|
Iñaki Zubillaga,
Burlades futbol taldeko jokalaria. 20 urte bete ditu aurten eta beti jokatu
izan du herriko taldean. Hasiera batean hegaleko jokalari, aurten aurrelari
aritzen da. Ez hori bakarrik, taldeko pitxitxia dugu momentuz.
Irakurle askorendako
ezaguna izanen zara, beste batzuen-dako ordea ez. Nor da Iñaki
Zubillaga?
1984. urtean jaio nintzen. Burlatan bizi naiz betidanik. Hemen ikasi dut,
Hilarion Eslavan, Ermitaberrin eta Askatasunan. Orain Nafarroako Unibertsitate
Publikoan Magisteritza ikasten nabil eta Burlades futbol taldeko aurrelaria
naiz.
Noiz hasi zinen
futbolean?
6 urterekin hasi nintzen. Burladesen areto futboleko taldean. Ez geunden
lagun asko. Geroztik beste 14 urte ere pasa dira, beti etxeko taldean,
kamiseta berdinarekin. Eta oso gustura.
Orain lehen taldean
zaude, hirugarren mailan. Zer moduz doa denboraldia?
Niretzat oso ongi. Denboraldi honetan sarri jokatzen ari naiz. Nire bigarren
urtea da lehen taldean. Iaz ez nuen askorik jolastu, baina tira, esperientzia
hartu nuen behintzat.
Fisikoa ere
hobetu nuen eta aurten aukera gehiago izan ditut. Momentuz hasierako hamaikakoan
sartzea lortu dut.
Beti aritu zara
aurrelari postuan?
Lehen, areto futbolean aritzen nintzelarik aurrelari nintzen, bai. Gero,
futbol zelaira pasa ginelarik erdialdean jokatzen hasi nintzen, euskarri
deitzen den postuan. Hortik punta-erdiko lanak egitera pasa nintzen. Urteak
pasa diren heinean, hegalean ere jokatu izan dut. Hirugarren mailara igo
nintzelarik leku horretan jokatzen nuen, hegalean. Baina gure aurrelariek
min hartu eta ni jarri ninduten hutsune hori betetzen.
Zenbat gol lortu
dituzu mo-mentuz?
Aurten lau.
Eta taldea, ongi?
Ba egia esan ez dakit zer postutan goazen ere, harrapatu nauzu (kar, kar).
Sailkapenaren
erdialdean gaude, hori bai. Puntu gutxiko tartea dugu goialdean daudenekin,
baina baita behealdean daudenekin ere. Talde gaztea gara eta mailan egonkortzea
da gure helburua, datozen urteetan zerbait gehiago lortzeko asmoz. Momentuz
ez dugu igoeran pentsatzen.
Taldea ez dago horretarako prestatua. Iaz bai, fitxaketa asko egin zituzten
eta igoerako fasea jokatu genuen, baina sailkatzeko inolako aspiraziorik
gabe. Aurten talde gaztea dugu, beraz, helburua, mailari eustea da.
Esan diguzu duela
bi urte eman zenuela hirugarren mailarako jauzia. Aldaketa handia aurreko
mailetako jokatzeko moduarekin?
Iazkoa izan zen nire lehen urtea hirugarren mailan eta oso zaila suertatu
zitzaidan.
Gazteen mailan aritua nintzen ordurarte, eta aukerak izatea zaila izaten
da normalean.
Azkenaldian entrenatzailearen konfidantza neureganatu nuen eta oso gustura,
batez ere lehen esan
dizudanarengatik, fisikoa asko hobetu dudalako eta horrek gauzak errazten
ditu.
Taldean denak
hain gazteak al zarete?
Denetarik dago. Gazteenak 18 urte ditu, aurten igo da gazteen taldetik.
Gero, 20, 21, 23 urte-koak ere badaude batzuk, hogeitabederatzikoak ere
bai,...
Eta aurkari zaharragoek
ba al dizuete errespeturik?
Askotan ume mokoak garela uste dute bai. Hori gertatzen da. Gainera ni
aurrelari naiz eta defentsekin izaten ditut nire gatazkak.
Zer gustatuko
litzaizuke egitea futbol munduan?
Futbolean jarraitzeko asmoa dut. Burladesen jarraituko dut. Ez dut gauza
handiagoetan pentsatzen. Ez dut uste Osasunan jokatuko dudanik, adibidez.
Aukera suertatzen bada, bai, noski. Baina nik Burladesen jarraituko dut,
lagunekin, lan talde polita eginez eta momentuz, kito. Niretzat futbola
hobbya da, profesionaletara oso gutxi heltzen dira eta ez dut uste ni
horietako bat izanen naizenik.
Unibertsitatean
ikasten duzula esan diguzu. Futbolak denbora asko kentzen dizu?
Astean 3 egunez egiten ditugu entrenaldiak, ordu terdi edo bi ordukoak.
Eta gero, larunbate-tan partidak. Alde horretatik
ez dut arazorik, futbola eta ikasketak aldi berean aurrera eramateko ez
dut trabarik. Eskolak goizean ditut, entrenal- diak arratsaldez, berandu
samar gainera, beraz ikasteko denbo-rarik ez zait falta.
Burladesen aritzeak sakrifizio berezirik eskatzen du?
Pixka bat zaintzea baina gauza gehiagorik ez. Askatasuna dugu nahi duguna
egiteko, parrandak baren, noski (kar, kar). Hirugarren mailan ez dago
eskakizun berezirik.
Gaurko futbolean,
galaktikoak, milioien dantza eta enparauak ezagutzen ditugu. zer iritzi
duzu horri buruz?
Futbolari profesionalak diruarengatik mugitzen dira, berdin zaie non jokatu.
Kategoria baxuago-etan koloreak gehiago sentitzen dira. Ni Burlatakoa
naiz eta Burladesen jokatuko dut, aukera hobe bat sortzen ez den bitartean.
|