|
.DJ Axular Techno eta Perkusio Taupadak |
|
Testua: J. Oscar Beorlegui |
|
|
|
Entrevistamos al DJ Axular, un nuevo fenómeno de la mœsica techno en lengua vasca, y lo hacemos de la mano del comentarista musical y colaborador de nuestra revista J. Oscar Beorlegui |
|
|
|
|
|
Axular Arizmendi du izena, perkusionista da eta Txitxarro diskotekan bertako DJ, hau da, areto horretan normalean "pintxatzen" duen Ohiko diskojartzaileetarikoa. Perkusionista bezala, gainera, Pimpampum Band-ean parte hartu zuen, Etsaiak-en bokalista ohia den Auoren proiektuan. Orain urtebete bere lehen lana grabatu zuen, konpakto bitxi bat, non bere bihotzak taupada egiten zuen (arraina uretan bezala) teknoren eta perkusioaren artean, eta berriki argia ikusi du bigarren lanak, Anitza izeneko Cda. Bertan aurkituko ditugu kolaborazio gogoangrriak, hala nola Betsi eta Dioni "Zeus"-ena, Kubatik, Garoa Arizmendi arrebarena, Markel Arizmendirena, Mikel Laboarena, Mutrikuko haru abesbatzarena, eta zenbait txalaparta- rirena. Axular deitzen zela ikusi bezain laster, harengana jo dugu, eta ondoko hau kontatu digu, bere buruaz eta bere inguruaz: - Hitz egiguzu pitin bat zutaz. Zeintzuk dira zure aurrekari musikalak. - Oso gazte hasi nintzen solfeo ikasten, eta pixkanaka musika elektroniko munduan sartuz joan nintzen; pintxatzen hasi, ekipoa erosi eta gaur arte. 2002an binilo bat atera nuen Bartzelonako zigilu batekin batera, 2003 bukaeran nire lehenbiziko CD-a bakarka, eta duela gutxi, Anitza, bigarrena. - Suposatzen da DJ batek diskoak jartzen ibiltzen dela, jakinmina piztu eta musika egiten hasten den arte; baina, musika mota hau nola sortzen da? - Sintonizatzaile, ordenagailu eta musika-tresna erabiliagoen laguntzarekin. Adibidez, CD honetan perkusio guztia akustikoa da, eta ahotsak bezala nire estudioan grabatu dira. Azkeneko emaitzak elektronika (edo laborategi musika) eta musika akustikoa batzen ditu, konposizioei ukitu erreala eta bestelako feeling-a ematen diona. Azken finean, kantak jotzen dira, makinekin baina. Efektu guztiak teklatuetatik jaurtikiak dira, orduan, nahi ala ez, jakin behar duzu zer nota den Do, zein Re edo Mi, edo zein tonutan gauden aurregrabatuak tonu berean sar daitezen. Jende askok uste du musika hau laborategikoa dela, besterik gabe, musikaz ezer jakin gabe konposizioak egiten jartzen ahal zarela, eta ez da horrela. Nozio batzuk izan behar dituzu, akordeak, erritmoak behar dituzulako. - Zure lanak "Techno progresive etniko" direla diozu; esaguzu etiketa horren berri: technoaz orohar eta progresive eta dance edo house bezalako estilo ezberdinen arteko aldeaz. - Techno hitza teknologiatik heldu da; aro berriaren sinoni-moa da. Izen hura ematen zaio, halaber, erritmikoa delako, oso erritmikoa, ez duelako melodia batere, ez igoerarik ez jaitsierarik, progresive-k ez bezala. Progresive-an melodiak etengabe ari dira gora eta behera eta geldiuneak daude. Dance-ak progresive-ren bidea jarraitzen du, baina hau baino leunagoa da, eta house techno baino motelagoa da. Nik egiten dudanari techno progresive etnikoa deitzen diot, sartu ditudan soinu eta perkusioen-gatik, aldi berean perkusionista naizelako. Technoa eta progresive-a (bere igoera eta jaitsierak barne) batzen dituen estilo baten aurrean gaude, gainera ukitu etniko bat daukana, djembe indigenoek eta bestela- koek sortutako giroak emana. - Nola eramaten da musika hau emanaldietara, soilik dj-aren kabinatik? - Baita eskenatokitik ere. Izan ere nik zuzeneko emanaldiak ematen ditut. - Eta nola sortu zen Oihuka-rekin editatzeko aukera? - Proiektuaren hasiera-hasie-ratik PinPanPun Band-eko perkusionista naizelako; lehenago Etsaiak-eko disko batzuetan parte hartu nuen, eta Auok banda berria martxan jarri zuenean esan zidan parte hartu nahi nuen; kantu pare bat eraman nituen disko-etxera eta gustatu zitzaien. - Eta bukatze aldera, techno kulturari buruzko galdera bat. Askok ala askok ezagutzen ez dugun arren, eta technoa disko- tekekin eta diseinu drogekin erlazionatzen dugun arren, techno kultura izanen baita, ezta?, nolako da? Euskal Herrian badu errorik? - Orain hamar urte ez zegoen apenas, musika mota hau ez zelako sartzen, ez zen onar-tzen; hala ere, azkenaldian onarpena edukitzen hasi da, eta dj-ak sortzen ari dira. Badira ikasi nahi duten dj berri anitz, eta musika honekin gozatzen duen eta bere burua identifika-tua ikusten duen jende asko. Azken batean, beste soinu batzuen aitzina gaude, ez besterik. Rock bezalakoa, reggae bezalakoa da. Akaso adrenalina-musika da gehien-bat, danbor asko daukalako. Estilo bat baino ez da, eta bakarrik droga batzuekin erlazionatzen bada ezjakintasunagatik baino ez da. |