonagoa eskatu eta merezi duela iruditzen zait. Ezin esan irakurketa arina denik, filosofiari eta etikaren inguruko kontuak ere ez bait dira halakoak. Ordea, azpimarratuko nuke saiakerazko muina duen idazlana eleberri moduan aurkezteko ahaleginarena, De Spinozak adierazi nahi zuena helarazteko landutako bidea, alegia. Hortan ere, litekeena da idazkeraren prosa olerkituaren tankerak, edota olerki prosa- tuarenak, puntu nostaljiko hori erantsi eta holako gaiei darien transzendentalitatea ulerterrazago egiten laguntzea. |