.Burlata, Atarrabia eta Uharteko mahai jokoa

 

Testua: Ziripot
Entrevistamos a Eneko, joven burladés que se encuentra trabajando en la lejana China. Hemos querido conocer sus sensaciones, sentimientos y experiencias vitales. ¡Tiene que ser duro estar a tantos kilómetros de casa!

 

 

Orain dela urte luze bat ideia sortu zen, Berroetako eta Baztango Tuku Keta egitasmoa ikusi eta gero.

Nola sartu gure herriko gaztedian, aitzineko pasadizoak edota herriko pertsonai xelebre- ak edota non zegoen hura edo beste…? Halako kontu asko galtzen da testu liburuetan agertzen ez direlako, batzuetan orokor mailan merezi ez duelako eta beste askotan egungo agintariei komeni ez zaielako. Hala ere kontu horiek nola edo hala herri oroimenean beti aurkitzen ahal dira.

Ideia oso ona iruditu zitzaigun Burlatan bertan gauzatzeko. Gero, beste herrietan ere antzeko bat egin zirela ikusi genuen eta ikerketa txiki bat egin genuen. Horren ondorioz oso gauza interesgarri bat ikusi genuen, txarrerako kasu honetan: ikusitako kasu gehi-enetan, jokoa herrikoa zela eta, erosten zen, baina epe motz batean etxeko kaxoi batean sartu eta han gelditzen zen ahazturik.

Hortik aurrera ideiak eta ideiak pilatzen ziren gure buruetan, baita paperetan ere, gure jokoari gerta ez lekioke eta lehenengo ondorioa praktikan jarri genuen: proiektu honen inguruan ahalik eta jende gehiena bildu behar genuen eta hori gauzatzeko, Burlataz gain, Atarrabia eta Uharte ere proiektuan sartu genuen, aitzinetik elkar arteko handia izan dugulako.

Proiektuaren hartzailegaien kopurua handitu zen eta lanean sartuak geundenak ere bai. Atarrabiako Etxebeltza elkartekoekin eta Uharteko berdintasuna elkartekoekin harrema-netan sartuz, polita eta interesgarria ikusi zuten proiektua; lan taldea osatu zen eta lanean buru belarri segitu genuen.

Hemendik aurrera etxeko kaxoi batean ahaztu ez dezan, proiektu bat osatu behar genuen eta hauek izan ziren gure laneko jarraibideak:

1- Bistaz, alaia eta dibertigarria izan behar zen. Hemen "Belatz" marrazkilari-komikilaria sartu zen eta lehenengo diseinutik azken emaitza arte lan bikaina eta gogorra egin zuen (gogorra, gure desadostasunak jasan behar izan zituelako besteak beste). Tableroa, kutxa, mapa eta puzzlea bere eskutik atera ziren, azkenean denok pozik.

2- Aspergarria ez zen izan behar.
Bagenekien galdera aizuna eta zailak arrakastatsuak ez direla. Jendea eta batez ere umeak aspertzen dira erantzunak behin eta berriro asmatzen ez badituzte. Horregatik helburua ez zen hori izan, baizik eta ahalik eta gehienez asmatzea; horregatik gai bakoitzeko galdera garrantzitsuenak hartu genituen eta haien artean errezenak aukeratu genituen.

3- Herri batekoek beste herrikoen gainean zer dakite? Herri bertakoek baino gutxiago seguru, hori arazo bat izanen zela argi genuen, baina txikiago izanen zen nonbait kontsultatu ahal balute, horrela maparen ideia sortu zen. Mapan, geografiako erantzun gehienak agertzen dira eta errez kokatzen ahal da segun eta zer galdera den.

4- Jendea, Hiru Herri jokoa erabil dezala nahi genuen. Horretarako ateraldi hoberena, gure herrietan guk moti-bazioa sartzea eta konpromiso hartu genuen denon artean, urtean zehar lehiaketak bultzatzeko, antolatzeko eta sariak ere banatzeko. Hori zela eta, heldu den urtarrilean, Askatasuna institutuan lehenengo lehiaketa gauzatuko da.

Ideiak eta arauak oso argi genituen, baita euskarri fisikoa ere. Bakarrik proiektu hori nola gauzatu falta zen, arlo horretan "Ibaialde" aldizkaria sartu zen eta produkzioaz arduratuz gain, laguntza handi bat eman zigun ere.

Hemendik aurrera epeak hasi ziren, jende asko konprometitu zen galderak lantzeko, bai Burlatan zein Atarrabian eta Uharten. Bilerak joan bilerak etorri, gure proiektua kaleratu da eta orain Hiru Herriko jendeak azken hitza dauka, baina guk gogor eta gustora lan egin dugu eta horregatik oso pozik gaude.

ZER DA HIRU HERRI JOKOA?

"HIRUHERRI" galde-erantzunezko jokoa da. Jokoak Burlata, Atarrabia eta Uharteri buruzko 300 galdera ditu, Euskal Herriari buruz 150 eta munduari buruz 50.

Gutxienez bi lagun behar dira jokatzeko, baina bestela ez du mugarik; jokoa gazte eta helduendako pentsatuta dago eta banaka edo taldeka aritzen ahalko da.

NOLA JOLASTEN DA?

Tablero batean, Burlata, Atarrabia eta Uharte arteko ibilaldi bat dago, bidea laukitxoz osatuta dago. Ibilaldiak Arga ibaia zeharkatzen du eta hor erortzea gerta daiteke.

Tablero erdian "Askatasuna" institutua agertzen da, hau "IRTEERA" laukitxoa da. Fitxak dadoen puntuazioarekin mugituko dira.

Laukitxo bakoitzak kolore bat du, gaiaren arabera: historiak urdina, Kulturak berdea, Geografiak horia, Kirolak marroia eta Denetarik-ek morea. Hareazko erlojuak erantzuteko denbora mugatuko du. Geografiaren galderak erantzuteko, mapa erabili ahal izanen da laguntzeko.

Laukitxo bakoitzean dagokion galderari erantzun beharko zaio, horretarako 100 fitxa daude, fitxa batek 5 galdera eta erantzunak ditu.

Jokoaren tableroan sorpresa batzuk daude eta ibaiak eramaten ahal zaitu beste laukitxo batera edo Elkarte bateko laukitxoan deskantsatu beharko duzu.

5 zatiko puzzle bat osatu behar da, zati bakoitzak kolore bat du.

Laukitxo berezietan asmatzen baduzu erantzuna, puzzleari dagokion pieza jarriko duzu. Jokoaren helburua puzzle osatzea da.

Jokoa erabat euskeraz da.

GURE HELBURUAK

1- Galderen bidez, gure herriko historia, kirola, kultura, musika, geografia eta abar ezagutzea.

2- Hiru herri arteko betidanik izan diren loturak sendotzea, nork beste herrien kontuak, gai horien bidez, ezagutzen.

3- Euskeraren erabilera sustatzea, kultura orokorreko joko batez hain zuzen.

4- Orokorrean herria eta euskal kultura bizirik dagoela erakustea, gure kultura eraikitzen eta gure hizkuntza aberasten.

5- Jolasez lagunekin ongi pasatzea.