.Hizkuntzen zaila eta erraza: euskararen kasua

 

Testua: Verónica Ferreira Pinto

 

 

Juan Antonio Moreno Cabrera, catedrático de la Universidad Autónoma de Madrid, ofreció a finales de noviembre una preciosa charla en el Planetario. Se trataba de romper con los tópicos sobre la facilidad y dificultad de los idiomas. Podemos concluir que no hay lenguas fáciles y difíciles

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

EUSKARA KANPOTIK IKUSITA, IKUSMIRA BEREZIA

Nafar Ateneoak antolatuta, azaroaren azken egunetan Iruñean hitzaldi ziklo bat entzuteko aukera izan genuen. Hitzaldi bakoitzean arlo akademikoko bost pertsonaia esanguratsuk parte hartu zuten. Esate baterako mundu globalizatuan euskararen eginkizunari buruz Miquel Siguan Bartzelonako Unibertsitateko katedradunak hitz egin zuen; Ludger Mees- Euskal Herriko Unibertsitateko euskarazko errektoreordea eta alemaniarra dena azaldu zuen bere esperientzia euskararekin eta bere sentimenduak euskararekiko; Igor Ahedok euskara Frantzian nola ikusten den kontatu zuen; eta unibertsitatean katalan hizkuntzaren eredu bat, Tomás Montagutek azaldua. Axular aldizkarikook Juan Antonio Moreno Cabrerak eman zuen hitzaldira joan ginen, Hizkuntzalaritza arloan egin duen lan zabala ezagutu genuen eta euskarari buruzko informazioak bere kanpoko ikuspuntutik jakinarazi zizkigun.

Juan Antonio Moreno Cabrera Madrilgo Unibertsitate Auto- nomoan irakaslea da eta hizkuntzekin lotuta dauden zenbait aspektutan ikertu du, baina bere esanetan hainbeste ikasi ondoren “ezertan espezializatua izatea lortu dut”. Hizkuntza asko ezagutzen ditu gramatikalki, nahiz eta guztiak ez menperatu, eta horien artean euskara dago. Bere hitzaldian ikusi genuen, nahiz eta Euskal Herrikoa ez izan, nola bere ahoskatzea oso zuzena den eta euskal gramatikari buruz asko dakien.

HIZKUNTZEN ZAILTASUNA: KONTU PSIKOLOGIKOA

Hitzaldia hasteko eta hizkuntzen zaila kontu psikologikoa dela demostratzeko, ariketa matematikoa jarri zuen. Hasieran oso zaila zela pentsatu genuen, baina berak azaldu zuen prozesua emaitza lortu arte eta erakutsi zuen nola askotan sinboloek zerbait oso zaila dela pentsatzera eramaten gaituzten eta buruzko kalkuluaren bidez argitzen zen. Irakasle honen ikuspuntuan “hizkuntzetan, matematiketan bezala, gure inpresioa modu objektiboan hartzen dugu eta zerbait zaila iruditzen zaigunean joera daukagu erratera hori ezin dela ulertu, oso konplikatua delako”. Berak uste du zailtasuna baduela zerikusia jarrerekin. Askotan ere zaila iruditzen zaiguna ulertzeko denbora eta dedikazioa behar dira eta oso motibatua izan behar da denbora inbertitzeko.

Hizkuntza baten zailtasunaren pertzepzioan, Moreno Cabreraren esanetan, hauek dira parte hartzen duten faktoreek. Alde batetik baloratiboak. “pertsona bat zenbat eta gehiago identifikatzen duen hizkuntz komunitatearekin, hainbat
eta ezagunago eginen zaio hizkuntza hori. Komunitatea hurbila iruditzen bazaio pertsonari, hizkuntza ezaguna egite
n zaio, ez arraroa, orduan zailtasunaren kontzeptua desagertzen da”. Erlazio hori ez du zerikusirik hizkuntzarekin, laguna eta hizkuntza hitz egiten duen komunitatearen arteko harremana da, azken finean. “Oso garrantzitsua da ere pertzepzioan hizkuntza erabilera: hizkuntza erabilgarria bada pertsonarentzat zailaren kontzeptua nolabait desagertzen da”. Juan Antoniok bi adibide jarri zituen: ingeleraren erabilera handia da eta jendeari orokorrean ez zaio zaila iruditzen, baina alemana, ez denez hain erabilgarria hemen, ez zaigu oso familiarra egiten eta zailtzat jotzen dugu.

Beste aldetik faktore ebaluatiboa dago, hau da, hiztunak berea ez den hizkuntza batengan nabaritzen duen distantzia da. Faktore honetan gainetik egindako hautemateak sartzen dira: fonetika, idazkera, hiztegia eta gramatika. Okerrena idazkera da lingüista honen iritzian “idazkera oso traidorea da”.

Juan Antonio Moreno Cabrerak erran zuen hizkuntzalari mundu- an ere horrelako aurreiritzi asko daudela, nahiz eta ezinezkoa iruditu. Berak urte askotan izan zituela ere aitortu zuen, baina konturatu da pertzepzio eta psikologiaren kontua besterik ez dela.

ZIENTZIAK ETA HIZKUNTZAK

“Hizkuntza baten izatea erabileraren menpean dago. Komunitateak ez badu erabiltzen hizkuntza galtzen da. Baina hizkuntza hori ez bada erabiltzen filosofia edo literatura egiteko, ez du esan nahi ez duela balio. Gertatu dena seguru aski da inor ez duela literatura edo filosofia hizkuntza horretan egin”. Madrilgo irakasleak azaldu zuen hori askotan gertatu dela euskararekin: adibidez Miguel de Unamunok pentsalari ospetsua orain dela 100 urte esan zuen euskara ez zuela balio zientzia egiteko, landako hizkuntza zela. “Denboraldi horretan literatura euskaraz ez zen egiten, baina ez euskara ez zuelako balio, baizik eta momentu hori arte inor ez zuelako hori egin euskaraz. Gaur egun ikusi dugu nola hori ez den egia, zientzien arlo guztietan euskara presente dago”.

ETAPA KRITIKOA

Hizkuntzen ikas-prozesuan bi oinarrizko elementu daude: lehenengoa, jabetzea. “Bada haurraren etapa bat, 10 urteak irauten duena, etapa kritikoa deitzen dena eta horretan umeek badute izugarrizko erraztasuna hizkuntzak ikasteko. Munduko hizkuntza guztiak ikas daitezke modu naturalean, instrukziorik gabe, haurrak hizkuntza hori hitz egiten den giroan garatzen direnean. Horrek esan nahi du ez dagoela hizkuntza bat beste bat baino zailagoa dena. Beste saltsatan sartzen gara idatzizko hizkuntzari buruz hitz egiten dugunean. Hori ikasteko eskolara joan behar da”. Bigarren elementua automatizazioa da. “Munduko hizkuntza guztiak hitz egiten dira azkar, zer esan pentsatzera gelditu gabe”.

HIZKUNTZA BATEN IKASKUNTZA

Etapa kritikoa pasata, bigarren edo hirugarren hizkuntza ikasteko esfortzu handia behar da. Ikasi behar duzun hizkuntza hori zure ama hizkuntzaren antzekoa bada edo hizkuntza berean sortu bazen badirudi errazagoa dela baina hizkuntzalari honen iritziz hori ez da egia. “Adibidez gaztelania hitz egiten duen pertsonak italiera ikastea errazagoa dela sumatzen du, hasieran aurrerapenak azkarrago joaten direlako, baina gero hizkuntza hori maila altuan erabiltzea ez zaio erabat erraza egingo, kontrakoa: etengabe ama hizkuntzarekin nahastuko du oso antzekoak direlako. Hala eta guztiz ere hasieran zailak egiten diren hizkuntzak (adibi-dez euskara) gero, behin martxa hartuta, ez da hain zaila maila ona batera heltzea”.

EUSKARA ETA GAZTELANIAREN DEFINIZIOAK

Ondoren Moreno Cabrera irakasleak Munduko Hizkuntzen Hiztegira jo zuen (Espasak karrikaratua). Horretan gaztelaniaren eta euskararen definizioak irakurri zituen. Gaztelaniari buruz hiztegiak aipatzen zuen aditzak hiru modu zituela, denbora ezberdinak, baina sinpleak. Euskara defini-tzean irakurri genuen euskal aditza izugarrizko zailtasuna zuela, irregulartasun asko, hainbat auxiliarra,... Beraz, definizioa ez zen erabat objektiboa.

ADITZ IRREGULARRAK

“Behin Errusiar-Gaztelania hiztegian ikusi nuen eranskina eta horretan gaztelaniako 800 aditz irregularrak agertzen ziren. Gaztelania hitz egiten dugunok ez gara kontzienteak, ez zaizkigu arraroak egiten, baina gutxi gorabehera 800 aditza dira. Kanpoko batek gaztelania ikasten duenean 800 aditza ikasi behar... lan astuna!. Euskaran, aitzitik 19 aditz trinkoak daude, beste guztiak aditz laguntzaileekin jokatzen dira. Beraz, definizioari dagokion, justu kontrakoa da, gaztelanian euskaran baino aditz irregular gutxiago daude”.

Euskarak zaila delako ospea du hizkuntza eranskaria delako, hau da, aditz berean ager daitezke subjektua, objektu zuzena eta hartzailea. Beraz agente guztiak aditz erroari itsatsita oso hitz luzeak sortzen dira eta hasieran ahoskatzeko eta ulertzeko zaila dela ematen du. “Gaztelaniaz esaldiko agente guztiak hitz ezberdinetan agertzen dira eta badirudi errazagoa dela. Erroari erreparatzen badiogu, euskaran erroa beti berdina da, eta erdaraz ostera erroa etengabe aldatzen ari da. Orduan hizkuntza ikasten dutenentzat erroa beti igual izatea oso abantaila handia da”.

HIZKUNTZA KOMUNITATE TTIKIKO HIZKUNTZAK

Juan Antonio Morenoren ustetan katalana, galegoa eta euskara arriskuan daude. Berak pentsatzen du izugarrizko aurrerapenak eman direla hizkuntza hauetan iraganarekin konparatuz, baina oso indartsua den gaztelaniarekin elkarrekin bizi dira eta horrek esan nahi du ez daudela arriskutik kanpo. Gure euskara ez galtzearren berak uste du bai euskaldunak baita erdaldunak ere kontzientzia hartu behar dugula. “Erdaldunak garenok gutxienengo hizkuntzak kontuan hartu behar ditugu, ez desagertzearren”.

ONDORIOAK

Euskara zaila da? “Hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik galdera horrek ez du inolako zentzurik, bere zentzua badu gizartearen edo jarreren ikuspuntutik, badelako jendea hautematen duena erraza edo zaila dela. Bi ondorioetan laburbilduko dut:

1) Edozein hizkuntzak bezalako zailtasuna dauka, baina ez da beharrezkoa osagarri berdin- etara begiratzea.

2) Edozein hizkuntzak bezalako erraztasuna dauka, baina ez da beharrezkoa osagarri berdinetara begiratzea”.