.Musika

 

Testua:oscarbeorlegui@terra.es

Cuatro trabajo de los comandados por Iker Piedrafita, ábum que llama la atención por la madurez que vuelve a esgrimir la banda, el ímpetu y la intensidad que destila

 

Las noches que me inventé

DIKERS (Locomotive, 2005)

Iker Piedrafitaren zuzendaritzapean ari den taldearen laugarren lanak ezaugarri bat azalarazten du: heldutasuna. Heldu dira, hori bai intentsitatea eta indar bereziarekin. Hirukotea indartsu dago, gogotsu. Aurreko CDetan jorratutako soinu parametroetan mugitzen ari dira, baina kemen bereziarekin. Horrelaxe adierazten dute konpakto hau osatzen duten 12 ostikadak, hasiera-hasieratik nortasun eta label berezia erakusten dutenak, hain zuzen ere. Basatia eta erasokorra da soinua: belaunaldi berriko pop-punk eta punk-rock erritmoak agertzen zaizkigu, hagitz ongi zizelkatuak eta joak. Hizkiak Ikerrenak berarenak, Oscar Beorleguirenak, Carlos Cidenak eta Kutxi Romerorenak dira. Koma taldeko Brigik eta Reincidenteseko Fernandok zenbait kantatan beren ahotsa alokatu dute.

En un principio fue Kaos (Etiliko) y a continuación Lacaza, mas como no hay dos sin tres ... ya está aquí una nueva formación de mano de los hermanos Leza, Zigor y Kepa; ¿su nombre? Sioux

 

Sopla el viento

SIOUX (Oihuka, 2005)

Eta normala den bezala dagoeneko karrikan da beren lehen haurra, Sopla el viento, CD dizdiratsua, hamahiru abesti dituena. Eta abesti guztiek gauza bera distilatzen dute: betiko punk-rocka, hori bai, etxean egindako "blended"a: hagitz melodia entzuteko errazak eta aise gogoratzeko eginak. Batzuetan, hori bai, pop ukituekin gozatuak: zorroztuak eta afinatuak, gozo-gozoak, behar izanez gero. Gozoki zaporeztatuak zenbaitetan ... baina punk rockaren garraztasuna atzean dutelarik. Indartsu, imantatuak, gakoarekin. Ea hirugarren honekin taldea egonkortzen den eta lan gehiago erditzen duten.

.KHAMÛL, HAMLET eta KOMA

ALDABEA PEÑA Burlatako Jaiak, 2005.
.Batean kale, beste bitan bale!
Con cierto retraso sobre el horario previsto por culpa de los señoritos de Hamlet -qué mala combinación ir de rockero y ser pijo- el 13 de agosto la plaza Ezkabazabal acogía el concierto organizado por la Peña Aldabea con los grupos Khamûl, Hamlet y Koma, para celebrar sus 25 años

Khamûlek eman zion hasiera kontzertuari. Talde honek bi lan ditu merkatuan: La Flor (2002) eta En la habitación (2003), soinu astuneko lana azken hau, 12 kanta inpaktanteak dituena: argi eta garbi bi gauza utziz; bat, kartak mahai gainean erakutsi behar direla, eta bi, taula gainean izugarri ongi moldatzen diren animalia batzuen aitzinean gaudela. Mikelen agindupean taldeak azken bi CD horietako kantak aletzen hasi ziren, berriak ziren batzuk ere bai, garapen instrumental handiko lanak, batzuetan abiadura bizian, bestetzuetan motelago, halere, zuzenean ari dela Khamûlek zuzen eta zehatz jotzen du, konpakto, astun, Burlatako metal cannabikoa dena, estilo berezia, beraiena, metal-corearen inguruan kokatzen ahal duguna. Animali-sena Burlatar hauek dutena, bai horixe!

Eta ondoren, hasiera eder honen ondoren, kaka etorri zitzaigun. Kale egin baitzuten madrildarrak. Esperantza handiak zituzten paratuak Aldabeakoek Hamlet taldean, haien talde kuttunetakoa dena, hain zuzen. Erraza da, beraz, dezepzioa ulertzea. Dirudienez udaberrian lotu omen zuten kontzertua pe–akoek, Hamlet taldekoek bere azken CDa atera zutenean. Hauek ez zuten, nonbait, erreparorik izan ekainean Artsaian jotzeko, ez eta egun berean -abuztuaren 13an- Donostian, errespetu falta izugarri dena -gure uste apalean. Baina okerrena ez zen hori izan, tamalgarriena Burlatara nola iritsi ziren izan zen: lur jota, nekatuak, lorik egin gabe, esanez "The Metalwäy" jaialditik (Gernikan izan zen heavy jaialdia, abuztiaren 12, 13 eta 14an) zetozela, soinu probak saltatuz, kontzertuaren ordena aldatuz (haiek bukatu behar baitzuten), eta gainera antolakuntzari mehatxuka: 45 minutuko saioa eginen zutela ez bazituzten beren nahiak betetzen. Donostiara joan behar zutela, nekaturik zeudela, eta horrelako giroan ezin deus garbirik atera, eta kontzertua hagitz gaizki egin zuten. Kale. Kale egin zuten. Lotsagarria. Soinu txarra eta kalitate txarragokoa gainera. Eta Donostian gertatu zena ere lotsagarria izan omen zen: 30 minutuko kontzertua, jendea gau osoa zain eduki eta gero.

 

Azkenean -eskerrak- gaua nolabait konpondu zen, etxekoekin konpondu ere: KOMA taldearekin. Hasiera-hasieratik "Protestantes", "Imag’natelos" edota "Jack queen Jack" kantekin hagitz garbi erakutsi zuten zergatik dauden dauden tokian. Hamar urte hauetan ez dela beren metal-a izpi tiki bat ere aldatu -gogoratzen 1995. urtean Santa Kiterian eman zuten kontzertua?- eta aldatu bada, oraindik gotorragoa egiteko izan dela. Eman zuten emanaldia erabatekoa izan zen: lau musikari onak baitira Komakoak, lehen akordetik azkenekora ederki sinkronizatuak agertzen baitira. Guretzako estatuko metal eszenan dauden hoberenetarikoak, bai horixe! Kanta legendarioak aditzeko aukera izan genuen: "Tio Sam", "El pobre", "El infarto" "Aqu’ huele como que han fumao". Koma, puntu eta kitto. 2003. urtean atsedenaldia hartu ondoren, 2004. urtean indartsu itzuli zirenak koadrilaterora: kolpean han-hemenka emanez hasiberriaren indarrarekin joz, baina adituaren klase eta jakinduriarekin, zertan dabilen dakienak bezala.

Eta hau da gauak eman zuena: batean kale, beste bitan bale! Etxeko taldeak ederki, bere lana egiten eta beste baterako badakigu: kanpoan intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau! Izan ere, gure ustetan, Maiatza Rok batean M-Clan taldekoek Euskal Herria peñakoei egin zieten moduan, oraingoan ere, Hamlet taldekoek tontotzat hartu gintuzten, eta horrek ez du barkatzerik, ez horixe!