| .Axular leituz ilustratzen gara (1) |
|
Testua:
Ziripot
|
|
![]() |
El escritor AXULAR nos dejó un único libro "Gero". Libro donde el euskara brilla con los reflejos del euskera de 1643. En este test se trata de conocer ese euskera de hace muchos años y compararlo con el que hablamos y leemos en el año 2005. ¿Te atreves? Ya verás que es más fácil de lo crees. El contexto te dará la pista. Síguelo. Pedro Axular edo Pedro Agerre Azpilkueta zuen izena. Nafarra zen, Urdazubin jaioa 1556. urtean eta Saran hila 1644.ean. Euskal prosaren idazle oparoenetakoa izan zen. Lapurdiko mugan dagoen eta lapurteraz mintzo den Urdazubiko Axular baserrian sortu zen. Salamancako Unibertsitatean goi-mailako prestakuntza izan eta Aturben apaiztu egin zen 1596. urtean. Donibane-Lohizunen bost urten bizi izan zen eta predikari bezala nabarmendu zen. Sarako erretore izendatu zuten, bere babesle izan zen Bertrand Etxauz Baionako apezpiku baigorriarrak lagunduta (1600) XVII. mendearen hasieran Saran sorturiko Sarako Eskolako kide izan zen eta, Villasanteren ustez, literatur bilera horietan Axular zen guztien buru edo gidari. Bertan idatzi zuen "Guero, bi partetan partitua eta berecia" liburu ospetsua (1643). Liburu honi esker lortu zuen predikati handi eta jakintsuaren irudi ia mitikoa. Haragiaren bekhatutik begiratzeko zortzigarren erremedioa: mihiaz kontu edukitzea "Halaber begiratu (0) behar duzu emazteekin (1) sobera solhastatzetik, konbersatzetik eta hitztun izaitetik. Zeren heken konbersazioneak eta solhasak berekin du eztia, berekin du balakua, linburtzeko (2) okhasinoa, eta bai elkharri lotzeko kola, biska eta lekeda ere. Emazten artean dabillanak, hekin solhastatzeaz (3) atsegin hartzen duenak, eta guztiarekin ere eztela erortzearen beldur erraiten duenak, sinhets arazi nahi du, eztela haragiz egina, eztela gizona: edo sua golkhoan gorderik, arropei lothu gabe erabil dezakeiela: edo ikhatz bizien gai–ean orthusik (4), oinzolak erre gabe, ibil ditekeiela. Ordea erraiten du Spiritu Sainduak eztela posible hala egitea: Emazteekin ibiltzea eta kalterik ez errezibitzea, suan erre gabe egoitea bezala da. Nor nahi den, eta nolakoa nahi den zarela: zaren handi edo ttipi: zaren debozinoz eta intenzione onez bethea; finean, zaren zeure ustez harria bai–o gogorrago eta urrea bai–o finago, bai–a emazteak bere hitz leunaz, solhas (5) garazia-tsuaz, eztiaz (6) eta emeaz, beretakotuko (7) zaitu, zentzutik atherako, liluratuko eta bertze aldera itzuliko zaitu. Zabiltza errota hartara:
irina lothuko (8) zaitzu; hurbil zakitza: kutsatuko zaitu.
Halatan erraiten du Iondone Paulok: Fugite fornicationem. Ihes egizue
emaztŹtarik, haragiaren bekhatutik, ibenzue zuen eta okhasinoaren artean
murru (9) bat, ez elkhargana hurbil. Eztu erraiten Iondone Paulok,
bertze bekhatuez bezala, emazteetako bekhatuari defenda gakitzala: eztu
erraiten harmetan mokhoz-mokho iar gakitzala, bai–a dio, fugite, ihes
dagigula. Erran bailleza bezala: bertze bekhatu guztiei behar gatzaizte,
Iainkoaren faborearekin batean, kontratu eta defendatu, bai–a haragiarenari
ihes egin: halatan behar dugu garaitu eta biktoria erdietsi. Zeren bertzela,
hurbilduz gero, elkharganaz gero, solhasean bakharrik iarriz gero, gaitz
(10) da kutsatu gabe gelditzea, sarean sarthu
gabe itzurtzea. Sinonimo egokia aukeratu behar duzu. Hori da lan guztia. Horretarako kontestuak izugarri lagunduko dizu, beraz, fida zaitez zure irakurtzeko gaitasunaz eta logikaz. Adibide moduan 0 zenbakia paratu dizugu:
|
|
1-
EMAZTEEKIN 2- LINBURTZEKO
3- SOLASTATZEAZ
4- ORTUTSIK 5- SOLAS |
6- EZTIAZ 7- BERETAKOTUKO
8- LOTUKO 9- MURRU 10- GAITZ |
|
| Sei baino
gutxiago asmatu baduzu ... gaizki zabiltza lagun. Axular handiaren GERO
liburua ez duzu ezagutzen. Hona hemen egin beharrekoa: liburua erosi, lasai-lasai
leitu eta hurrengo zenbakian aterako dugun test berria egin. Egin ondoren
jakinen duzu ikasi duzunentz. Zazpi baino gehiago asmatu baduzu: hagitz ongi, euskaldun fina zara. Segi horrela, GERO altxor ederra da, etzazula zure mesanotxetik kendu sekula santan. |
||
| .Hauek dituzue erantzun zuzenak: 1-b; 2-b; 3-a; 4-b; 5-a; 6-c; 7-a; 8-b; 9-c; 10-c | ||