| .Euskal Kantuzaleen Elkartea |
|
Testua: Aritz Ibañez
|
Oskar Estanga nos explica qué es la Asociación "Euskal Kantuzaleen Elkartea": mantener la tradición popular de la canción euskaldœn. En Euskal Herria siempre se ha cantado, se trata de mantener esa tradición entre los más jóvenes |
|
|
|
|
Kantuak tristurak uxatzen omen ditu, bihotzak hunkitu, gertakariak gogoratu
Euskal Herria kantuz bizi izan den herria dela esan dezakegu
Telefonoa:
948 141 812 |
Ebrotik Aturriraino. Santurtzitk Erronkariraino. Euskal Herria kantuz bizi izan den herria dela esan dezakegu. Kantuak lanean sortu dira, mahai inguruan, alaitasunean, atsekabean. Kantuak tristurak uxatzen omen ditu, bihotzak hunkitu, gertakariak gogoratu. Kantua herriaren hatsa. Hatsa eta ahotsa. Oskar Estangak ederki daki zertaz ari garen. Bertsolari, musikari, kantari..., ororen gainetik komunikatzailetzat hartzen du bere burua. Hamaika saltsetako perrexila, gure elkartearen laguna, Nafarroako Euskal Kantuzaleen Elkartean dabil buru belarri. Berak azaldu- ko digu zertan ari diren. Oskar, noiz sortu
zen Euskal Kantuzaleen Elkartea? Eta gaur egun
zertan zabiltzate? Helduen Kantu Txapelketaren
haritik Gazteak Kantari ekimena martxan jarri dugu. Baten bat kantuan
ongi aritzen dela ikusten badugu errepertorio bat prestatzeko aukera ematen
diogu kontzertuak ematen hasteko. Irakasleentzako Ikastaroak ere antolatzen hasi gara. Euskal Kantuaren Historia eta Musika landuz izan dira orain artekoak. Nafarroako Gobernuko CAP-etik irakasle euskaldunentzako ez dagoela eskaintza bat ikusi dugu eta gauza berriak ikasi eta egiteko sekulako gogoa duen irakasle talde bat badagoela ikusita animatu gara. Ikastaroen harira mintegi batzuk sortu dituzte irakasleek material berriak eta horrelakoak sortzeko. Oso pozgarria izan da. Zehazki zertan
datza Euskal Kantu Txapelketa? Helduen txapelketari dagokio-nez azkenengo bost urtetan nahiko aldatu da eta gaur egun partehartzaileen maila ia profe- sionala dela esan dezakegu. Hau ona da, bai kantariarentzat eta bai kantuarentzat baina bestalde ikusi dugu garrantzitsua dela jende berria sartzea. Txapelketak antolatzeko, saioak izaten diren udalerrien udaletxeetako dirulaguntzak izaten ohi ditugu, baita Nafarroako Gobernuarena ere. Haurren txapelketarako Nafarroako Kutxarena eta helduen txapelketarako Rural Kutxarena. Bestalde Euskal Herriko txapel- keta lau urtetan behin edo egiten da, baina ez dago hau bultzatzen duen elkarte sendo bat. Parte hartzeko irizpidea herrialde bakoitzeko txapelduna eramatea izan da. Bakarlari, bikote zein taldeetako txapel-dunak. Nola ikusten duzu
gaur egungo euskal musika? Zein talde edo
bakarlari nabarmenduko zenituzke euskal kantuaren alde egindako lanarengatik? Euskaldunok entzuten
al dugu Euskal Musika? Zu bertsolaria
izanik, galdera hau egitea beharrezkoa da. Zertan datza bertsolaritza
eta euskal kantuaren arteko erlazioa? Kantari bezala,
komunikatzaile bezala, zein da euskal gizarteari kantuaren bitartez helarazi
nahi diozun mezua?
|