|
Euskara esaten duenak ezberdintasuna esan nahi du, eta garai txarrak .dira ezberdintasunarentzat |
|
Oscarbeorlegui@terra.es
|
|||
|
|||
|
Ruper Ordorika, rara avis de la escena para algunos pero, en cualquier caso, músico de gran personalidad y punto de referencia desde que en 1980 comenzara su carrera para los más, visitó Iruñea a finales de Septiembre para presentar su último trabajo discográfico, Kantuok jartzen ditut (Metak, 2003), colección de canciones registrada en Otoño del año pasado. La cita fue en el Teatro Gayarre y aprovechando su visita le hicimos la siguiente entrevista
|
Irailaren hondarraldian izan genuen Iruñean Ruper, bere azken lana aurkeztera etorri zitzaigun Gayarre antzokira, hantxe harrapatu eta honatx izan genuen berriketaldia. Kantuok
jartzen ditut karrikaratu ondoren zertan ibili zara? Nolakoa da
CD hau aitzinekoarekin alderatuz? Tradizioa eta modernitatearen artean zabiltza beti, eragin atlantiarrak mediterranearrak baino indartsuagoak dituzu, eklektiko samarra -artistikoki jolas eginez-. Nola ulertzen zenuen, ulertzen duzu eta ulertzen joan zara azken hogeita bost urte hauetako musika egiteko era? Nire ustez haritik tiraka nabil, nire haritik tiraka, hain zuzen. Beti esan izan dut musikaria baino musika- zalea naizela, eta beti nago prest gauza berriak aditzeko. Hogeita bost urte daramatzat jotzen eta nire denbora, rockaren denbora bera da, norbaiti esaten dudana arrotz egiten bazaio ere. Niretzako rocka herri musikaren joera da, ez bakarrik riff edo cliché batzuk. Rockak bultzatu zidan eskenatoki batera igotzera, nahiz kantu herrikoien zale naizen; gainera, niretzako biak rocka eta musika herrikoia- gauza bera dira, bai horixe! Zure hastapenak intentzio deklarazio baten modukoak izan ziren ... Apurtzailea, Hautsi da anphora; Zer esan nahi zenuen horrekin? Hasteko modua izan al zen? Hautsi da anphora Bernardo Atxagaren lehen liburuaren lehen olerkiaren bertso bat da. Ez dut traszendentalegia izan nahi baina nire ustez- gizakion lehen borroka espazioa lortzeko borroka izaten da: lekua, bizitzeko eta izateko tokia. Niretzat musikak badu alde sendagarri eta katartiko hori, horrek laguntzen zaitu, gainera, aurrera egiten. Zure konposizioen hitzak egiterakoan askotan izan duzu Bernardo Atxagaren edota Joseba Sarrionaindiaren lagun-tzarekin. Pott taldeaz akordatzen gara, Deustuko Unibertsitatean sortu zena. Zer gogoratzen duzu garai haietaz? Talde horretan elkartu ginenak bagenuen zerbait komunean baina bestela nahiko modu kasualean eman zen batzea, batze potentea, bestalde. Alor ezberdinetatik heldu ginen pertsonak elkartu ginen; niretzako oso inportantea izan zen entzule bat izatea, hasierako garaiak ziren eta beti behar izaten duzu norbait zuk egindako lehen lanaz zerbait esango dizuna, entzungo zaituena. Zorte hori izandu nuen nik, hasieran nirekin zeuden idazleak ziren eta gaur egun ere oso presente ditut. Mintza gaitezen Bernardo Atxagaz. Batzuek esaten dutenez zuk deskubritu omen zenuen. Nola hasi zen zuen arteko lankidetza? Agian norbaitek Bernardo nire lehen diskoa zela eta deskubrituko zuen ... baina garai hartan hartu eman handia genuen, ia egunero ikusten genuen elkar. Disko bat grabatu behar nuela erabaki nuenean pentsatu nuen bere laguntza behar nuela, izan ere, harreman handia bainuen berarekin eta identifikazio kontua ere bazen. Beraz, nik deskubritu ote nuen Bernardo ala ez, nik esango nuke alderantziz izan zela. Niretzako indar handia izan zen garai horietan bere sostengua izatea. Atxagak eman zuen hitzaldi entzutetsu batean esan zuen euskararen desager- pena urte gutxiko kontua zela. Zer pentsatzen duzu kontu honetaz? Gaia zaila da eta, gainera, nahiko aipatua da. Gure aurreko askok pentsatu dute gauza bera, duela mende asko, batzuk. Egia dena zera da: euskara esaten duenak ezberdintasuna esaten duela, eta garai txarrak dira ezberdintasunarentzat. RAEko presidenteordea den Gregorio Salvadorrek esan du elebitasuna arriskua dela gaztelaniarentzat. Ingelesaren indarraz ari ote? Agian Amerikako Estatu Batuetan gazte- laniaren egoerarengatik esan izanen du, ezta? Euskal Herria al da jakiteak lekua hartzen duen leku bakarra munduan? Bai, horrelako zerbait badagoela iruditzen zait. Garai berri hauetan: talante berriak, intentzio oneko dekla- razio anitz ...euskararentzat onak izanen ote dira? Disko hau karrikaratu nuenetik gauzak dezente aldatu direla esanen nuke; gainera, album honek zerikusi haundia izan zuen bizi izan genuen urte beltz eta ilun harekin, Egunkariaren itxiera eta eman zenekoa ... Badirudi gauzak poliki poliki aldatzen ari direla. Dena den, Nafarroan gaudela eta, ez dakit zerbait antzeman ote daitekeen, hemen, hizkuntza kontu hauek mehatxu-kor ikusten baitira zoritxarrez, guztiz politizaturiko gaia da hizkuntzarena, pena-garria. Azken urte ilun hauetan, marea urdina nagusi izan denean, kentsurak zu ere ukitu al zaitu? Ez modu zuzenean, halere batzuentzat badakizu euskaraz abesteak soilik zerbait susmagarria dela. Abeslaria izatea eta euskaraz abesteak esan nahi du abeslaria zarela eta, gainera, azalpen bat eman behar duzula. Gaia aldatuz... Kantuok jartzen ditut grabatzeko Jonathan Marom, Ben Monder eta Kenny Wollesen hartu zenituen taldekide. Zein dira zure irizpideak musikariak hautatzerakoan? Musikazalea izatearekin dago lotua, nik musikari bat entzuten dudanean segituan konturatzen naiz ea nire moldearekin bat egin dezakeen ala ez, hortxe dago nire irizpidea. Zuzenean jotzeko dudan taldeak izaten ditu batzuetan aldaketak, baina funtsean badut musikari talde bat beti nirekin aritzen dena. Grabaketa egiteko proiektuaren arabera deitzen ditut musikariak. Beti izan duzu gustuko mugak gainditzea, pasatzea, apurtzea musikaz ari garela. Honek ba al du zerikusirik LOS MUGALARIS zure taldearen izenarekin? Bai, dexente, gainera. Une hone- tan nirekin dagoen baxujolea Arabako Fontecha herrikoa da, Ebro ibaia dago han, bertako zubia ttikia pasatu eta Gaztelara pasatzen zara. Horregatik paratu nion izena taldeari, mugalaria hori baita, mugak gainditzen laguntzen dizuna, gure kasuan musika mugez ari gara. Horregatik Los mugalaris eta ez Mugalariakeuskaraz esaten den bezala. Niretzako musika taldea izatea, guztiz beharrezkoa da, izan ere muga horiek gaindi- tzen lagunduko dizutenak horiek baitira. Hiru Truku taldea berriro martxan jarri duzue. Zergatik itzulera Zergatik orain? Iaz kontzertu bat egin genuen Catalunyan eta bidaian dexente aritu ginen kontu honen gainean, izan ere, ni hagitz kezkatua bainago abesti herrikoiak aurkitu eta berreskuratzeko ideiarekin. Oraingo honetan Nafarroako kanta herrikoiak karrikaratu nahi izan ditugu. Gure ustez ekarpen pollita egiten du alor honetan eta hagitz kontent gaude egiten ari garenarekin. Musika herrikoia versus musika esperimentala: mundu mundialean azkenaldi honetan zer da desku- britu duzuna? Kelly Joe Phelps izeneko gitarra jole zuri bat, Hagitz pertsona indartsua. Blues ukitua duen inprobisazio handiko gitarra jolea da. Esaiguzu hitz bakar batean burura datorkizuna: |
||
|
|||