.Erramun Martikorena, kantaria:

"Plazak utzi ditudala eta, mementuan ez daut hutsik ene barrenean".

 

 

Testua: Aritz Ibañez
Entrevistamos a Erramun Martikorena, cantante euskaldœn que después de muchos años dedicado a ir pueblo a pueblo cantando a capella, ha decidido tomarse un descanso y dedicarse a su labor de padre con su hijo pequeño. AXULAR entregó en la semana cultural pasada su premio EKILORE a Erramun

Adiskide bat bazen, orotan abeslari fin. Eta 2005ean erabaki zuen plazak alde batera utzi eta bere familiari denbora gehiago eskaintzea. Entzuleak umezurtz utzi zituen orduan, baina bere abestiek bete zuten hutsune hori. Erramun Martikorenak kanta-gintza profesionala utzi du, eta orain bere lan fina omentzeko garaia heldu da. AXULARek aurtengo Ekilore saria eman zion. Hori izan dugu izpide. Eta beste hainbat kontu. Eta kantu,...

Dagoeneko denboralditxo bat bada plazak utzi zernituen ezkeroztik. Nola hartu zenuen erabaki hori?
Erabakia ez zen kolpez egina izan. Zonbait denbora lehenago pentsatzen hasi nintzen eta azkenean erabaki hau hartu nuen, poliki-poliki gogoetak eginez. Etxean ere gehiago behar ninduen familiak. Eginbideak hor heldu dira: ikastolan ibiltzea guraso bezala,... Laborantxa dut bizimodu lehena eta horrek ere denbora hartzen dit. Abesteak ez zidan denbora askorik ebasten, baina gehienak gauetako orduak ziren eta ezin atsedenik hartu. Nekazaritzak eskatzen duen denboraz gain frango kargatuak izaten nituen egunak.

Nola daramazu plazaz-plaza ez ibiltze hori?
Mementuan ez daut hutsik ene barrenean. Untsa bizi naiz. Ez dut sobera sentitzen. Oroitzapen onak ditut, hori bai, baina ez dut hortarik eskasiarik sentitzen. Lasaiago bizi naiz eta hori ere estimatzen dut.

Nolakoa da orain Erramun Martikorenaren egun arrunt bat?
Goizean semea ikastolara eramaiten dut, arratsaldetan bila joaiten. Astean zehar baserriko lanak hor dira. Gero baditugu bilkura zonbait,... Lehen kantan ematen nituen orduak semearekin igarotzen ditut orain. Herriko bizitzan ere sartuxeago naiz.

Zeinek du orain zure kantuak aditzeko ohorea?
Semeak bereziki. Abesten diot pixka bat. Abereei ere abesten diet noizean behin (kar, kar, kar), haiei ere gustatuko zaie, pentsatzen dut. Kalterik behintzat ez die eginen.

Zer eman dio Erramun Marti- korenak euskal kantuari?
Uste dut, ene partetik Euskal Herri osoan ezagutarazi dudala zerbait, iparraldeko abestiak. Pentsatzen dut zerbait ekarri dutala, hala ere, bai. Kontent nago nire ibilbidearekin.

Zure azken kantaldia Baigorrin egin zenuen, Nafarroaren Egunaren bezperan eta eliza txiki utzi zenuen. Zer gogoratzen duzu egun hartaz?
Ni hor ere harrituta geratu nintzen: horrenbeste jende etortzea, horrelako atxikimendua edukitzea,... Plazer haundia izan zen. Antolatzaileek ere lan handia egin zuten, kantari eta soinulari lagunen artean. Giro berezi, goxo bat izan genuen. Biziki oroitzapen ona dut egun hartaz.

AXULARek ere bere Ekilore saria eman zizun aurten.
Biziki egun polita izan zen hura ere. Estimatu nien. Biziki egun goxoa izan zen. Bazkaltzean jendearekin biziki goxoki egoitea,... egun horren oroitzapen onak ditut, nola ez.

Eta oroigarriarentzat zer leku aukeratu duzu?
Ezkaratzean paratua dut. Leku onean, agerian.

Plazaz plazako kantagintza utzi eta omenaldiak heldu dira. Zure burua maitatua sentituko duzu. Bai, bai. Hunkitzen naute gorazarre horiek. Esan nahi dute zerbait geratu dela, atxikimendu bat, eta atxikimendu hori esker- tzekoa da. Pentsatzen dut iraunen duela.

Lehenago ezagunegi ez ziren kantak zure ahotsean famatu egin dira. Ba al duzu abesti kuttunik?
Bat baino gehiago. Mementuen arabera, zer mementuan naizen,... Badakit hemen herrian Baigorriri egindako abestia jendeak atxiki duela. Gero "Xalbadorren heriotzean", "Txorieri mintzo zen",... asko dira.

Zuk utzitako hutsunea zeinek beteko du orain?
Gazteak badira orain. Pentsatzen dut haiek ere haiena ekarriko dutela. Ni konfiantzan naiz geroari buruz.

Gazteak aipatu dituzu. Lotu bi hitz hauek: kantua eta etorkizuna. Bistan da egin beharrean dela lan bat, gero ere kreazionean eta interpretazioan. Sentsibilizazio bat atxiki, gerokoek ere konzientzia bat izan dezaten, eta hori biziarazi herrian, eskolan,... Konfiantzarekin naiz hala ere. Harrobia bada, baina lan egin behar da, ikastolen barnean. Gaur gazteek badituzte aunitz gauza begien aitzinean eta lagundu behar diegu garran-tzitsua zer den ikustarazten.