|
Ermitaberri Futbito Eskola · Guk kirolez, euskaraz... zuk zergatik ez? |
|
|
Testua: Xabi Zelaa | |
![]() |
||
|
Las plantillas de los equipos son amplias en nº de jugadores, lo que de por sí, da libertad a las familias para poder alternar los sábados de futbito con otras actividades, como salidas al monte, ir al pueblo, actos culturales y sociales etc. Los chavales que se presentan son aceptados automáticamente y todos/as participan en el juego en mayor o menor medida. Toño Zazpe eta Fernando Molinari esker, 2004ko apirilean futbito eskola, lehenengo deialdi batean 41 ume sartu zirelarik martxan jarri zen. Hasieratik Burlatako Ermitaberri ikastetxe publikoko Guraso Elkartearen eskolaz kanpoko jarduera bezala azaldu zen eta gaur egun horrela segitzen da. Gure taldeko filosofia, futbitoan jolastu nahi duen edozein eskolako neska-mutila onartzea da (taldeko 15 partaide gehien bezala) eta neska-mutilek parte hartu ahal izateko beharrezkoa den baldintza bakarra, ikastetxeko ikaslea izatea da. Gure irizpide garrantzitsuena hau da, jolasten denek parte hartzen dute, jokoaren toki ezberdinak aldatuz eta froga- tuz. Hasieratik oso helburu argiak dauzkagu:
Entrenamenduak udal kirol Patronatuak utzitako polikirol- degietan egiten dira, Elizgibela, H. Eslaba, Askatasuna eta Ermitaberriko patioan hain zuzen. Ermitaberrin partiduak ospatzen dira bi astetan behin gutxi gora behera. Entrenatzeko denbora gutxi dugunez (astean bi ordu), entrenamenduak indartzeko, patioan, plazan edota guraso edo lagunekin jolastea beha-rrezkoa egiten da. Hori gauza- tzeko, Eguberri, aste-santu eta udako oporretarako, neska-mutilei etxeko lana bidaltzen zaie; ariketak baloiarekin bere tekniko-kirol gaitasunak hobe- tzeko. Entrenamenduak ikasketa maila eta adinaren arabera planteatzen dira eta hiruhilabetero ume bakoitzaren aurrerapen maila ere kontrastatzen da, bai kirol-teknikoa zein hezkuntzakoa, beharrezkoak diren zuzenketak egiten. Kirol bat baldintza onean praktikatzeko, baliabide egokiak izan behar direlakoan, gure taldean, ikastetxeko errazta- suna eta laguntza eskertzekoa da, beste alde batetik entrenatzeko materiala, entrenatzaile euskaldunak eta futbitoan aritzeko ekipamendu egokia ere iza-ten dugu. Azken aspektu honen barruan, futbito eskola duen dirua, Guraso Elkarteko laguntza, Burlatako Euskera Batzor-dea eta ekipamendua babesa ematen duen Mendilatz aterpe- ko laguntzarekin ere ekipamenduak eta abar erosten dira. Hauek ez hondatzeko eta gordetzeko, denboraldi buka- eran jasotzen dira; heldu den denboraldietan beste taldekoek erabili ahal izateko. Hala izanez gero, ekipajea lehenengo aldiz bakarrik paga- tzen da eta gurasoek ez dute dirurik jarri behar hurrengo den-boraldietan. Ez da gure asmoa, familiek, jarduera hau talonde-giaz egin dezaten, baizik eta gauzak, Futbito Eskolako sartuak diren parte guztien ahalegi-nez eta ekarriaz lor ditzagun. Futbitoan, ez beste eskolaz kanpokoetan bezala, egiaztatu daiteke gurasoak bere seme alaben jardueran erabat inplikaturik daudela; laguntzen eta parte hartzen behar diren lan guztietan: sareak jarri eta kendu, zelaia mugatzen, garbi-keta eta bulego lanetan, bidaietan, epaile lanean, entrenatzaile lanean eta abar. Azken aspektu honetan, entre-namenduetan eta partiduetan parte hartzen duten sei aita euskaldun daudela aipatu behar da; baita ere beste hiru ikasle ohiak, beste hain beste entrenatzaile/monitore izan ezik. Hain beste lagun entrenatzaile izatearen aitzakia, hauek denbora libre behar dutenean, oztoporik ez izatea da eta asteburua denok bezala gozatzea, larun-bateroko partiduetara joaten behartu gabe. Futbito Eskolako funtzionamendua oso erreza da:
Hel du den denboraldirako Futbito Eskolak duen erronka garrantzitsuenetariko bat, futbitoan euskeraz, Nafarroako Kirol Jokoetan parte hartzea D.B.H.ko (12 urte) umeekin, Askatasuna institutuko Guraso Elkartea ordezkatzen. Adin hauetan futbitoan aritzea, beste kirol zein aktibitateekin oso bateragarria da. Umeak institutura pasatzen direnean, kirola taldean (kasu honetan) egitea oso beharrezkoa dela esan daiteke, lagun aldaketak eta lagun taldeak direla eta. Aktibitateko urte t´erdi honetan 70 ume daude dagoeneko eta eskola hau izan ez balitz, kirol hau ezin izanen luketen praktikatu. Beste taldeek guztiendako kapazitaterik ez baitute, talde bakoitzean jokalari kopuru mugatua izan nahi dute (lehiakorragoa izateko) edo hoberenak ematen dituzten jokalariak hartu nahi dituzte. Gaur egun futbitoan, oinarrizko kirol bezala, kasu askotan behar ez diren egoera asko gertatzen dira, lehiari parte hartzea eta ongi pasatzea baino garrantzi handiagoa ematen zaio. Adibidez: epailearekiko jarrera desatseginak, beste taldeko entrenatzailearekiko ere, gura- soen artean eta abar, kosta ala kosta irabazi nahi izatea sailkapenean lehenengoak izateko, Guzti hau, oinarrizko kirolean, legez desterratua egon behar zela. |
||