|
.Auschwitz-Birkenau: Heriotzaren bizilekua |
|
Testua:
Verónica Ferreira Pinto
|
|
|
Juduak,
homosexualak, ijitoak eta preso arruntak ziren kontzentrazio-esparruetara
eraman zituztenak
|
La palabra Auschwitz es sinónimo de muerte, venganza, bochorno, aniquilación, vergüenza, genocidio. En este artículo nos acercamos a uno de los actos más horrorosos que ha cometido el ser humano en la trayectoria como "homo sapiens." |
|
|
Mundu guztiak kontzentrazio-esparruei buruzko informazioa entzun du. Alemaniarrek asmaturiko ideia zen eta berehala zabaldu zuten. Europan zehar horietako asko sortu zituzten baina seguru aski Euskal Herrian eta beste herrialdeetan ezagunenetariko bat Auschwitz-Birkenau da. Gaur egun leku hau museoa da eta bisitak egin daitezke. Polonian kokatua dago, Krakobiatik 70 kilometrotara. Egia aipatzeko, bere benetako izena Oswiecim-Brzezinka zen, polonieraz eta beste izena Auschwitz-Birkenau alemanaz da. Aurten Bigarren Mundu Gerrako bukaeraren 60. urtemuga bete da. Kontsekuenteki Auschwitzeko askapenaren urtemuga ere bete zen urtarrilean eta ome- naldi asko burutu ziren egun horietan. Auschwitzetik bizirik atera zirenak eta hildakoen ahaideak hor egon ziren, munduak ez ahazteko aldarrikatuz. Bertan gertaturikoa ezinezkoa dela pentsatu ahal da, eta nola kontzentrazio-esparrutik kanpo jendeak ez zekien zer gertatzen ari zen. Auschwitz Museoko gidaren arabera, hau da Auschwitzeko historia. Poloniako okupazioa eta kontzentrazio-esparruko ideiaren sormena Alemaniarrek 1939. urtean Polonia okupatu zuten. Alde batetik, berehala ikusi zuten poloniarrek gudaren aldeko lanak egin behar zituztela, ezin zutela ezer egin gabe egon. Beste aldetik espetxeak jendez gainezka zeuden. Polonian bizi ziren jendeetako aukeraturiko lehenengoak juduak izan ziren hain zuzen ere. Juduak aberat-sak ziren, negozioak zituzten eta presa errazak ziren. Kontzentrazio-esparrua eraikitzeko poloniar armadaren utzitako kuarteletan Oswiecim herrian hain zuzen ere- Auschwitz kokatzea erabaki zuten. Oso leku aproposa zela pentsatu zuten, inguruan hirigune handirik ez zegoelarik. Orduan Auschwitz 1940. urteko udaberrian martxan jarri zen. Kontzentrazio-esparruetako funtzionamendua Auschwitzeko kontzentrazio esparruak bi zati zituen: Auschwitz I, hau da, lanak egiten ziren lekua, eta Auschwitz II-Birkenau, lo egiteko barrakoiak zeuden lekua. Hiru kilometrotara daude eta biak bisita daitezke. Juduak, homosexualak, ijitoak eta preso arruntak ziren kontzentrazio-esparruetara eraman zituztenak. Trenetan joaten ziren, bidai luzeak ezer jan eta edan gabe. Ailegatzean, trenbidearen ondoan sailkatzen zituzten: gudaren lanerako balio zutenak eta baliogabeak zirenak. Azkenengo hauek zuzen, eta inon erregistratu gabe, gas-ganberetara sartuak ziren. Askotan trenean eramandako jende kopuruaren ehuneko 70-75 gas-ganberara joaten ziren, eta kasu batzuetan tren osoa. Preso guztiek bere maleta eramaten zuten eta barruan bere ondasunak. Naziek engai-natzen zituzten: izena jartzera behartzen zituzten "geroago berreskuratuko zuten eta". Egia esateko, bitxiak eta baliozko gauzak naziek beraien artean banatzen zituzten. Ilea mozten zieten eta gero ile hori armadaren jantziak egiteko erabiltzen zuten. Hau bakarrik adibide bat da, dena aprobetxatzen zuten. Gas-ganberak 1942. urtean Hirugarren Reicheko buruzagitzak berehalako sarraski masiboa egitea erabaki zuen, behin-betiko juduen bukaera lortzeko. Ideia honen azpian gas-ganberak zeuden. Momentu honetatik aurrera, kontzentrazio esparruak bi zereginak zituzten: alde batetik juduen berehalako sarraskia gas-ganberetan, eta bestetik kontzentrazio-esparrua, lanerako esparrua eta juduen deuseztapen progresiboa, lan gogorren bidez. Gaur egun bakarrik Auschwitz Iekoak ikus daitezke, Birkenaukoak alemaniarrek guda galdu zuten momentuan suntsitu zituztelako, sarraski horren aztarna guztiak desagerraraz-teko. Dena den, gaur egun xehe-xehe jakin dezakegu zer eta nola gertatu zen gas-ganberetan. Naziek pozoi batekin -Ziklon B delakoarekin- jende asko hil ahal zutela ohartu ziren. Alemaniarrek erabiltzen zuten gas hori intsektuak hiltzeko eta konturatzean oso azkarra zela hasi ziren juduak garbitzen. Naziek presoekin beti iruzurra erabiltzen zuten: esaten zieten beraien ondasunak berreskuratuko zituztela, behartzen zituzten biluzik gelditzera esanez dutxa bat hartuko zutela eta gomendatzen zieten gogoratzeko aldagelako zenbakia, gero arropak berriro hartzeko. Behin sartuta, hermetikoki ixten ziren ateak eta pozoia askatzen zuten. Hogei minututan bi mila lagun hilda ziren. Orduan sartzen ziren gas-ganberetara ilea moztera (aipatu den bezala, armada jantziak egiteko) eta urrezko haginak eta hortzek kendu egiten zituzten. Gas-ganberetatik errausketa-labeetara eramanak ziren. Batzuetan leku nahikorik ez zegoen eta kanpoan erretzen zituzten hildakoen gorputzak. Auschwitzen bakarrik miloi inguruko lagunak hil zirela balioztatzen da. Museoa Guda eta kontzentrazio-espa-rruaren liberazioaren ondoren, bizirik atera zirenek proposatu zuten museoa bat sortzea Auschwitzen. Beraiek nahi zutena zen hildakoak eta beraien ahaideak ez ahazteko. Berehala Poloniako Gobernuak Auschwitzeko Museoa Estatala sortu zuen, erakusketak egiteko, aurkitutako guztia erakusteko eta han gertatukoaren berria emateko mundu guztiari. Gaur egun, bizirik atera zirenak ausartak dira berriro bueltatzeko, bere familiekin lagun-duak. |