.Korrika gure artean

Burlatako ZALDUALDE euskaltegia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

La XIV edición de la Korrika llegó a Burlata el 13 de marzo. Alrededor de esta iniciativa de AEK, que busca concienciar a todos a favor del uso del euskera, gira el artículo que nos ha remitido el euskaltegi Zaldualde de AEK.

Gutxi falta da Korrika 14 gure artean izateko. Hamaika egunez, gau eta egun, 2350 kilometroko ibilbidea beteko dugu, Euskal Herri osoan euskararen aldeko mezua zabalduz. Izan ere gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta eta gaueskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea du helburu. Orreagan hasi eta Bilbora heldu arte, KORRIKA 14k herriz herri aldarrikatuko du gure hizkuntza hedatu behar dela, euskara baitugu euskaldunok gure nortasunaren ezaugarri nagusia, gure kulturaren funtsa eta oinarria.

Aurten “EUSKAL HERRIA EUSKALDUNTZEN. NI ERE BAI” lelopean euskaldun berriak omenduko ditu KORRIKA-k, haiek ere egunez egun egindako lanarekin izan eta izanen direlako gure hizkuntza eta kultura aurrera egiteko itxaropena mantenduko dute-nak. Andolin Eguzkiza euskal-dun berri guztien ordezkaria aukeratu dugu, bere bizitza euskaldun berriaren eredu ezin hobea izan baitzen. Nagusia zela euskara ikasi ondoren, euskaldun osoa izatera baita Euskaltzaindian parte hartzera ere ailegatu zen.

Hasi zenetik euskararen alde egiten den ekitalderik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da AEK-k (Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundeak) antolatzen duen ekitaldia. Ordutik hona 24 urte pasa dira eta Korrikaren arrakastak bere horretan jarraitzen du. Azken edizioan, seiehun bat mila korrikalarik hartu zuen parte eta antolaketa lanetan bestalde milaka euskaltzale aritu ziren. Korrikaren inguruan sortzen den mugimenduak gizarteak bere hizkuntza berreskuratzearen alde egiten duen apustuaren tamaina islatzen du. Gure txoko guztiak astintzen dituen gertakari bilakatu da KORRIKA.

KORRIKA BURLATAN

Burlatan ere izanen da KORRIKA 14. Martxoaren 13an igandea eguerdiko 12ak aldera hurbilduko da gurera euskararen aldeko lasterketa erraldoia. Txantreatik etorriko zaigu, Ronda la Ventas kaletik segitu eta San Francisco kaletik pasa ondoren Kale Nagusira ailegatuko da azkenean Atarrabiako mugan agurtuko du KORRIKAk gure herria. Dudarik gabe gure parte hartzearekin aukera paregabea izanen dugu denok euskarari bultzada berri bat emateko, hedatu behar dela adie- razteko eta gure hizkuntzarekiko atxikimendua aldarrikatzeko.

KORRIKA 14k merezi duen ongi etorria eduki behar du eta honetan gogor aritu dira Korrika batzordea osatzen duten Burlatako taldeak.

KORRIKA 14ren aurkezpena martxoaren 5ean larunbatarekin arratsaldeko 7etan izan zen Burlatako Gaztetxean. Bertan txistorrada eginen da eta Korrika bideoa ikusteko aukera edukiko dugu.

Afaria eta gaupasa ere egin genuen Peña Euskal Herrian euskararen aldeko ekitaldi hau gogoz ospatzeko Martxoaren 5ean ere gaueko 9 etan afaltzeko bildu ginen eta jakina, honekin ez da dena bukatuko, ondoren animoak gora eta musikarekin batera martxa segitu genuen.

KORRIKA TXIKIA

Aurrekoetan bezala umeek ere txoko propioa izanen dute KORRIKA 14.garrenari harrera egiteko. Martxoaren 11ean Korrika txikia eginen dute. Atarrabiatik goizeko 10etan abiatuko den haur eta gaztetxoei zuzendutako Korrika txikia, korrikalarien erritmoaren arabera, 11ak aldera Burlatara ailegatuko da. Bertan Ermitaberri eta Atargi eskoletako, Paz de Ziganda ikastolako eta Askatasuna institutuko ume eta gaztetxoek hartuko dute parte. Aukera ezin hobea izanen dugu txikienak lasterketan buru belarri aritzen ikusteko.

Bukatzeko Afrika abeslariak egindako Korrika 14garrenaren kantan dioen bezala; “goazen korrika, gure euskara zaintzera nagusiok ere badugu aukera ez esan berandu dela”. Hauxe da beraz, KORRIKA euskaltzale guztiona da, horregatik AEK-tik dei egiten dizuegu guztioi KORRIKAn parte aktiboa har dezazuen.

Aurrera korrika!