.Eneko Suarez, burlatar gaztea, Txina aldean lanean ari da

 

Testua: Ziripot
Entrevistamos a Eneko, joven burladés que se encuentra trabajando en la lejana China. Hemos querido conocer sus sensaciones, sentimientos y experiencias vitales. ¡Tiene que ser duro estar a tantos kilómetros de casa!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gaur egun burlatarrak edonon gabiltza. Nork esanen zion Carmelo aitatxiri bere iloba Txina aldean ibiliko zela lanean? Duela 10 urte nork imajinatzen al zuen hain urruti joan behar izanen genuela lan egitera.
Txinaraino lan egitera joatea ezta ez, lan makala. Eneko Suarez, burlatar gaztea, han dabil azkenaldi honetan, berarengana hurbildu nahi izan dugu bere sentsazioak, pentsamenduak, bizipenak ezagutzeko. Internetek izugarri erraztu digu lan hau.
Enekok 27 urte ditu, Nafarroako Unibertsitate Publikoan ingeniaritza industriala ikasi zuen,
SGS entrepresakoa da baina GAMESArentzat lan egiten du.

Hona hemen berak kontatutakoa:

Zergatik zaude Txinan?
Nire lehenengo bidaia pasa den hilabetean Japoniara izan zen. Bertan hilabete bat egon nintzen,orain berriz Taiwanen nago, izan ere beraiek Taiwan nahiago dute Txina baino.

Gustura al zaude?
Bai oso esperientzia polita izaten ari da. Ez da berdina oporretan etortzea eta egunero bertako jendearekin aritzea, beraien ohiturak ezagutzea... gustukoa dut.

Noiz eta nola joan zinen?
Pasa den irailean joan nintzen Japoniara, hegazkinez noski. Bidaia ez zitzaidan batere luzea egin, lehenik Parisa joan nintzen eta hortik zuzen Nagoyara (Japonia). Bigarren hegazkin honetan eserleku bakoitzean bazegoen telebista, pelikulak ikusteko, jokoak...

Noiz arte egonen zara? Non barna ibiliko zara?
Eguberriak arte egongo nahiz hemen, Taiwanen, Hsinchu izeneko hiri batean. Japonian leku gehiago ikusteko aukera izan genuen, Tokyo, Kyoto, Nagoya... baina hemen uste dut bakarrik Taipei hiriburua ikusiko dudala.

Zein da zuk egiten duzun lana?
Haize errotak muntatzeko etortzen diren materialen inspekzioa egiten dut eta ikusten ditudan akatsak Iruñera bidaltzen ditut. Errota erabat bukatuta dagoenean beste inspekzioa egiten dut.

Zeintzuk dira erabiltzen dituzun hizkuntzak? Zein norekin?
Txinatarrekin ingeleraz, nahiz eta ez duten asko ulertzen, eta nire lankideekin erdaraz. Iruñeko eta Galiziako bi lankideekin bainago.

Euskara erabiltzen al duzu? Norekin?
Hemen inorekin, Japonian berriz bai, Iruñeko euskaldun batekin nengoen. Orain bakarrik erdara eta ingelera, izan ere txinatarra ez dut menperatzen.
Dagoeneko mandarineraz hitzen bat ikasiko zenuen. Emazkiguzu 10 hitz txineraz eta beren esanahia.
Yi: bat, ni jao: kaixo, tsai dchien: agur, jen jao: oso ongi, shieshie: eskerrik asko, shing: ados, tui: bai, pu: ez...

Zer egiten duzu lanik ez duzunean?
Hiri ezberdinak ezagutu ahal dugun heinean, Japonian aukera hori izan genuen, baina ez hemen.

Gogorra al da etxetik hain urrun egotea, etxekoak eta neska-laguna hemen utzita? Nola daramazu hori? Zer egiten duzu animatzeko?
Bai noski, egun batzuk besteak baino gogorragoak dira. Egun internetek ematen dizun aukera paregabea da egunero hitz egin ahal izateko, telefonoz ariko bazinen moduan baina ikusi ere ikusten ditut hemen erositako web kamerari esker. Horrela behintzat jendea ikusten jarraitzen duzu. Bestalde atzerrian lan eginez etxera bueltatzen naizen egunak inoiz baino gehiago aprobetxatuko ditut.

Zer da esperientzia honetan ikasi duzun gauzarik nagu- siena?
Zein handia eta ezberdina den mundua eta bertako jendea, zein polita den norberaren herria eta zein lasaia ere. Horrelako lana edo bidaia bizitzan behin egiteko aukera dagoela eta aprobetxatu behar dela.

Zein gaitasun izan behar ditu kanpoan –hain urruti eta hain leku ezberdinean- lan egin behar duen langileak? Egigu-zu dekalogo bat.
Nire ustez lehenik eta behin bidaiatzea gustukoa izatea, pertsona positiboa behar du izan, bertako ohituretara moldatzeko erraztasuna, edozein janari mota jateko prest egotea, ingelera jakitea ere nahiko garrantzitsua da, nahiz eta mimikak ere balio duen askotan, beste kulturak ezagutzeko prest egotea.

Nolakoa da Txina? Nolakoak dira txinatarrak? Zer da gehien harritu zaituena?
Japonia adibidez estatu batuen antzekoa da nik uste, hiri batean bertan badaude etxeak, lantegiak, poligonoak dirudite. Jendea oso atsegina da, atzerritarrekin batez ere.
Taiwanera gauez iritsi nintzen, hotelaren bila ari nintzen eta ez nuen aurkitzen orduan bere familiarekin zegoen gizon bati galdetu nion eta honek bere autoan hartu eta hotelera eraman ninduen, oso jatorrak dira. Behin eta berriro laguntzeko prest daude edozeini galdetzerakoan metroa non zegoen... berehala eramaten zintuzten. Japonian nahiko harritu ninduen haurrak eskolara kaskoarekin buruan ikusteak. Oso gustukoa dute Japonian Pachinco izeneko jokoa, dirua botatzeko makina bat da, baina diruarekin jolastea debekatua dagoenez lehenago fitxa batzuk erosten zituzten, azken finean berdina. Haurrak ere aritzen ziren horretan!!

Honata etortzean zer da handik ekarriko duzuna? Zer opari eginen diozu zure amari?
Ezingo dut gauza handirik eraman izan ere hona etortzean sekulako dirutza ordaindu behar izan nuen aireportuan pisu gehiegi eramateagatik, denentzako zerbait eraman behar izango banu, eta bidai bakoitzean, pentsa... horregatik uste dut hoberena ezer ez eramatea dela, izan ere lanean nago ez oporretan.

Hain urrun egonik, zer da faltan botatzen duzun gauzarik inportanteena?
Neskalagunarekin, lagunekin eta familiarekin egotea dudarik gabe, igandeko arratsalde oso bat lagunekin egotea kafetxo bat hartzen, hau da betiko bizitza aspergarria, baina hori badakit beti izango dudala bueltatzerakoan.
Orain badakit japoniar marrazki bizidunetan ikusten dena egia dela, auto txiki txikiak... jostailuzkoak ziruditen.