| .Psikologo lana da nirea |
|
Testua: Aritz Ibañez
|
Los chicos de la ikastola Paz de Ziganda se llevaron el campeonato interescolar organizado por el Club Atlético Osasuna. El entrenador es un conocido burladés: dantzari, euskaldœn y buen entrenador, como ya lo ha demostrado. Lo hemos entrevistado para todos vosotros, lectores de Axular Aldizkaria |
|
|
|
|
|
Iñigo Garcia, Paz de Ziganda Ikastolako futbol taldeko entrenatzailea: "Entrenatzailea gehiago da psikologoa entrenatzailea baino". Iñigo Garcia, 26 urte. Duela 11 urte hasi zen Paz de Ziganda Ikastolako futbol taldeak entrenatzen. Orain bi urte, berriz, Osasunak urtero gabonetan antolatzen duen Eskola Arteko Futbol Txapelketan bigarren geratu zen Iñigok entrenatutako taldea. Aurten arantza hori kendu ahal izan du barrutik. Paz de Ziganda izan da txapeldun txapelketa horretan, Iñigoren gidaritzapean. Noiz hasi zinen futbol entrenatzaile lanetan? Duela 11 urte hasi nintzen. Garai hartan aita zen ikastolako futbol arloko arduraduna eta berak proposatu zidan txikiekin entrenatzen hastea. Kasu egin nion eta gaur arte. Aitak esanda eman nion hasiera nire entrenatzaile karrerari. Lehendabizi gaztetxoenen talde hartu nuen. Ondoren, bi urtez entrenatu nituen futbol-7 eta futbol-11ko taldeak. Garai hartan izan zen nire lehen partehartzea Osasunaren Eskola Arteko Txapelketan. Hurrengo hiru urteak areto futboleko talde bat prestatzen eman nituen eta ondorengo guztiak txikiekin egin ditut. Eskola Arteko Txapelketa honetan zenbatetan hartu duzu parte? Entrenatzaile gisa hirutan, jokalari berzala, berriz, bitan. Lehenengoz parte hartzerakoan, bigarren kanporaketan etxerako bidea hartu genuen. Duela bi urte finalera heldu ginen, bania penaltyetan irabazi ziguten. Eta aurten txapeldun. Zer suposatzen du txapelak zuentzat? Haurrentzat izugarrizko poza. Horrelako txapelketa bat irabaztea garrantzitsua da. Hedabide mordoa biltzen da inguruan. Gehiegi. Gure taldea Nafarroako hiru egunkaritako portadetan azaldu zen, garaipena lortu ondoren. Hori gehigizkoa da, adin horretako haurrentzat zuzendutako txapelketa batendako. Argi dago hobe dela mota honetako txapelketak sustatzea, lehenengo mailakoak baino, baina duen ohiartzuna gehiagizkoa da. Haurrentzat polita izan da, hala ere. Osasunako lehen taldearekin argazkia atera zuten eta pozez zoratzen zeuden denak. Duela bi urte finalean, aurten txapeldun. Zer du talde honek? Duela lau urtetik hona talderik onena izan da Paz de Ziganda. Lehenengo urtean txapeldun izan ziren. Bigarrenean txapeldun orde. Iaz ez ginen oso ongi geratu eta aurten berriz ere txapeldun. Lehenengo bi urte horietan 6 mutilek partehartzea errepikatu zuten. Horrek taldearen maila mantentzen du. Gainera, beste eskolek taldeak osatzeko klub ezberdinetako haurrak biltzen dituzte. Gu talde bat gara urte osoan zehar eta hori antzematen da. Uste dut horregatik irabazi dugula txapelketa. Talde ona genuen, baina baziren beste talde on batzuk. Urte guztiko talde lana erabakigarria izan da. Eskolen Arteko Txapelketa asko aldatu da azken urteetan. Talde gehiago dira orain. Garaipena garestiago al da? Aldaketarik nabariena aurtengoa izan da. Orain arte futbol-11 izaten zen. Aurten futbol-8. Denbora murrizten du honek, eta hartara, talde gehiagoren parte hartzea ahalbidetzen du. Talde gehiago baldinbadago, zailagoa izaten da garaipena. Partida gehiago dira eta umeendako okerrago. Txapel keta honetan entrenatzailea gehiago da psikologoa entrenatzailea baino. Umeek prentsako titularrak irakurtzen dituzte eta sinetsi egiten dituzte. Horiei aurre egiteko psikologoa izan behar zara. Zuen taldean hamaikako garbia duzue? Edo Osasunan bezala denak dira titular? Partida bakar batean ere ez dut hasierako taldea errepikatu. 14 haur eraman baditugu, denek jokatu dute. Batzuek besteek baino gehiago, baina orohar denak daude konforme haien parte hartzearekin. Arerioari erreparatuz egin ditugu hamaikakoak. Beste partida guztiak ikusi ditut eta arerio-aren dohainak indargabetzeko taldea moldatu dugu partidatik partidara. Euskera erabiltzen duzue normalean zuen artean. Gainontzeko taldeen aurrean abantailarik izan duzue horregatik, taktikak ez asmatzeko, adibidez? Balio du neurri batean. Baina futbolean badira euskeraz esan ezin ditugun gauzak. Gainera, aurten San Fermin Ikastolaren aurka, Jasoren aurka, Amaiurren aurka jokatu dugu, eta hor bistan denez, ez dugu abantailarik. Finala Amaiurren aurka. Nolakoa izan zen? Partida berezia izan zen. Finala. Umeak oso oso urduri atera- tzen dira horrelakoetan. Lehen gola seigarren minutuan sartu genuen. Ordurarte taldea oso urduri ikusten nuen. Gola sartzearekin lasaitu ziren. Partida guztietan 20garren minuturako 3-0 gindoazen aurretik. Finalean ere hori gertatu zen. Urduritasunak gainetik kentzea da garran- tzitsuena eta finalean, 6garren minutuan kendu genituen. Jokalariak dira golak sartu eta ekiditen dituztenak. Entrenatzaileak zer meritu dauka? Entrenatzailea garrantzitsua da. Partida hasi baino lehen, bukaeraraino tentsioa helarazi behar die jokalariei. Buruan sartu behar die, aurretik behintzat ez direla inor baino hobeak, hori zelaian erakutsi behar dutela. Taldea entrenatzailearen isla da. Entrenatzaileak paso egiten badu, taldeak paso egiten du. Entrenatzaileak gauzak seriotasunez egiten baditu, taldeak ere bai. Futbolari izandakoa zara. Zer da errazagoa, aginduak ematea edo entrenatzailearen aginduak betetzea? Zalantzarik gabe, aginduak ematea. Adin honetako haurre-kin hare gehiago. Jubenileteko talde bat entrenatu ezkero, besterik izanen litzateke ziur aski. Maila erregionalean erra-zago da joklari izatea, entrenatzailea izatea baino, hori ere egia da. Oraingoz Ikastolako taldeen entrenatzaile zara. Aurrera begira, ze asmo? 11 urte egin ditut Ikastolan. Aurten entrenatzaile karneta atera nahi dut. Gustatuko litzaidake futbol-11ko talde bat entrenatzea. Aurrerago, Ikasto- lako zikloa amaituta, gustura entrenatuko nuke beste talderen bat. |