| .Maitane Suarez Errumaniatik etorri berria |
|
Testua:
Ziripot
|
Maitane eligió Rumania para hacer el Erasmus, ya ha llegado a Burlata y le hemos querido preguntar las razones de su elección. Maitane ha llegado feliz y contenta de lo aprendido y experimentado en aquellas pobres y lejanas tierras |
|
|
Zergatik hautatu zenuen Errumania? Non egon zara? Egia erran, besterik gabe aukeratu nuen lurralde hau. Hasiera batean Italiara joatea pentsatu nuen baina ondoren guztiz ezberdina den lurralde batetara joatea nahiago izan nuen. Hizkuntza ez ezagutzeak beldurtzen ninduen baina aurrera egin nuen erabakitakoarekin eta ez naiz damutzen. Baita ere merkeagoa den lurralde batetara joatea hobe zela pentsatu nuen, horrela bidaiatzeko aukera gehiago neuzkalako. Errumania lurralde pobrea da, ideia bat egin dezazuen, hona hemen zenbait prezio:
Lehenengo hilabetea Bukaresten eman nuen errumaniera ikasten. Ondoren Errumania iparraldera joan nintzen bizitzera, Moldavia ondoan hain zuzen, Iasi izeneko hirian. 2.- Zer irakasgaia da -hain zuzen ere- bertan ikasi duzuna? Onartu beharra daukat, akademikoki ez dudala ezer ez ikasi, desastre hutsa da, erasmusak hasiera batetik gaindituta daude, unibertsitateak ikasle hauengatik dirua jasotzen dutelako, beraz bidaiatzea erraten ziguten, ez kezkatzeko. Hala eta guztiz beste gauza pila ikasi ditut, Errumania nahiko ongi ezagutu dugu, ohiturak, kultura... Hizkuntzaz ere zeozer ikasi dut nahi nuena baino gutxiago, baina defendatzeko nahikoa. Jendea benetan jatorra da eta ahal duten guztia egiten dute atzerritarrak laguntzeko. Kanpotarra zarela ikusten dutenean, berehala zurekin hitz egitera etortzen dira eta laguntzen zaituzte batzuk eta beste batzuek zure dirua lortzen saiatzen dira. 3.- Nolakoa izaten zen egun arrunt bat Errumanian? Goizean nahiko goiz altxatu, bazkaldu ondoren gauez egiten baitzen, eta fakultatera joaten nintzen gehienetan bezala ezer ez egiteko, klaserik ez zegoelako, edo irakaslea agertzen ez zelako. Interneten denboratxo bat egon ondoren, etxera bazkaltzera. Bazkaldu ondoren norbaiten etxera kafea hartzera, Errumanian oso kafetegi gutxi bait daude eta gainera kafea oso txarra da. Ondoren gimnasiora joaten ginen kirol pixka bat egitera, edo erakusketaren bat ikustera. Eta batzutan garagar-do bat edo "vin fiert" (ardo beroa da, txuria edo beltza zenbait espezierekin) hartzera joaten ginen. |
|
Kanpotik
etorritako ikasleen artean, oso lagun onak egin ditut: alemaniarrak, belgikarrak,
italiarrak, espainolak eta frantziarrak
|
|
|
|
4.- Asteburuetan zer egiten zenuten? Asteburua, ostegunean hasten zen atera nahi izanez gero. Lagunekin geratu eta diskote- ketara joatea zen ohikoena. Dena den, nik gehienetan beste batzuekin mendira edo beste herri bat ezagutzera joaten nintzen. Ia asteburuero joaten ginen bidaiatzera, horrela ia Errumania osoa ezagutu dugu. 5.- Jende anitz ezagutu al duzu? Nolakoa da bertako jendea? Eta kanpotik joandako ikasleak? Jende pila ezagutu dut bai. Bertako jendea jatorra da, aurretik erran dudan bezala beti zu laguntzen saiatzen dira. Dena den, kontuz ibili behar duzu eta benetan laguna zein den jakin. Hasieran konfidantza ematen dizute, eta gero ahal duten momentuan lapurtzen saiatuko baitira. Dena den ulergarria egiten zait, gu ez baikara konturatzen, adibidez kamera digital batek beraientzat suposatzen duenaz, beraz ez da harritzekoa lapurtzen saiatzea. Kanpotik etorritako ikasleekin ongi orokorrean, oso lagun onak egin ditut, alemaniarrak, belgikarrak, italiarrak, espaniolak eta frantziarrak. Beti bezala batzuekin besteekin baino harreman gehiago egin dut. 6.- Zer da bertan benetan ikasi duzuna? Eta ikasi ez duzuna? Alde batetik, nire pentsamendua zabaltzen ikasi dut, lurralde ezberdin batean bait geunden eta jendeak ezberdin pentsatzen du. Hasieran kosta egiten zitzaidan bertako jendeari ulertzea. Betidanik akats bat izan dut, jende guztia nik bezala pentsatzen duela uste nuen, eta hori aldatzea nahiko lan kostatu zait. Orokorrean hitz eginda, bizitzaz nahiko ikasi dut. Bestetik, unibertsitatean ez dut ezer ere ez ikasi, horregatik erabaki nuen bigarren lauhilabetea Bilbon egitea. 7.- Nolakoa da eguneroko bizitza Errumanian? Noiz altxatzen da jendea? Zer jaten du?. Siestarik egiten al dute? Noiz joaten dira ohantzera? Jendea nahiko goiz altxatzen da, goizeko 5:30etan jendea kaletik ikusten da, alde batetik gaua oso goiz erortzen delako eta bestetik ordutegiak ezberdinak direlako. Ez da hemen bezala bazkaltzeko geldialdia egiten dugula, han ordutegi normal bat, goizeko 9 edo 10 hasi eta arratsaldeko 5etan edo 6etan bukatzen da. Ez dute eguerdian bazkaririk egiten, goiza guztian zehar jaten egoten dira (ogiz egindako erroskila moduko batzuk), horrela bazkaltzeko tarte hori gauzak egiteko erabiltzen dute eta arratsaldeko zortziak aldera gutxi gora behera, guk bezala afaltzen dute. Beraz, arratsal-deko zazpiak inguru ia ez da inor kaletik ikusten. Ohera, gaueko hamarrak edo hamaikak aldera joaten dira. 8.- Merezi al du Erasmus programa baten bidez kanpora ateratzea? Zergatik? Noski baietz, oso aukera ona da, gauza asko ikasten dituzu, irekiago izatera, hizkuntzak, kultura ezberdinak.... Nik uste helduago egiten zarela. 9.- Egiguzu Erasmus programa baten bidez kanpora joan nahi duen gazteak derrigorrez kontuan hartu behar duen dekalogoa:
10.- Eta Errumaniatik bueltan zer? Bilbora itzuli eta ikasten jarraitu. Beste lauhilabeteko bat geratzen zait. 11.- Ikasketak amaitzean lanpostuaren bila hasiko zara ala gehiago ikasteko asmorik ba al duzu? Niregatik ikasten jarraitu nahiko nuke, baina ikasketak nik ordaindu ahalko banitu, beraz agian lehenago lana egin eta gero ikasten jarraituko nuke. 12.- Zergatik aukeratu zenuen Arte Ederrak? Zer da karrera hori ikasita benetan ikasten dena? Benetan beste gauza bat egiten ikusten ez nintzelako. Asko gustatzen zait ikasten ari naizena. Nire ikuspuntutik, mundua modu ezberdin batez ikusten ikasten da. Eta galdera ohiko bati erantzunez, ze irteerak dituen karrera honek, ba guztietan bezala zuk bilatzen dizkiozunak. Argi dago lan bat aurkitzeko asko mugitu behar duzula. 13.- Zer ekarri duzu Erruma-niatik? Eta zer utzi duzu han? Batez ere, oroitzapen pila ekarri ditut, eta bertan lagun asko utzi ditut noizbait ikustea espero ditudanak. |