.Silvio Gallastegi, Burlatako idazleak
Testua: Anjel Erro
   

 

I.- Silvio Gallastegi

Axular Elkarteko Kultur Komisioaren iradokizunari jarraituta, hurrengo zenbakietan ekinen diogu Burlatako idazleei errepaso bat egiteari, euskaldunei zein erdaldunei, ondare oro har arras ezezaguna zaigulakoan. Seguruenik sorpresa bat baino gehiago hartuko dugu. Horietako bat Silvio Gallastegi da (esker anitz Ana Arregiri, Gallastegiren berri emateagatik). Burlatan jaioa 1907an, baina bost urte zituelarik familia Bilbora aldatu zen. Zuzenbidea ikasi zuen Deustun. Gaztaroan inguru euskaltzaleetan ibili zen, eta euskara ikasi, baina ez omen zuen maila onegirik lortu Andima Ibiñagabeitiari gaztelaniaz idatziko gutun batean aitortzen duen bezala. Gerra garaian, hainbestek bezala, erbesterako bidea hartu, eta Colombiako Bucaramangan eta gero Caracasen bizi izan zen, 1965an hil zen arte. Caracaseko egunkarietan artikuluak idatzi zituen. Ibiñagabeitia ezezik, Zaitegi, Etxaide, Tauer, Oteiza, Krutwig eta Peillen anaiak, besteak beste, adiskide izan zituen erbeste urteetan. Euskaraz 'ongi' ez zekien arren, eskutitzetan euskarazko olerkiren bat tartekatzen zuen. Hona hemen, Oteizari zuzendutako gutun batekoa, Newton'dar Ixaka du izena:

Ai, zer ituna

beera-bear au!
Lizardi

Eta baldin Jainkorik ez badago, neroni, bakardadean oituta,
ez naiz jausiko ardurek artuta,
ez bederen orain baino geiago.

Zilegi einean, Natur legea
dazagut: zergatik fruitu eldua
oe gozora den lurrak deitua,
ustela dezakelarik xedea.

Nahiz nik zergatik beera sumatu, ezin dut sagarra dilindan gorde, penduloen betiereko oinorde,
eta lurraren goseaz libratu.

Nonbaiten Jainkorik dagoken arren, nire patua duzu sagarraren.

Interesgarria, halaber, Jorge Oteizaren Existe Dios al noroeste liburuan poema hau nola 'itzuli' zuen:

que dios no exista que no existas dios nada me altera enseñado a la soledad conozco con certeza permitida las leyes que gobiernan el mundo por qué cae la fruta

eso no la preserva no la guarda eternamente pendular

a mí tampoco saberte