|
.Burlatako
Gaztetxeko Euskara Taldea
|
|
|
|
|
|
Testua:
Burlatako Gaztetxeko Euskara Taldea
|
El Gaztetxe de Burlata tiene un grupo específico de jóvenes que se dedica a la promoción del euskera dentro de las actividades de este centro cultural. Nos han enviado una colaboración en la que cuentan las diferentes actividades que realizan |
|
|
Aupa! Burlatako gaztetxeko kideak gara, eta oraingo honetan gure gaztetxeko EUSKARA TALDEA ri buruz hitz egingo dugu. Euskara taldea, duela bi urte sortu zen Burlatako gaztetxean. Burlatako Gazte asanbladako (B.G.A.) kide batzuk, Burlatako euskara maila eskas samarra zela kezkaturik geundenez, honi aurre egiteko zerbait egitea beharrezkoa zela ikusirik elkarketa hau pentsatu genuen. Talde honen hasierako plangintzak, bi lan eremu zituen. Bata Gaztetxe barrukoa eta bestea kanpokoa, herriari begira. Gaztetxetik kanpo euskarari ez zitzaiola ematen merezi zuen garrantzia. Euskaraz ekintza gutxi egiten ziren eta egiten dira. Gainera, udaletxeak ateratako kartelak eta hainbat gauza gehiago ez daude euskaraturik, erdera hutshutsean baizik. Euskara kanpoan lantzeaz gain, gaztetxe barruan ere beharrezkoa zela ikusi genuen. Horrexegatik euskaldunok euskaraz hitzegitea erabaki genuen eta hainbat euskara ikastaro egin dira. Arrakastatsuak izan direla esan dezakegu. Zenbait gazteek, gure hizkuntzarekin harremanetan jarri direlako eta ikasteko gogoa edo grina piztu zaielako. Honekin lotuta, esan beharra dago, duela gutxi beste euskara ikastaro bat hasi dela, Euskara Taldetik bertan parte hartzea konbidatzen eta animatzen zaituztegula euskara hitz egiten ikasi nahi baduzue. Horrez gain, euskara
taldeak, hainbat ekintza burutu ditu: Txikientzako jolasak, zinema pelikulak,
bertso afariak, hitzaldiak eta ateraldiak, beste askoren artean. Hau dela eta, egun batez euskara taldea kaleratzea erabaki dugu, denok ikus dezagun zertan datza eta zeintzuk diren gure benetako asmoak. Bertan taldeari buruzko informazioa banatuko da eta zuen proposamenak jasotzeko aukera ezin hobea izango dugu. Guzti honekin proposatzen dizuegu gure taldean parte hartzea eta horretarako esan behar dugu, ostiraletan arratsaldeko 5etan gaztetxean aurkituko gaituzuela.Ostegunetan ere 8etan egonen gara B.G.A.-n eta Gaztetxeko atean dagoen buzoia ere erabil dezakezue nahi dituzun iradokizunak uzteko. Korrika 14 dela eta, martxoaren 13an Burlatako karriketan ibiliko denez parte hartzea animatzen zaituztegu. Besterik gabe, animo eta etorri lotsarik gabe.
|