.Noiz arte?

Testua: Uxue Baztan

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

"15 urte nituen soilik, baina ikusi nuen lehenengo momentutik jakin nuen nire bizitzako mutila zela. Zeharo maitemindu nintzen. Hala ere, nolatan espero horrela bukatuko nuenik."

SAGRARIO MATEO REMIRO
Dudarik gabe, Sagrario protago-nista izan zen Burlatako Gaztetxean Berdintasuna taldeak Emakumearen egunean (Martxok 8) ospautako egunean.

Sagrario Mateo Remiro neska alaia eta osansuntsua zen eta lagun pila zituen. 15 urte zituenean maitemindu egin zen institutuko mutil batekin. Hasie-ran, kuadrilan ateratzen ziren, baina urteak pasa ahala bere famili eta lagunekiko urrundu egin zen bere mutilak behartuta. Honen ondorioz, Sagrario sikologikoki hutsik zegoen eta bikotea apurtzeko beldurra zuen. Hala ere, 10 urte pasa zituen mutil honekin ezkongaietan.

Ezkontza ailegatu zen eta Sagrariok gauzak hobetuko zirela uste zuen, baina oker zegoen, irainak, jipoiak... jasan behar izan zituen handik aurrera. Gainera, Sagrariok seme-alabak izan nahi zituen, baina bere senarrak umegal-tzera behartzen zuen, eta ez hori bakarrik, haurdun zegoenean ere, bultzakada jarraiak jasan zituen. Dena den, bi seme-alaba izan zuten azkenean. Edonola ere, ailegatu zen egun iluna, zeinean Sagrariok kriston paliza jaso zuen. Hau dela bide, Sagrario nazkatu egin zen eta bere senarrarekiko banandu egin zen. Egun, senarra urruntze agindu baten menpean dago. Hori horrela izanik ere, noizean behin Sagrariok meatxuak jaso ditu eta nahitaez laguntza sikologikoa jasotzera behartua izan da.Hitzaldi honetan parte hartu genuen jendeak, gorputzean genuen ezintasunari aurre egiteko Sagrario tarte luzez txalotu genuen eta animatu genuen, bere iragana balore handiz kontatzeagatik. Inork ez daki, indarkeri sexista jasan duten emekumeek benetan nola sentitzen diren, baina orain, Burlatako Gaztetxeak badaki.

Horregatik, BERDINTASUNA

TALDAREN PARTETIK, ZORTE ON SAGRARIO!!!!
Bestalde, 19:00etan kontzentrazio bat burutu zen askas enparantzan, zeinak indarkeri sexistaren aurka eta erahildako emakumeen oroitzapean egin zen. Enparantza albistez beteta zeuden panelekin eta marrazki handi batekin apaindu zen, zeinetan hurrengo leloak irakurri al ziren: "Ez al da nahikoa?", "No más violencia", "Emakumeak aurrera", "No más mujeres asesinadas"... Bitartean, emekumearen eguna zela eta, lazu moreak banatu ziren herriko jendearentzat.

Kontzentrazioaren ondoren, 2004. urteko emkume erahildakoen datuak daraman txapa bat jarri zen Gaztetxeko fatxadan eta tarte luzez txalotu zen hauen oroitzapean.

Berdintasuna taldea orain dela urte bat jaio zen Burlatako Gazte Asanbladaren barnean eta hasieratik indarkeria sexista salatzea izan da bere helburua. Orain arte ez du lan handirik egin, batez ere emakume erahildako bat dagoen momentuan kalean salatzea izan da bere lana eta tamalez, 2004. urtean zehar maiz atera ziren kalera biolentzia sexista salatzera. 72 emakume erahildako egon ziren joan den urtean Espainiar Estatuan eta 5 erahildako Euskal Herria osoan. Kopuru hauek izugarriak direla eta, Emakumearen eguna gai honen kontra borrokatzeko aproposa zela ikusi zuten talde honeko kideek.

Edonola ere, Berdintasuna taldeko arduradunek, Euskal Herria Irratian dena hau salatzeko aukera izan zuten egun bereko goizaldean.

Argi dago, bada indar askorekin hasi dela talde hau lanean eta herriari zabaltzea izango da aurtengo helburua, guztion ardurapean bait dago egoera hau aldatzea.

Burlatako Gaztetxeak emakume guzti hauen alde borrokatzen du, ETA ZUK?