.Palestina Hotela: Joseba Iriondoren esperientzia

 

Testua: Verónica Ferreira Pinto

 

 

El periodista de EITB Joseba Iriondo nos cuenta en esta entrevista su experiencia personal en Afganistan y en Irak

 

 

 

 

 

 

 

Joseba Iriondoren aurpegia ezaguna da. Kazetariekin askotan gertatzen zaigun bezala, izena entzun eta ez da nahikoa, baina telebistan ikusi eta berehala dakigu nor den. EITBn aritzen den kazetaria, Azpeitian jaioa, baina Zarautzen hazia. Kazetaritza Nafarroan ikasi ondoren Euskadi Gaztean eta EITBn lanean aritu da. Azkeneko urteetan korrespontsala izan da Afganistanen eta Iraken. Joan den urteko Durangoko azokan “Palestina Hotela. Not american, I´m basque” izeneko liburua aurkeztu zuen Irakeko gudan bizitako esperientzia kontatzeko: gerraren atarian nolakoa zen Bagdaden bizitza, gerra hasi baino lehen Irakeko politika, kazetarien lanaren deskribapena, nola bizi zituen bonbardaketak eta abar.
Urriaren bukaeran Axular elkartean hitzaldia egin zuen gauza hauek guztiak kontatzeko eta hor esandakoaren laburpena hemen duzue.

AFGANISTAN
Afganistaneko hauteskundeak Momentu honetan puri-purian dagoen gaia da, orain dela oso gutxi hauteskundeak izan dituztelako. “Bitxia izan da 23 urteko gerraren ondoren hauteskundeak izatea. Baina azkarregi eta gaizki prestatutako hauteskundeak izan dira. Azken batean denok dakigu EEB Betako gobernuak eta gehien bat Bushek nazioarteko politikan boto positiboak behar dituela eta nolabait Afganistaneko hauteskundeak lehenbailehen egin nahi zituzten. Hasiera batean hauteskunde berean parlamentua eta lehendakaria aukeratzea nahi zuten, baina parlamentua aukeratzea herri hartan oso zaila da eta orduan erabaki zuten lehendabizi presidentea aukeratzea”. Joseba Iriondoren ustetan hauteskunde hauek izugarrizko arrakasta izan dute afganiarrak, Talibanak agintaldian zeudenean, erabat mehatxatuak bizi zirelako.” Talibanek eta Al Qaedakoek esan zuten hauteskundetan botua ematera joaten ziren guztion kontra erasoko zutela. Jendea beldurtu zuten. Talibanen azken aukera zen nolabait Afganistaneko politikan atzaparrak sartzeko eta pentsatzen dut galtzaile atera direla. Nire ustez Talibanen etorkizuna benetan ikatza da”.
Joseba Iriondok azaldu zuen Al Qaeda eta Talibanak ez direla gauza bera eta askotan nahastu egiten direla. Afganistanen bertan Al Qaedakoei arabiarrak deitzen diete eta beldur handia diete. “Talde terrorista horren jendea mertzenarioak dira, guda santuetan atentatuak antolatzen dituztenak. Eraso horien ondo- ren ez dira ausartzen beraien herrira bueltatzera odol handia isuri dutelako. Al Qaeda nola- bait nora joan ez dakien jende hori da”.
Afganistaneko jendea eta bizimodua “Afganistaneko jendea oso atsegina eta jatorra da, benetan jende ona da. Mundu musulmana da eta guri oso gogorra egiten zaigu emakume- aren egoera ikustea. Ohiturak zorrotzak dira benetan, eta emakumeek basakeri horiek ohitura direlako onartzen dituzte. Oso deigarria da eramaten duten Burka, baina ez dute derrigorez bakarrik Afganistanen, Pakistango zenbait eskualdetan ere eramatera behartuta daude emakumeak. Hemen ikus daiteke nola manipulatu den burkaren kontua: talibanek ez zuten asmatu, erabilarazten zuten baina Talibanak desagertu dira eta burkak hor jarraitzen du. Kabulen (hiriburu- an) zerbait desagertu da baina gainontzeko herrietan emakume guztiek eramaten dute”. Kazetariak ere aipatu zuen herrialde horretan emakumeak ezin dutela etxetik irten bakarrik, familiako gizon batekin egin behar dute, nahiz eta gizona 4 urtekoa izan. “Aldaketak hor doaz, pixkanaka, pixkanaka, baina oso motel”.

IRAK
Joseba Iriondo EITBko beste kazetariekin Irakera bonbarda- ketak hasi baino aste batzuk lehenago iritsi zen (Sadam Hussein oraindik agintean zegoenean) eta ia bi hilabetez Bagdaden egon zen.
Liburuaren izenburua: “Palestina Hotela. Not american, I´m basque” “Bigarren esaldi hori nongoak ginen galdetzen zigutenean esaten genuen. Ni holakoetan ez naiz batere banderazalea, ez da azken batean esatearren euskalduna zaren... Iraken bazuen esplikazio bat: hor Espainia hitza ezin zen aipatu, Aznar garaiak ziren eta Iraken mundu guztiak zekien Espainiako gobernu zentrala inbasioaren alde zegoela... Beraz galdetzen zigutenean nongoak ginen guk esaten genuen ingeleraz gu euskaldunak ginela. Eta hango jendeak ez zekienez non zegoen herrialdea galdetzen zuen. Emandako azalpena Euskal HerriaFrantziako hegoaldean zegoela, Espainia hitza ez aipatzeko” azaldu zuen Josebak.
Irakeko eta Bagdadeko egoera gerra baino lehen Bagdad oso hiri handia da: 5,5 miloi biztanle bizi dira. Gehienak musulmanak dira, baina adibidez han emakumeak lan egin ahal zuten eta ez zuten derrigorrezkoa zapia eramatea.
”Irakiarrei askotan galdetzen genien ea zer pentsatzen zuten Husseini buruz, baina gehienetan isiltasuna besterik ez genuen lortzen. Beldurra zuten, ezagutzen zituztelako agintariak egiten zituen gehiegikeriak. Beste aldetik bazekiten amerikarrek herrialdea bonbardeatu behar zutela eta beldurra zuten”.
Gerraren aitzakia “Irakeko azken gerra EEBBen iruzur handia izan da. Ia dagoeneko bi urte pasa dira eta orain arma kimikorik ez daudela, mundu guztiak daki. Nire ustez, funtsean egin zena egin zen Sadam Hussein eta Al Qaeda gorroto zutelako izan zen”. Josebak kontatu zuenaren arabera, ez da hain erraza arma kimiko eta nuklearrak egitea. Horretarako punta-puntako teknologia beharrezkoa da eta oso garestiak diren makinak behar dira”. Beraz EEBBek aurretik bazekiten hor ez zegoela horrelako armarik.
“Harrigarriak dira ematen dituzten adierazpenak”.
Kazetarien lana Bagdaden Bagdadera ailegatu bezain laster akreditazioa eskatu behar zuten kazetari guztiek eta hori lortzeko Informazio Ministeriora jo behar zuten. Orduan kontura- tzen ziren leku askotan grabatzea debekatua zegoela. “Berehala jarri ziguten Informazio Ministerioko funtzionarioa, esanez bere lana gu laguntzea zela. Baina benetako intentzioa gure mugimendu guztiak kontrolatzea zen eta esaten zigun zer grabatu ahal genuen eta zer ez... ez genuen inolako askatasunik informazioa emate-ko”. Josebaren ustez Afganistan eta Iraken gudetako alde nagusiena kazetariak izan dira. “Afganistanen askatasun handiagoa geneukan grabatzeko, baina Iraken autobus batean sartzen ziguten eta Sadam Husseineko gobernukoek telebistan ateratzea nahi zutena graba ahal genuen, besterik ez. Askotan kazetariek haiek nahi duten gezurrak kontatzen ditugu, ez digutelako aukerarik ematen informazioa gure kabuz lortzeko edo beraiek esandakoa kontrastatzeko. Azken batean horrelako gataz- ketan lehentasuna da kazetariei gezurrak esatea”. Kazetariak uste du hori oso gogorra dela baina onartua dagoela. “Edozein gauza esanda, zuk sinestu ahal duzu ala ez, baina ez duzu biderik informazioa kontrastatzeko eta azken finean kontatzen duzu Colin Powellek nahi duena.

Horregatik nik jendeari esaten diot gerrako informazioa ez sinesteko. Fidatzeko gauza bakarretakoa izaten da kazeta- riek beren begiekin ikusi dutena, norbaitek esaten duenean nik hau ikusi dut”. Berak uste du gerrako informazioetan telebiste-tan agertzen den guztia ez dela sinetsi behar. “Han gertatzen dena da azken batean batek eta besteak kontatzen dizun arteko erdi bide bat topatzea”. Joseba Iriondoren ustetan azken boladatan kazetariena itxura bilakatu da:komunikabide batzuentzat askoz inportantea- goa da norbait hor egotea esaten duena baino. “Lan egiten duenaren garrantzitsuena sinadura da: Izen-abizena, BAGDAD”.
Haiek oso irudi gogorra ikusi zuten, baina erabat debekatua zeukaten grabatzea. “EEBBek ez zuten zaurituak telebistan agertzerik nahi, hilak hilda daude, baina zauritutako irudiak gogor xamarrak dira. Irakeko ospitaletan irudiak oso krudelak ziren; hasiera ebakuntzak egiteko anestesia zuten, baina amaitu zenean besoak eta hankak kentzen zituzten inolako anestesiarik gabe. Eta orduan jendeak sekulako garrasi handiak egin zituen”.

Palestina hotelaren kontrako erasoa Kazetari guztiak bi hotel famatuetan zeuden: Palestina eta Sheraton. Joseba Iriondok azaldu zuen Bagdaden etxe guztiak txikiak direla eta bi hotel horiek oso altuak direla, beraz hiriko edozein lekutik ikus daitezkeela. “Askotan gure funtzioa zineman egotea bezalakoa zen: borrokak hasten ziren eta gure hoteleko leihoetatik ikusten genuen guztia” Kamarekin eta hoteletik irten gabe grabatzen zituzten istiluen irudiak. “Palestina hotelaren kontrako erasoa gertatu zenean esan zuten leiho guztietan zeuden kamarak frankotiratzaileak zirela uste zutela. Hori sinestezina da: gaur egun beraien tankeetan dituzten teknologiak punta-puntakoak dira. Aparatu horiekin nahi dutena ikusten dute eta bi pertsonen arteko elkarrizketa ere entzun ahal dute satelitez. Pentsatzen dut egin zutela kazetariak beldurtzeko. Ustezkoa naiz ez zutela inor hil nahi, baina ez dut ulertzen ere zergatik erabili zuten fragmentazio munizioa horretarakomunizio hori da tokira heldu baino lehen lehertzen dena-. Gainera bagenekien aurreko egunean Julio Anguita Parrado hil zela eta oraindik erabat hunkituta geunden gure hotelean bertan gertatu zenean gertatu zena. Oso gogorra izan zen. Zerbait lortu zuten: han geundenok handik joateko gogoa sartzea. Hurrengo 24 orduak oso gogorrak izan ziren”. Jakina da eraso horretan Tele 5eko Jose Couso galiziarra eta Ukrainiako Taras Protsyuk kazetariak hil zituztela. “Defentsako ministro ohiak, Federico Trillok, Joseren gorpuaren Iraketik irteera bermatu zuen, baina errealitatea zen ez genekiela nola atera behar genuen. Bagdad erabat ingura- tua zegoen. Oso egoera konpli- katua zen”.
Gaur egungo egoera “Kazetari gutxi gelditzen dira iraken gaur egun, Espainiako bi kazetari, hain zuzen ere, eta hauei Espainiako Defentsa Ministerioak esan die itzultzeko arrazoi nagusi batengatik:
gobernuak ez duelako dirurik erreskate bat ordaintzeko. Gainera han dauden kazetariak bunker itxurazko hoteletan daude (Sheraton eta Palestina) eta hoteletik irteteko aukerarik ez dute. Esate baterako orain telebistan ikusten diren irudi guztiak bertako kazetariek grabaturikoak dira eta gainontzeko kazetariek egiten dutena da zintak hartu, hotelera eraman eta mundu guztira irudiak eskaini”. Lehen aipatutakoaren arabera, Josebak uste du jende askori inporta zaiona azken finean sinadura eta Bagdad jartzea da.
Korrespontsala izatea “Hala eta guztiz ere sekulako esperientzia da. Jendeari holako leku batera joan behar duzula esaten diozunean ez du ulertzen”. EITBko kazetariak azaldu zuen bere familian gutxi gorabehera ulertzen dutela,
bere aita kazetaria delako. “Kazetaritza estado puroan da eta bi hilabetez erredakzioan egon ondoren ja baduzu gogoa horrelako leku batera joateko. Holakoak gertatuko ez balira hobe, baina hor daude eta lehen eskuko informazioa eman nahi dugu”.