.Sol Sostenido ikastetxea: indartsu ari da musika Burlatan

Testua: Ziripot
 
  La academia de musika SOL SOSTENIDO comenzó a trabajar el 6 de noviembre del 2000 con 70 alumnos y 6 profesores. A fecha de 21 de septiembre eran 326 los alumnos matriculados que son atendidos por 10 profesores. Alumnos desde los 2 hasta los 84 años, mitad chicos y la otra mitad chicas, la mayoría de Burlata y Atarrabia. Les hemos querido entrevistar en este inicio de curso

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gure sorreran ideia nagusi bat genuen: bada musika ikasteko era ezberdin bat, serioa ez dena, alternatiboa. MUSIKALDI musika ikastetxe profesionala izanen da. Datorren ikasturtean, irailean hasiko da martxan

1 - Zein da SOL SOSTENIDOk Burlatan, musikaren alorrean, betetzen duen funtzioa?
Zertarako sortu zen zuen ikastetxea? Musika hagitz sartua dago Burlatako bizitzan. Hortxe kokatzen da gure ikastetxea: kontzertuak, fanfarrea eta bestelako musika taldeak karrikaratuz. Gure sorreran ideia nagusi bat genuen: bada musika ikasteko era ezberdin bat, serioa ez dena, alternatiboa. Guk musika arlo guztiak integratu egiten ditugu. Adibidez guretako Hizkuntz Musikala honela ulertzen dugu: irakurketa, armonia, moldaketak, konposizioa, piano osagarria, informatika musikala, inprobisaketa teknikak: era klasikoa, modernoa eta folklorean ... Honela lan eginez ikasleek hagitz ongi pasatzen dute eta bidenabar, musika formakuntza osoa hartzen dute. Argentinan horrela lantzen dute musika hezkuntza aspalditik hagitz emaitza onekin gainera. Okerrena irakasleari dagokiona da: birziklapena behar-beharrezkoa baita etengabe.

2 - Urteak pasa dira. Benetan balio izan du zuen apustuak?
J akina baietz. Emaitzak zoragarriak dira eta jendeak argi ikusten horrela ikasteak merezi duela, hagitz egokia dela.

3 - Zergatik hurbiltzen da jendea zuengana?
Konpromezua, kalitatea, gizatasuna eta harreman pertsonalizatuak ematen ditugulakoz.

4 - Jendeak musika mailarik izan behar al du zuengana jotzeko?
Ez. Mailarekin edo mailarik gabe etortzen ahal da jendea. Gu gara jendearengana hurbildu eta egokitzen garenak.

5 - Izan duzuen ikaslerik gazteena. Nor zen, non- goa?
Maider Lizarrondo, Arazuri-koa, urte eta erdi zituen.

6 - Izan duzuen ikaslerik zaharrena. Nor zen, nongoa, zergatik joan zitzaizuen?
Claudio OlagŸe, 84 urteko Burlatarra, akordeoia gurekin segitzen du.

7 - Zein da azken urtean modan dagoen musika tresna eta zergatik?
Gitarra klasikoa, ez dakigu, agian "Operaci—n triunfo"k eraginda edo. Haize tresnak indartu nahi genituzke. Jendeak jakin behar luke soka tresnak zailagoak direla jotzeko: bibolina, biola, txeloa, kontrabaxua, arpa. Gitarra ere, hagitz zaila da goiko mailetan.

8 - Pentagrama leitzen jakin gabe jo al daiteke musika tresnarik?
Bai, hasieran imitazioaren bidez ikasten da. Geroxeago jendeak leitzen ikasten du, izan ere, errazagoa baita. Ez da beharrezkoa, baina izugarri laguntzen du.

9 - Zeintzuk dira aurtengo ikasturtean SOL SOSTENIDOK dituen erronka edo helburu nagusiak?
Ezagutzera eman jendartean, mundu guztiari esan nahi diogu guk irekiko dugula MUSIKALDI izeneko ikastetxe berria. Guk libre moduan egiten den ikaskuntza lehenesten badugu ere LOGSEk onartzen ez duenez ikasketa plana prestatu dugu jendeak maila bakoitze ko azken kurtsoan sar dadin.

10 - MUSIKALDI kontserbategia sortu duzue duela gutxi. Noiz hasiko da martxan eta zein izanen dira helburu nagusiak?
MUSIKALDI musika ikastetxe profesionala izanen da. Datorren ikasturtean, irailean hasiko da martxan. Ofiziala izanen da eta Oinarrizko Mailako, Erdi Mailako eta etorkizunean Goi Mailako agiri ofizialak banatuko ditu. Gure helburua argia da: gure ikasleak onenak izatea.

11 - Zer ikasi ahal izanen dugu kontserbategi berri horretan?
Norentzat dago prestatua? Tresna guztiak: klasikoak eta modernoak. 7 urtetik gorako ikasleentzat. Sartzeko sarrera probak izanen dira.

12 - Musika ikas daiteke? Ez al da arte bat, gustukoa izan beharrekoa?
Hain zuzen ere hori da gure ikasteko erak bulkatzen duena: musika maitatzea eta horrek dakarren guztia. Guretzako musika artea da: komunikazio eta adierazpen era ederra.

13 - Musika maite ez duen mutikoa edota neskatoa bidali al behar dute gurasoek musika ikastera?
Merezi al du? Musika denok maite dugu. Ikasteko egoerak dira atzera egitera bulkatzen digutenak. Musika irakaskuntza ez da erasokorra, ez horixe! Musika irakasle anitz dago era dibertigarrian irakasten duena: musika motibagarria den arloa bihurtzen dute. Kalitatezko irakaskuntzak eta exigentzia maila izateak beste guztia bermatzen duela pentsatzen dugu.

14 - Non dago, zure ustez, musika ikasteko gakoa?
Zer da garrantzitsuena? Gakoa musika haurraren eguneroko bizipenekin-lotzea da, hurbil-hurbiletik bizi dituen esperien tziekin. Hoberena ikasleen aldetik joera bat izatea da, sen musikala izatea, baina pedagogia on bat ezarrita hagitz erraza da umeak musikarekin maitemintzea.

15 - 40 urteko andre batek ikas al dezake gitarra jotzen?
Noski baietz.

16 - ¿Qué es ser buen músico?
Musika adierazteko era bat da. Musika ez da jotzea bakarrik. Bizitzea, adieraztea, gozatzea, sentitzea ... Barne-barneko bizipenak dira, eta hauek emanen digute musikari on bat bereizteko gakoa.