.Musika

 

  KEROBIA

.oscarbeorlegui@terra.es

 

 

GOR 2004

Diez composiciones ciertamente emotivas que luchan por adherirse a la piel, por traspasarla y que finalmente lo logran de la mano de la intensidad y del gran magnetismo que transmiten

Hona hemen azkenaldi honetan pil-pilean dagoen musika talde bat. Hona hemen izaugarrizko diskoa karrikaratu duen talde berri bat: Kerobia taldea. 10 kanta ederrez osaturiko lan honetan hauexek aipatuko genituzke: “Denbora”, “Maiatza 6: Maiatza 7 beldurra: Maiatza 8: zurekin nago, ez dago beldurrik” edo “Itsasoa” euskal rock abestietan klasikoa bihurtzen ahal zaiguna, inolako zalantzarik gabe.

“Paradisua” edo “Zenbait gela beltzeko, zorionak zuretzako” lanek zeresana emanen dute. Konposizio emotiboak dira denak, larruazalean itsasten direnak, larrua bera ere iragaten dutenak, duten magnetismo eta intentsitateari esker.Kerobiaren soinuak Berri Txarrak edo PILT taldeak dakarzkigute gogora edota kanpotarrak diren “Muse” edo “Smiths” taldeak.

Bukatzeko, Kerobia taldeak duen zuzeneko indarraz hitz pare bat esan nahi nuke: indarra eta kemena, nolako freskotasuna dutena, bai horixe! German teklatuetan zoragarri dago, Aitor Abio (PILT) edota Jennifar Lopa (Jousilouli) musikarien mailan, hain juxtu. Kerobia, sorpresa handiak emanen dizkigun taldea, bai horixe!

   
  LA LENGUA DE TRAPO

Oihuka 2004

Diez canciones de claro perfil power pop, diez pegadizas composiciones en cualquier caso muy guitarreras, de cuidadas melodías y claro trasfondo rockero

Azkenaldi honetan Iruñerrian sortu diren talde serio eta langileetariko bat du “La lengua de trapo”. 1999. urtean hasi eta tarte honetan gauza anitz egin dute, esaterako, Zangozako Pop Rock Lehiaketa irabazi, Nafarroako GObernuko “Encuentros” sariketan ere txapeldun izan ziren, gainera urte berean, 2002. urtean -hain zuzen- Carlos Goñi, Revolver taldeko arima dena maitemindu zuten eta horren fruitu dugu diska hau. 2003ko udan ekoitzi zutena L’Elianako (Balentziako) estudioetan.

Denboraldi honetan gehien espero den diskoetako bat da honako hau. Egia esan benetan itxaronaldiak merezi izan du. Hamar kanta hauek ederki isladatzen dute benetako “power pop” izeneko profila, hamar konposizio eder, hagitz gitarreroak, erraz itsasten direnak geure burmuinean, zainduriko melodiez josiak, oinarri rockeroaz blaituak. Animals tabernan ederki erakutsi zuten zer egiteko gauza ziren, zein den bere xedea, rocka egitea, besterik gabe. Trapuzko mingaina, utzi berak lamixka zaitzan. Bai horixe!