.Gose trikiak erromeria utzi zuenekoaz

 

Testua:oscarbeorlegui@terra.es
   
 

Gose: techno eta euskara, elektronika eta trikitixa, hona hemen denboraldi honetako azkena. Egiteke zen iraultza. Euskara, makinak eta trikiaren soinu antzinakoa batzera deituriko aleazioa. Batzuen gozamenerako eta seguruenik bestetzuen eskandalurako egia bilakaturiko ametsa. Guztia bezala hasiera batean. Iñaki Bengoaren eta Tadeosen banda zen Bad F Line-ren magalean sortua, talde hasberri honek Ines, Ekon-en kide ohia, dauka partaide. Gose, hona hemen CD egiazki apurtzaile batekin mundu guztia harritu duen hirukotea. Inor epel uzten ez duen diskoa.

Gose nola sortzen da?
Ideia aspalditik bagenuen, elektronika trikitixa musika tresnarekin nahastekoa; bagenuen pertsona bat, Ines, trikia jotzen zuena nahikoa gogo zabalarekin, baina ez genuen astirik topatzen ideia hau aurrera eramateko. Bad F Lineren (hemendik aitzina, BDF), Ekon-en eta Evaristoren taldeetako diskoen artean... ba, hori. Orain urtebete hiru tema grabatu genituen, Oihuka disketxeko Ritxi Aizpururi erakutsi eta bera arduratu zen guztioi bihotz emateko.

BFLren eta Goseren arteko harremanak argia dirudi; hau zer da, BFLren aparteko abentura?, banda horren jarraipena oinarri herrikoiagoez horniturik?
Istorio hau hasten dugu BFLrekin bost disko daramatzagula kontuan harturik... eta pitin bat gelditu nahi genuen. BFL-k aurrera jarraituko du, baina orain Goseren garaia da, soinu berriekin esperimentatzekoa.

Zergatik trikiarekin esperimentatzea? Esan genezake, nolabait, kontrako bidea egin duzuela: makinekin hasi punkaren kontzepzio benetan elektroniko batetik abiatuta, inork halakorik egiten ez zuenean, eta trikitixarekin bukatu.
Alamena eman behar da nola edo hala. Xelebre izan behar. Pena hartzen genuen hain musika tresna aberatsa eta hainbesteko aukera zuena betiko gurpilen hertsirik egoteaz, eta ondorioztatu genuen honen guztiaren errudunak trikitilariak zirela; noski, buru irekitako trikitilari bat aurkitzea zaila izan zen, eskolan berean kontrakoa irakasten dietelako. Ines Euskal Herriko trikitixa txapelduna izan zen, oso ona da, eta Ekon-en jo ondoren bazuen beste mentalitate bat.

"Gose: elektronika eta trikia batuak. Erritmo lasaiak, dotoreak eta malguak" Cdaren promozio orrian irakurtzen ahal dugu. Trikitixa chill out-ez hitz egin genezake, flamenco-chillez mintzatzen den moduan, chill out-a modan dagoen garai honetan?
Chambao bezalakoak, ezta? Uste dugu hobe dela Gosez hitz egitea eta nola sortu zen. Guk ez dugu chill-out-era bideratu.

Baina motel!, hasierako hiru temak, Maurizio bereziki, chill out da, guztiz.
Bai, irudi dezake, lerro horretan doan tema batzuk aurki ditzakezu, baina Chambao-n gehiago daude horrelakoak, zerbait bilatutakoa da.

Beraz, hurrengo galdera, ea Gosek trikirako Chambao flamenkorako dena izan nahi duen, saltatuko dugu.
Ez dakigu zer den Chambao flamenkorako; guk ez dugu trikia hartu tresna autoktono edo folklorikotzat hartu, baizik eta elektro-jazz edo tangoak ere, esaterako, jotzeko moduko musika tresna bezala.

Testuingurutik aterea, ezta? agian triki lisergikoa egiten saiatuz, after hour-ekoa, erromeriaz eta garagardoaz haratago doana?, futurista?, zientzia fikziozkoa?
Bai, guk nahi duguna erromerietatik ateratzea eta diskoteketara, klubetara eramatea da.

Eta orain sosaren ifrentzua, ez zarete beldur batzuendako fusio baino konfusioa izatea? Euskal Herria honetarako prest al dago?
Ez dakigu; gu bai bagaude. Agian ez daude prest ez batzuk ez besteak. Trikitilariek esaten dizute "technoarekin?", besteek "trikiarekin?"

Gose, zergatik izen hori? berritzeko gosea? tradizioarekin nolabait haustekoa?
Gose gara beti. Gose, benetan, BFL-en euskaraz abestutako kanta urrietariko baten izenburua da, eta izenaren doinua gogoko genuen.

 
 

Jimmy J. (Soziedad Alkoholikaren musikaria), BFLren ohiko ekoizlea, Goseren kolaborazio zerrendan dago, nahiz eta oraingoan berak ekoiztu ez. Zergatik?
Oraingoan guk arduratu nahi genuen, ea kapazak ginen. Hark lehena nahastu du. Eta gogorra izan da, zeren zurea den zerbait ekoiztea zaila da. Gainera musika mota honetan ekoizpena nahasketa egin aurretik egin behar da. Ekoizpena, konposatu ahala egiten da berez. Ados, nahastera joan behar da, bai, baina pixkanaka ekoizten da. Ezberdina da rock kanta bat atera, grabatzera joan eta ekoiztu.

Kolaborazioekin jarraituta, Doctor Deseo-ko Francis eta Evaristo daudela ikusten dugu...
Francis deitu baino lehen hor zegoen, bonba bat da. Eta Evaristo... poz-pozik dago. Diskoa bukatu eta esan zuen: "jendeak ez al du esango haserreturik gaudela elkarrekin, zure disko bat eta ni kolaboratu gabe..." Eta egiatan berak kanta zezan abesti bat egin behar izan genuen: Renato.

Renatok Brasil-Arrasate-Agurain ardatz batek markatutako fusioa badakar ("eta Carlinhos Brownen gorrotoak", esaten didate), kanta nola sortzen da?
Carlinhos Brownen Schweppes-en iragarkia ikustetik sortu zen, besterik gabe. Hura ikusi eta biok "hau ez da posible" pentsatzea bat izan zen; trikirik gabeko kanta bat egin nahi genuen, guztia panderoarekin, Inesek ere jotzen baitu. Ideia bat eta bestea elkartu, Evaristok buruan zeukan letra eta erritmo brasileiro horiek batu.

Ideia, CDa, oso ongi daude, baina pentsatu duzue zuzenean jotzea?, publikoak nola hartzen du?
Arrasaten estreinatu genuen, eta bueno... Musikaz gain irudiak eraman genituen eta esan dezakegu erreakzioa oso aldekoa izan zela. Txaloak jasotzeak harritu ere harritu gintuen, BFLrekin inoiz ez zen gertatu. Banda honen tema bat jo genuenean ere txalotu gintuzten, izugarria izan zen. Txalo horiek seinale ona ala txarra zen galdetu ere egin genuen geure artean.

Azkenik, technoren eta bere giroaren normalizazioa iritsiko al da inoiz? Elektronikarekin hainbeste denbora ondoren, nola ikusten duzue?
Agian oraindik ez da ezer onik atera, horretarako behar adina mailarik daukan euskal talderik, zeren Prodigy edo Chemical Brothers ikustera joan eta dena lepo. Kanpoko taldeak maite dira. Hemengoek diskotekekin, drogekin eta D.Jekin baino ez dute technoa erlazionatzen. Musika elektronikoa zabalagoa da, gauza anitz egiten ahal dira, kontua da jendeak ez duela ezagutzen

.DISKAK

Urrezko kabiak

BUITRAKER (WYN - LBATELKUEYO RECORDS, 2005)

Denbora tarte batez atsedena hartu ondoren, hemen ditugu berriro beren hirugarren lan honekin. Gitarrak eta sintetizagailuak berdin-berdin soinu eginez, metala eta technoa melodia eta erritmoen lainopean integratuaz. Dantzatzeko prestatuak eta aldi berean letra interesgarriekin. Hamabi lan entzungarri ditugu, opari moduan bi remix ere eskaintzen dituzte. Argibide

Madurez, evolución y confianza en sí mismos: he aquí las señas de identidad de estos Buitraker del tercer milenio

Gose

GOSE (Oihuka, 2005)

Bas F Line taldetik datoz Iñaki Bengoa eta Tadeos, sekuentziak eta konponketak egiten dituztenak. Ekon taldeko hondakinetatik dator Ines, ahotsaz eta trikiaz arduratzen dena. Hasierako disko honetan GOSE taldeak buelta eman dio trikitixari, elektronikarekin nahastuz. Modu honetan after trikitixa lortu dute, erromeria eta folklorea atzean utziz. Musika esperimentu honetan techno, elektro (tango zaporea duen jazza), arin-arina eta baita afro-brasileiroa den perkusioaren oinarriak nabarmentzen ahal ditugu. Laguntzaileak izan dituzte: Jimmy J (S.A.), Evaristo eta Francis (Doctor Deseo).

He aquí una de las bandas llamadas a dar la campanada en la recta final de 2005: Gose, venenoso trío surgido en Arrasate a la sombra de Bad F Line

Gualitxo

GUALITXO (LBATELKUËYO RECORDS, 2005)

Erraz dantzatzen dena, hagitz bazilatzen duena. Lan honetan rockaren formek ska, cumbia eta milongaren traza hartzen dute, modu honetan "gualitxo" egoera lortzen ahal dugu, sorginkeria baten moduan, erritmo nahasketa eta konbinazioarekin. Hori baita "gualitxo" izenaren esanahia: sorginkeria, aztikeria. Honen guztiaren gainean letra ironikoak eta garratzak paratzen baditugu, zein izanen da ondorioa? Musika errebeldea, gorputza dantzan jartzeko aproposa, baina baita buruari eragiteko ere. Haserrealdia martxitaren bidez bideratzeko. Duda izpirik gabe, uda honetako proposamen interesgarrienetakoa. Bai horixe!

Gualitxo es una multiformación que nace de las cenizas de Cuerno de Chivo; recientemente se han autoeditado su primer trabajo, un CD homónimo de espíritu rockero y cuerpo after – patxanka, si se nos permite el término

Jaio. Musika. Hil.

BERRI TXARRAK (Gor, 2005)

Jende guztiarentzat, zahar eta gazte. Ikaragarri bezain borobila. Ezinbestekoa, hitz batez esateko, honelakoa baita disko hau, Berri Txarrak taldeak egin duen bosgarrena, zuzenean hagitz ederki adituko direnak: gogor eta gotor, haragi gordinekoak, hain juxtu: "Berba eta irudia", "Oreka", "Bueltatzen", "Kezkak", lanaren izenburua dena. Den-denak dira onak: Musika, Musika eta Musika, hizki larritan, hori baita lan honetan dagoena, eta oktanaje handikoa, gainera. Gorka eta taldekoek ederki egin dute, berriro ere espero zena baino gehiago eman dute. Entzun ezazu, ez zaizu damutuko eta.

Vitamínico, rítmico, intenso, rockero, guitarrero, elegante, melódico, heterogéneo, con toques de pop y de trash, de emo y de hardcore. Metálico, sorprendente, punkie, inconmensurable. Olentzero, Papá Noel, para ella y para él.