|
.Ipar
eskia edo iraupen skia Etxetik gertu Uharteko Ipar
Skitaldea
|
|
|
Testua: Maite Ezkurra
|
|
![]() |
Si sabe andar, sabe esquiar, es el eslogan de muchos amantes del esquí de fondo. Si queremos disfrutar del esquí de fondo y no sabemos como empezar, muy cerca de aquí tenemos el CLUB SKI DE FONDO UHARTE, donde tienen todos los medios para poder empezar a practicar este deporte, perfeccionarlo e incluso competir en carreras populares y/o federadas. Se puede decir que te ofrecen la práctica del esqui a la medida de cada uno |
|
|
Ipar eskiarekin gorputzeko
gihar garrantzitsuenak lantzen dira, hori dela eta, osoenetariko kirol
bat da. Ipar eskiak abiadura baino, erresistentzia eta indarra lantzen
ditu batez ere. Bai jende heldua nahiz gazteak elkarrekin parte hartzen
ahal duen kirol bat da. Oso ikasketa erreza du. Lehen aipatu dugunez Uharteko ski eskola gertu dago eta haiekin harremanetan jarri eta gero skiaren praktika eskuragai izanen dugu. Eskola hobeki ezagutzeko, bere arduradun batekin egon gara hizketan, Jose Antonio Sanzekin hain zuzen. Orain 5 urte inguru martxan jarri ziren zenbait guraso. Bi talde zeuden (Erronkarikoa eta Lizarrakoa) eskian aritzen zirenak, bata oso urrun eta besteak eski alpinoa besterik ez zuen lantzen, beraz behartuta sentitu ziren beste talde bat sortzeko eta horren geroztik Uharteko ipar-ski taldeak funtzionatu du. Uharteko Ipar-Eski taldeak bere bostgarren denboraldia beteko du. Taldearen jarduerak hiru helbururi erantzuten die: batetik, taldeko lasterkariekin, eski-egutegiko lehiaketetan parte hartzen dugu; bigarrenik, ipar-eskia sustatzen saiatzen gara eskualdeko gaztetxoen artean; eta hirugarrenik, taldeak herri-partehartzea bultzatzen du antolatzen diren ikastaro eta ateraldien bidez. Hau guztia Uharteko Kirol Patronatuarekin elkarlenean. Taldearen hiru helburu garrantzitsuenak oso lotutak daude, alde batetik lehiaketa taldeak jende berria behar du eta horretarako ere gaztetxoendako eski eskola sortu zen, eta ere ikastaroak antolatzen dira gurasoak edo lagunak, bere seme alabekin giro horretan sartzeko. Inguruko biztanleen artean ipar-eskia bultzatzeko asmoz, taldeak ikastaroak antolatzen ditu. Ikastaro hauek, hasiera nahiz hobekuntza mailakoak izaten dira eta taldeko monitoreek ematen dituzte. Ikastaroak, normalean, Somporten egiten dira otsaileko igandeetan eta autobusa jartzeaz gain, materialaren alokairua zein instalazioetan sartzeko forfait ere kudeatzen ditu. Muskuluak hainbeste indar- tzen dituenik eta gorputzari hainbeste indarra eta elasti-zitatea ematen dizkionik beste kirolarik ez dago Fridtjof Nansenek esan zuen ipar-eskiaren gainean 1890. urtean. Eski-eskolako jarduerak eta ikastaroak Somport-eko pistetan izango dira. Pistetara joateko Uharteko taldeak autobusak antolatuko ditu. Autobusak Uharteko Ugarrandia Polikirol- degitik aterako dira goizeko 8etan. Baliteke lehenago atera behar izatea. Prezioak (gutxi gorabehera) Gaztetxoak: 18 euro eguneko. Autobusa, monitorea eta bonoa barne. Eskiak behar izanez gero, 4-5 euro gehiago. Helduak: 30 euro eguneko eta pertsonako. Autobusa, monitorea eta bonoa barne. Eskiak behar izanez gero, 5-6 euro gehiago. Eski-eskola eta ikastaroez gain Uharteko Taldeak zenbait Eski-Martxatan parte hartzen du: Orhipean, Abodin; Peña Guara, Somporten; Plan d´Estan, Benasquen, Marxa Beret, Pla de Bereten... Martxa hauek herriko- iak dira, distantzia desberdinak eta konpetitu gabe parte har daiteke. Esperientzia berria da. |