.Aurtengo negu gorria, gozatzeko modukoa

Testua: Xabi Zelaai
 

Aurten bai, atautxi-amatxi xaharrek kontatzen zizkiguten negu gorri eta beltzen elurteak ikusteko aukera ederra izan dugu.

Irudi hauetan, negu gorriaren alde lasaia eta ikusgarria ikus dezakegu. Nahiz eta hotza eta batzuetan eskasiak ere sufritu negu bitartean, orain uda iritsi da eta beroa eta eguraldiaren goxotasunak gozatzen ari garenean, pasa den neguan bizi izan ditugun irudiak burura etortzen zaizkigu.

Etxetik gertu, askotan ikusi ditugun goi mendiko edo Europa iparraldeko lurraldeetako irudiak, izan ditugu.

Ibañeta, Urkiaga, Artesiaga edo Belateko mendiak eta basoak eder agertzen zaizkigu, alpeetako mendi- ekin inolako inbidiarik izan gabe. Natura edonon baita eder eta miresgarri.