.Ezkabako tunelak
Testua: Xabi Zelaia

En el presente reportaje abordamos la puesta en marcha de los túneles de Ezkaba. La señalización monolingüe y la colocación de imágenes de santos de adscripción de la fe católica han sido muy polémicos

 

 

 

Pasa den urtarrilaren 28an inauguratu ziren Ezkaba mendi azpitik egin duten iparraldeko erronda, N-121 eta ekialdeko erronda lotzen dituen bi tunelak. Hori behar den bezala egiteko, argazkietan agertzeko behar beharrezkoa ziren politikoak hara hurbildu ziren, eta ez ziren gutxi, Nafar Gobernuren partez bere presidentea eta Lan Publikoko kontseilaria eta beste aldetik, tunel hauek ukitzen dituzten udalerrien alkateak: Iruñea, Antsoain, Atarrabia, Burlata eta Ezkabartekoak hain zuzen.

Baina datu anekdotiko hauek aparte, beste datu oso interesgarriak ere badaude. Besteak beste, Atarrabiako industri eremutik aldendu da, garraio astuna eta zegoen trafiko ugaria, Arreko kurbaren puntu beltza saihestu da, eta orokorrean trafiko pilaketa saihestu da ere, ibilbide hau askoz azkarrago eta seguruagoa eginez.

Ba al zenekien ...

* 710 m. bi hodi paraleloak dira.

* Lan hau egiteko 23 miloi euro gastatu dute.

* 5 hilabete aurrerapenarekin bukatu da lan hau.

* Egunean 9.000 eta urtean 3 miloi ibilgailuk zeharkatuko dituzte bi hodiak.

* Hodi bakoitzean 3,5 metroko bi kalzada daude, 0,5 metroko barneko eta 1,5 metroko kanpoko artzenak dituztela, ere 0,85 metroko espaloiak daude eta bi hodien arteko distantzia 24 metrokoa da.

* Bi hodiak 3 galeriek komunikatzen dituzte, larrialdi kasuetan langileak edota sorosle taldekoak sartu eta jendea ebakuatzeko. Erdiko galeria altuago eta zabalagoa da, kamioiak eta autoak pasatzeko aukera ematen ditu.

* Telebista zirkuitu itxia dauka eta tubo bakoitzean 18 kamara daude, hoietako 2 mugikorrak.

* Hiru aldare daude beste hainbeste santurekin: San Fermin, Santa Barbara eta Bide Ama Birjina.

* Hodi bakoitzean haizagailu 6 pare daude, kutsadura edo suteko kea une komeni den aldera bideratzeko.

* Larrialdi kasuan tuneleko sarrera ate batek itxiko du eta barruan megafonia sistema bat dago.

* Tuneleko hari elektrikoak lur azpian daude, horrela sute edo lur jauzi batek ez ditu hondatuko.

* Sapailatik 2 hari mota berezi daude: bata, hari beltza erradiatzaile, antena moduan eta kanpoko repetidore batekin lotura esker, telefono mugiko-rrek funtzionatzen ahal dute eta bigarrena hari gorri fibro-laser suteak detektatzeko.

 

Larrialdi kasuan, zer interesatzen zaigu jakitea?

Edozein larrialdi kasuan lasaitasuna mantentzea oso garrantzitsua da eta ahalik eta azka- rrena 112 telefonora deitu, telefonorik ez badugu tunel barruan komunikatzeko zutabeak ditugu. Lehenengo gure nortasuna eman operatzaileari eta segidan esan zer gertatu den eta non gertatu den, gero operatzaileak egiten dizkigun galderei erantzun, detaile guztiak azalduz.
Hori eta gero tunel barruan ditugun larrialdietako instalazioak ezagutzea oso komenigarria da.

1- Telefono mugikorra, abisua emateko erabiltzen ahal da.

2- SOS zutabeak badaude. Hodi bakoitzaren eskuin aldean 4 zutabe eta hauetan botoi berde bat; hau jo eta gero, zentraltxo batekin hitz egin ahalko da. Zutabe hauek beti sua itzaltzeko altzari ondoan daude.

3- Sua itzaltzeko altzariak. 9 altzari daude hodi bakoitzean, 5 ezker aldean eta 4 eskuin aldean; altzari bakoitzean hauts itzalgailu bana eta 20 metroko mangera bana, guzti hau prest momentuan eta edonork erabili ahal izateko beraz, oso erabilera sinplea dauka. Altzari hauek kartel batez seinalatuak daude.

4- Alde egiteko seinalizazioa: 1., larrialdietako ateraldietaraino distantzia jakiteko dauden seinalatzeko kartelak eta 2., larrialdietako ateraldi baten hurbiltasuna erakusten duten gezi argitsuak ere badaude.

5- Tunel barruan 3 larrialdietako ateraldi daude, 200, 400 eta 550 metrotara Iruñeko ahotik neurtuak. Erdikoa autoek zein kamioiek erabiltzen ahal dute eta beste biak oinezkoak bakarrik. Ateraldi hauek tune- leko bi hodiak lotzen dituzte.

Errieta gisa

Nafar Gobernua sartzen den proiektu guztietan bezala, bere forma antidemokratikoak, bere eskuinkeri erlijiosoa eta eus-keraren aurkakoa ere, proiektu honetan adierazi ditu.

Alde batetik ezin da ulertu, tunela ukitzen duten udal batzuen kartel elebidunak jartzearen eskaera, kontutan ez hartzea; ezta hitz bat euskeraz ez dugu ikusi. Beste alde batetik, administrazioak ez errespetatzea sinismen eta joera erlijioso guztiak laiko-estatu batean; horretarako gehiengo zabal bat muturrean jo gaitu eta 3 aldare kokatu ditu tunelean: San Fermin, Santa Barbara eta Bideko Ama Birjinaren imajinekin hain zuzen. Belateko tunela ikusi eta gero, seguru Borbon familiako bat etorri ez denez eta inaugurazio plaka bere izenarekin jarri ez dutenez; horren truke tunela, Santuz eta Ama Birjinaz bete dituzte.

Nafarren gobernua da? edo kristauena eta euskeraren aurkakoarena soilik?. Proiektu publiko batean guztion sentsibilitateak errespetatu beharko lituzkete, azken finean guztion proiektua da.