.Herri kirolak
Testua: Xabi Zelaa
 
La Federación de Herri Kirolak comenzó su andadura en 1990, se compone de 13 modalidades y en Nafarroa la que mas fuerza tiene es el corte con hacha y en segundo lugar el levantamiento de piedra.
La organización de una prueba puede llevar un coste económico de unos 5.000 euros. Durante la prueba los organizadores explican el desarrollo de ésta tanto en euskera como en castellano

 

Pasa den abuztuaren 21ean, Burlatako festak zirela eta, Nafarroako Herriz herri txapelketako 2. jardunaldia eta Euskal Herriko gizonezkoen Arpana txapelketako finalak ospatu ziren Askatasuna pilotalekuan.

Arrakastatsua izan zen arlo guztietan, jendeak erantzun bikaina eman zuen eta benetan gozatu zuen, antolatuta ere oso ongi egon zen eta batez ere kirolariek eskaini zuten aparteko ikuskizuna oso ona izan zen.

Nafarroako txapelketan, Garralda, Berriozar, Ultzama eta Igantzi parte hartu zuten. 1. konbinadan, koxkor biltzea, zakua, aizkora, korrika eta arpana modalitateak aritu ziren; 2. konbinadan, harri-jasotzea, txinga eramatea eta ingude-altzatzean aritu ziren. Benetan zirraragarria eta entretenigarria.

Arpana gizonezko txapelketako finalean hau egin behar izan zuten:

- 60 ontzako enborrari horizon

- talean 5 korte

- 54 ontzako enborrari bertika

- lean 6 korte

- 54 ontzako enborrari horizon

-talean 6 korte

- 60 ontzako enborrari bertika

- lean 5 korte

Azkenean Gipuzkoako Aitor Esnaolak eta Joxe Gabirondok irabazi zuten, bigarren Nafarroako Josetxo eta Iñaki Barberenak eta hirugarren ere Nafarroako Oier Aizkorbek eta Jose Luis Canok

Guk ikuskizuna aprobetxatuz, Herri Kirol federazioko lehendakaria den Joxelu Retegiri ondoko elkarrizketa hau egin genion.

JOXELU RETEGI

HERRI KIROl FEDERAZIOKO LEHENDAKARIA

Noiz sortu zen herri kirolen federazioa?
Lanean hasi ziren 1990ean, federazioa 91ean sortu zen eta ni berriz 92an lanean hasi nintzen.

Nola hasi zen federazioa eta zergatik?
Hasiera batean Maldaerreka eta Bortziriko talde bat bildu zen, horko kirol koordinatzaileak hasi ziren mugimenduak Nafar gobernuaren bidez, Altzuart eta Ibarrola hain zuzen ere. Herri mailan biak hasi ziren zerbait mugitzen eta euren borondatez federazioa sortu zen.
Ezer ez zegoela ikusi zuten eta federazioaren beharra ere, horrela sortu zen, kirol koordinatzaileen lanari esker.

Baduzue instalaziorik? Non? Eta langilerik?
Gaur egun Sunbillan bulego bat daukagu, nahiko ongi dagoena. Baita idazkari bat ere, Arantxa Ariztegi, beste batzuk izandu dira, baina azken 5 urtetan Arantxa dago.

Noiztik zara federazioaren presidentea?
Lehen erran dudan bezala laurogeita bian sartu nintzen federazioan lana egitera lehendakari bezala abenduan, 9 urte egondu nintzen, gero 3 urte federazioko kidea eta orain beste 4 urtez lehendakari bezala.

Hautagai asko al dago?
Ez, lau urtetik egiten dira hauteskundeak, nahi duena sartzeko deia zabaltzen da eta zoritxarrez ni sartu geroztikan, ez da inor aurkeztu hautagai bezala. Ni 3 urte egondu ez naizen garaian nire taldeko bat egondu da, Mikel Lasarte.

Zein da zuk praktikatzen duzun herri kirola?
Nik orain egia erran mahaiko herri kirolak bakarrik, kirolari izandu naiz, pilotan, ... gero hasi nintzen kirol arduraduna bezala Arraiotzen eta gero egin izandu dut kirol mota diferente, zakulari dela, trontzan aritu naiz, txingekin ere bai, baina orain, gaur egun ez dut ezer egiten, besteak beste lesioengatik ere bai.

 

 

 

 

Zein probak dituzue?
Herri Kiroletan 13 modalitate daude guztira, Nafarroan ez dira denak egiten, 9-10 bat egiten dira. Nafarroan indarrik handiena duena aizkora izaten da, jende gehiena mugitzen duena eta tradizioa egina duena. Gero harrijasotzaile handiak Nafarroan egondu dira eta daude, ez?, nahiz eta txapelketetan parte ez hartu handi horiek, Perurenak azken bi urtetan bai.

Zein da probarik zailena eta errazena?
Herri kirol gehienak zailak direla iruditzen zait, baita ere, ez direla baserritarrak edo jende azkarra egiteko proba bakarrik, edozein jendek praktikatzen ahal du eta egiten ahal du, baina, zailena teknika aldetikan begira, aizkora izanen da. Ez da erreza, beno ..., gehienentzat ez da erreza 200 kiloko harria jasotzea, baina aizkolaritza eta harri-jasotzeak teknika aldetikan berezitasun berezia daukatela.
Errezena? ... korrikalaria herri kirol proba mota sartzen da, hori errezena da, gero beste kontu bat marka da. Zakuekin ibiltzea ez da zaila .... trontzan ibiltzea ez da zaila. Zailtasuna azkenean segun zenbat denbora egin nahi duzun edo zer mailan nahi duzun eman, horrekin bihurtzen duela zailtasuna.

Gazteen artean nola bultza-tzen dituzue herri kirolak?
Federazioak, kirol instituturekin batera, gaztetxoen Herri kirolak txapelketak antolatzen ditu, honetan behintzat uste dut lan dezente egiten dela, badaude talde dezente Nafarroan parte hartzen dutena eta azken finean Herri Kiroleko harrobi bat sortzen da. Goi mailan dabiltzan kirolari dezente daude hortikan hasiak. Beste modu bat herri kirolak bultzatzeko, herri mailan sortu- tako taldeak bultzatzea da. Euskal Herri mailan jendeak parte hartzen al du? Bai, Euskal Herri mailan badago federazio bat, horren barruan Nafarroako Herri kirol federazioa sartuta dago, 1995 geroztik eta bai txapelketak antolatzen ditugu Euskal Herri mailan, ia ia kirol guztietan.

Nolakoa da federazioaren funtzionamendua?
Federazioan lehendakaria hautatzen da eta lehendakari berak egiten du bere batzordea, orduan lehendakaria eta 6 batzarkideok lana banatzen dugu. Zonaldez edo kirolaz edo beste gauzaz arduratzen da, talde moduan ibiltzen dira arduradunak edo zonaka bananduta.

Euskal Herria osotasunean kontutan hartuta, zer nolako maila dute Nafarroako kirolariek?
Erran behar dugu eta gainera pozteko dela ...., hor urtero urtero antolatzen da zazpi herrien arteko txapelketa deitzen den bat, txapelketa honetan sartzen dira ia ia modalitate guztiak eta bi froga kenduta ..., ia ia denak. Erran behar dugu parte hartzeko helburuarekin hasi ginen orain dela 15 urte, eta gaur egun gure helburua da txapelketa irabaztea. Azken 6 urtetan lortu ditugu 2 txapela, beste bat lehendabiziko postua konpartitu Gipuzkoarekin eta beste 3 bigarren postua. Horrek erran nahi du goi maila, eta Nafarroa dela goi goi mailakoa, Euskal Herri mailan lehen mailako herrialdea.

Nazioarteko txapelketetan parte hartzen al duzue? Zein modalitateetan? Eta zer nolako maila dute kirolariek?
Soka tiran adibidez badago munduko mailan federazio bat eta parte hartuta, Espainia bezala parte hartu izandu da, emaitza onak lortu izandu dira, txapeldunak atera dira nahiz mutiletan eta nahiz nesketan soka tiran, nahiz lurrean eta nahiz goma gainean. Hala ere aurten gertatu zen federazio internazionaletik atera egin ginen, ez genuelako Espainia ordezkatu nahi, ... eta gure eskaera da, Euskal Herria bezala ordezkatzea, baina hori ez digute uzten.

Zer nolako harremana mantentzen duzu Euskal Herrian gainontzeko federazioekin?
Erran dudan bezala 95a geroztik gaude Euskadiko federazioan, gaude denak beste horiek duten eskubide berdinekin eta orduan harremanak nahiko onak ditugu, eta egia erran azken urteotan, nik uste paper garrantzitsua daukagula.

Nolakoa da federazioaren funtzionamendua?
Antolaketa urte hasieran egiten da. Beti dauzkagu txapelketa berak antolatzeko, pilo bat dago, igual 30 txapelketa desberdinak izanen dira, eta hoiek sartu behar dira urte osoan, gure lan handiena hori izaten da: herriak bilatzea, kostoak ordaintzeko......... Badaukagu kontaktu pilo bat hain beste urtetan egina eta hoiekin kontatzen dugu.

Zer aurrekontua dauka herri kirolen saio bat?
Ezberdinak dira, adibidez Burlatakoa, herri kirol jaialdi handi bat, Euskal Herriko mailan txapelketa ekartzea handia da eta hortaz gain herriz herriko proba batera É Gaurkoa ia ia bazuen 5 bat mila euro edo hola, zertan? sarietan eta gastuak.
Gero adibidez hemen dirua galdu egin dugu ...; Burlatako udalekin daukagu urtero urtero kantitate bat, gutxi gora behera eta pozik gaude gainera deitzen digutelako. Gure artean nahiz eta jakin, dirua gehien sartzen garen, pues ...txapelketak sartu behar diraÉ.

Zer nolako harremanak dituzue instituzioekin?
BenoÉ Nafar Gobernuarekin daukagu konbenio bat eta gero hortik urtean bilera edo beste eta, nik uste gurekin pozik daudela, ikusi dute lan handia egiten dugula eta hori aski da.

Egunerokoan normalean zein hizkuntza erabiltzen duzue?
Gaur Burlatan kontutan hartuz elebiduna dela, ahalegindu egiten da eta bietan. Iru–ean adibidez Sanferminetan egiten da 7 jaialdi eta ... elebidunetan.

Herri euskalduna baldin bada euskeraz bakarrik

Barne funtzionamendua, bilerak eta abar, euskeraz..

Eta asistentzia herrietan? Jendeena?
nahiko gustura gaude, baina urte osoan ezin duzu espero, herriko festetan, adibidez Uharten edo Igantzin beteta dago baina egiten badugu sokatira froga bat maiatzean herri txiki batean oso jende gutxi dago eta ez da berdin.