| .Axular leituz ilustratzen gara (2) |
|
Testua:
Xabi Zelaa
|
![]() |
Testua: Ziripot |
| El
escritor
AXULAR nos dejó un único libro "Gero". Libro donde el euskara
brilla con los reflejos del euskera de 1643. En este test se trata de conocer
ese euskera de hace muchos años y compararlo con el que hablamos
y leemos en el año 2005. ¿Te atreves? Ya verás que
es más fácil de lo crees. El contexto te dará la pista.
Síguelo.
Pedro Axular edo Pedro Agerre Azpilkueta zuen izena. Nafarra zen, Urdazubin jaioa 1556. urtean eta Saran hila 1644.ean. Lapurdiko mugan dagoen eta lapurteraz mintzo den Urdazubiko Axular baserrian sortu zen. Salamancako Unibertsitatean goi-mailako prestakuntza izan eta Aturben apaiztu egin zen 1596. urtean. Donibane-Lohizunen bost urtez bizi izan zen eta predikari bezala nabarmendu zen. Sarako erretore izendatu zuten, eta XVII. mendearen hasieran Saran sorturiko Sarako Eskolako kide izan zen. Bertan idatzi zuen "Guero, bi partetan partitua eta berecia" liburu ospetsua (1643) HARAGIAREN BEKHATUTIK
BEGIRATZEKO BEDERATZIGARREN ERREMEDIOA: SABELARI EZ SOBERA EMAITEA "Federiko, izen hunetako hirurgarren enperadoreak etzuen bere mendean arnorik edan, anhitz (0) baitzen aleman batentzat. Eta nola berak ezpaitzuen edaten, begi gaitzez behatzen (1) zerauen, arnora emanak (2) ziren guztiei. Enperadore hark etzuen haurrik izaiten, ezkondua bazen ere. Eta midikuek elkhargana bildurik, eta konseillu harturik, erran zioten enperatrizari, arno aphur (3) bat edan behar zuela, eta halatan (4) zenbait haur izanen zuela. Enperadoreak midikuen abisu hunen berri iakin zuenean, desira handia bazuen ere bere ondotik zenbait umeren utzteko, guztiarekin ere, gaztigatu (5) zeraukan bere emazteari, begira zuela, etzezala halako erremediorik har; etzezala haur izaiteagatik arnorik edan. Zeren nahiago zuela emazte haur gabea, esterila, defota, antzua, eta haltza oihanaren bista bezala, fruitu gabea, ezen ez hordia (6) eta arno edalea. Hitz notatzekoak ziren hauk, eta segur ongi erranak. Zeren handiak baitira arnoak, guztiz ere emaztetan egiten dituen kalteak: hain handiak, ezen ezpaita emazte edalea baithan zer fidaturik, eta ez gizon hordia baithan ere. Ohoin (7) bat, iokari bat, arnegari bat, putaner (8) bat, gaixto da: ordea gizon da, bere adimenduan dago, zerbaitetako gai da. Bai–a hordia, ardankoia, abre (9) da, ezta gizon. Zeren gizon izaitea da adimenduan egoitea, arrazoi–az usatzea. Beraz hordia, hordi dei–o, ezta gizon. Zeren orduan ezpaitago adimenduan; ezpaita orduan, abrea bai–o gehiago, arrazoi–az baliatzen. Eta hala gizonak, bere gizontasunean, ezin duke falta handiagorik, eta ez desohore desohoragarriagorik (munduak hala ezpadaduka ere) horditzea, adimenduaren nahastea, eta fama hartan iartzea bai–o. Noe patriarka saindu hura horditu zen egun batez; eta harena etzen miretsteko, zeren lehenbiziko edan aldia baitzuen, eta ezpaitziakien (10) orai–o orduan zer indar zuen arnoak: zeren iakinez gero begiratu zen. Bai–a miretsteko da, nola orai zuk dakizularik, eta esperientzia duzularik, neurri batetara helduz gero, arnoak iragaiten zaituen, gaitz egiten deratzun, etzaren guztiarekin ere zenzatzen, eta ez berriz halakatzetik begiratzen." (XLIII. kapitulua - 406.orrialdea)
Sinonimo egokia aukeratu behar duzu. Hori da lan guztia. Horretarako kontestuak izugarri lagunduko dizu, beraz, fida zaitez zure irakurtzeko gaitasunaz eta logikaz. Adibide moduan 0 zenbakia paratu dizugu:
Hauek dituzue erantzun zuzenak: 1-a; 2-b; 3-c; 4-c; 5-c; 6-b; 7-a; 8-c; 9-b; 10-a |
|
|