.Gorputzeko humoreak: Angel Erroren olerki liburu berria
Testua: Verónica Ferreira Pinto

Angel Erro, poeta burladés, ha publicado su segundo libro de poemas en euskera. "Gorputzeko Humoreak" es el título: Los humores del cuerpo. Se confirma Angel como uno de los poetas más interesantes de la actual literatura en euskera. Angel es miembro del consejo de redacción de nuestra revista y de la revista digital "Volgako Batelariak"

Medikuntza tratatu zaharren arabera gorputzak lau isuri ditu, 'horiek' hartu ditut ardatz liburua pixka bat antolatzeko: melankolia, odola, hazia eta tinta

Angel Erro idazle burlatarrak poesia liburua atera berria du. Dakizuenez, gure aldizkarian ere idazten du eta galdera batzuei erantzuteko harrapatu dugu. Horrela bere egitasmoak, liburuaren prozesua, liburuak dituen atalak eta beste gauza kontatu dizkigu.

Zure lehenengo liburuan, Eta harkadian ni, Anjel Erro idatzi zenuen, eta orain berriz, Gorputzeko humoreak liburuan Angel Erro dugu, zeinekin idazten duzu zuk?

Beno, lehenengoan jotaz idatzi nuen pentsatuz euskaldunagoa zela, eta egia esateko, Anjel Lertxundiren eredua jarraituz, baina honetan pentsatu dut azken finean Angel erdarazko izena dela eta beno, zertarako bortxatu? Orduan hemendik aurrera Angel izanen da, baina jotaz idatzia agertzen bada ez dit molestatzen.

Liburuaren aurkezpena orain dela gutxi izan zen, baina suposatzen dugu zuk bazene- kiela lehenagotik. Nola izan da argitaratzearen prozesua?

Beno, nik banekien uda heldu baino lehen Alberdania argitaletxeak plazaratu behar zuela, baina ez nuen espero hain azkar kalean izatea. Hilabete bateko kontua izan da: testua zuzendua entregatu nuen, haiek probak egin zituzten eta dena segituan joan zen. Ondoren, aurkezpenaren data jarri genuen -urriaren 27an izan zena- eta listo!. Aurkezpena Donostiako Koldo Mitxelena Kultur Gunean izan zen, baina aurkezpen hori batez ere ko-munikabideetarako izan zen. Hemen Iruñean zerbait hurbilago egin nahi dugu, baina momentuz zehaztu gabe dago oso liatua nabil eta.

Liburuaren azala da irakur- leek ikusten dugun lehenengo gauza. Gorputzeko humoreak liburuarena zuk egin duzu, edo behintzat zuk aukeratu duzu?

 

GOIZALDEA

Ez nire ondotik aldendu, ez joan, ez erre autobusik, oraindik ez da gaua hoztu, iraun ohean bihar arte. Aberriak ez zaitu behar nik beste. Badakit, denok zerbait eman behar dugu gutxi batzuek guztia eman ez dezaten. Baina nik ez zu zaitut zu eman nahi. Oraindik ordubetez edo egon gintezke jo eta ke. Oso maitatu dutenen lo akigarriaz loak hartu. Gaua ez da berandu arte partitzen izara urdinetatik, amarra dezagun ohera. Baina, ikusten dut, bazoaz. Hotzikaraz nago, bakarrik. Dena uler dezaket, dena. Herriak ez du barkatuko, nik bai.

Alberdania argitaletxean Antton Olariagak egiten ditu –Berrian egunkarian tira egiten duena da-. Nik bi ideia eman nizkien eta haiek horietako bat aukeratu zuten.

Bere izenburuak adierazten duen bezala, Gorputzeko humoreak gorputzean eta bere egoeretan oinarritua dago, baina, nola idatzi olerkia gorputzeko humoreetan inspiratua?

Medikuntza Tratatu zaharrei begirada egitera, lehen uste zuten gorputzak lau likido zituela eta horiek hartu ditut ardatz pixka bat antolatzeko: melankolia, odola, hazia eta tinta. Hauen inguruan nire gauzak eta egunerokotasunak azaltzen ditut. Adibidez, Melankolia poetikoagoa da, ideal hori eskuratu nahi eta ezinaren sentsazioa, horrek sortzen du melankolia…, Hazia atal erotikoa gehien bat dugu, Odola –zeri buruz zen oso argi ez banuen ere- familia et lagun-taldeari buruzko poemak ager-tzen dira. Familiarekin dugun lokarria odola da eta lagunekin neurri handia ere, Odola atalean nire inguruko egoera azaltzen dut… Bukatzeko Tinta literatura eta idaztea da.

 

 

VASARIREN AIPU BAT

1493ko urtarrilaren egun batean elurte handia egin zuen Florentzian. Pedro Medicikoak Michelangeloren bila bidali zuen bere morroi bat, jauregiko patioan elurrezko estatua bat egin ziezaion.

Lau humore hauekin saiatu naiz nire bizitzan garrantzia duten eta nire izaeran markatzen nauten kontu guztiak hauek dira eta oreka honetan daude. Hazia eta Odolaren artean badago azpisail bat Garai heroikoak izenekoa. Hamalau poema dira eta honetan gaurko kontuak azaltzen dira baina etorkizunetik begiratuak bezala, ni zaharra izango naizenean nire gazteta-suna eta zein pozik naizen eta zenbat ligatu dudan… Horiek seguru aski nire Garai Heroikoak izanen dira, honetaz txulea-tzera eta mitifikatzera jarri naiz…

Zein da aldea Eta harkadian ni eta Gorputzeko humoreak liburuen artean?

Aurreko liburuari buruz kritikoek erran zuten oso klasikoa nintzela, neoklasikoa nintzela, latindar itxurako poemak zirela. Honetan saiatu naiz klasiko etiketa hori kentzen eta oso apurtzailea izaten, bigarren liburu honetan ez naiz mozten zikinkeriak esateko…

Nondik datorkizu inspirazioa? Nola idazten da poema bat?

Horren inguruan mistika asko dago. Inspiratua egon behar zara, maiteminduta… azken finean gauza guztiak bezalakoa da, mendizalea dena mendi-zalea den bezala, bagaude batzuk irakurzaletasuna erroetaraino sartuta dugunok eta gustu horren ondorioz idazten saiatu garenok- eta ez dugu maitemin- duak egon behar idazteko-. Maitasunez idazten da gai topikoa delako.

Idazteko seguru aski asko irakurri behar duzu, eta ildo honetan, zeintzuk dira zure erreferenteak euskal eta espainiar literaturan?

Euskaldun berri bezala, denok hasten gara Atxaga eta Sarrionandiarekin, hauek irakurtzen nituen, gero ikusi nuen panorama handiagoa zegoela eta gauza interesgarri asko daudela. Narratiban eta poesian badaude gauza politak eta asko. Adibidez, Rikardo Arregi, Gerardo Markuleta… Espainiar literaturan, zabalagoa denez, gauza asko aukeratzeko daude. Niri betidanik klasikoak gustatu zaizkit, adibidez, Quevedo eta Gongora eta orain badira gauza batzuk oso potenteak direnak. Niri asko gustatzen zaizkit Aurora Luque izeneko bat eta Jose Antonio Gonzalez Iglesias.

Narratiba ere irakurtzen dut, baina afizioagatik: nobela bat hartzen dudanean ez dut hartzen barruko gauza guztiak aztertzeko, askotan ongi pasa-tzeko, zinemara joaten zaren bezala. Agian pedantea dirudi baina nik irakurtzen ditudanak poesia eta saiakerak dira. Nik irakurtzen dut fikzioa ez dena, nire fikzioaren kuota telebistak betetzen duelako esfortzurik egin gabe.

Idazle askok egiten duten bezala, zure liburuaren promozioa eginen duzu?

Ba, egia esateko, niri ez zait gustatzen plazaz plaza ibiltzearena, ez dakit… Nik pentsatzen dut jendeak liburuak hor dituela: liburudendetan, liburutegietan… eta bestela niri eskatu besterik ez dute.