| .Esan gabe neukana · Agurtzane Juanena |
|
Testua:
Ines Buenetxea
|
||
![]() |
Duela bi urte eman zuen argitara Agurtzane Juanenak bere idazki autobiografikoa den honokoa, Durangoko azoka zela eta gai honi buruzko artikulu batek euskal gizartean piztu zuen sentsibilizaziozko mugimendua zirela bide; liburuaren atzeko azalean dioen moduan 'lehen liburua, eta seguruenik, idatziko duen bakarra; non ETA-kide baino ETA-ren laguntzaile izanagatik 75garren urtean atxilotu eta bertan pairatu zituenak eta ez zituenak dakarzkielarik euskaldun guztion gogora. Asmoa ere horixe baitu idazleak, alegia, ez dezagula ahanzturaren apalean betiko geratzerik utz herri honen historiari dagokion pasarte latzenetako hau. Ez argumentua ezta argumentazioa ere, ez dira berriak eta garaiko Euskal literaturan aise aurki daitezke halako haritatik abiatuta landutako hainbat eleberri lan; bai, berriz, Agurtzanek bere bizipen hari egiten dion gogoeta: alde batetik 'aseptikoa', ez dagoelako inori ezta ezeri leporatzerik norberaren eta soilik norberaren ekintzen ondorioen erantzunkizuna. Ez da erruduntasun kontua, ez da handinahiezko desioa, erraietatik datorren garrasi organikoari, hots, bihotzezko taupadei sinesmen itsua baino. Eta horrexegatik ez dago hitzezko azalpenik, bizitzerik izan ez duenak ezin uler bailezake zer den hau. Bestetik, minberatasunezko gogoeta, pasatakoak pasata eta izandakoak izanda, artean 25 urte joan direla eta, hainbeste oinazek azkenerako pena merezi izan ote duten zalantzan jartzen duela ematen baitu. Izan ere gaztetan ez bait da printzipioekin negoziatzen baina era berean gaztetan ere ez bait dago jabetzerik jarrera tinko horren ordaina zenbaterainokoa izan daitekeen. Egia esatera, niri hunkitu egin nau, istorio berak baino, Agur- tzanek daraman drama pertsonalaren kontakizunak, gertatutakoaren sinesgarritasuna egiaztatzeko hitzezko ezintasun horrek eragindako biziminaren zama betiko gainean eraman behar horrek. Bestalde, idazlana ere bikaina, nahiz eta irakurterraza izan oso, hiztegi lauez eraikia eta egitura gramatikal soilak erabili ditue- lako, ordea, ezin aberatsagoa baita esangarritasunean; trebezia da Agurtzanek erakutsi duena ezer esan gabe guztia adierazteko, idazlanean zehar aurki daitezkeen hainbat eta hainbat esaldi eta pasartek erakusten duten ez. Aukera ona ere, orduko gerta-kari bakoitzari 25 urte ondoren egiten dion gogoeta tartekatzearena, bila dabilen eskubidezkoa duen egiaren babespen hori ematen bait dio Agurtzaneren testigantzari. Bukatzeko, aipatu liburuaren hitzaurrean ageri den Mikel Zarateren abesti ezagun baten lau estrofa hauek direla Agurtzanek dioen guztia bi hitzetan laburbiltzen dutenak ezin hobeto. Honela diotelarik:
|
|