.Agur, Jose Luis...

 

   

 

AGUR, JOSE LUIS

JOSE LUIS ERVITI joan zaigu, temati eta indartsu bazen ere, bere gaixotasuna gainditzeko ez zen aski izan.

Donostiarra jaiotzez baina gure herrian sustraitua, sei urtetatik Uharten, Atarrabian eta Burlatan bizi izan zen. Pistolaz tiro olinpikoan zaletasun handia zuen eta trofeo batzuk lortu zituen; mendizale amorratua ere, batez ere nafar mendiak igotzeko, kontatzen zigun eta bere ezagunek kontatutakoen arabera Nafarroako mendi guztiak igo zituen.

Laurogeita hamarreko hamarkadan, JOSE LUIS parte hartzeko zuen irrikarengatik, bere aisialdian Axularreko bodegan lan egin zuen, eta hori, Bizkaiko kostaldean oraindik harrapatu ez zituen lupinek eskertu zuten.

"Garai hartan ardoa biltegitik zuzenean ekartzen genuen, horrela ardoaren prezioa merkeago lortzen genuen. Ekartzen baziguten prezioa garestiago ateratzen zitzaigun eta hori, ezta pentsatu ere!. BODEGAS TUDELILLA-ra joaten ginen bere kamionetarekin behar genuena kargatzeko".

Gure sotoa nolakoa den badakigu, horregatik apalategi bereziak, "made in ERBITI" muntatu zituen, gaur egun bere funtzioa oraindik ederki betetzen du.

"Bodegero" bezala egon zen lau urtetan, ez zen inolako arazorik lana aurrera eramateko. Udan "altuerako arrantza" asko gustatzen zitzaion. Gipuzkoako kostaldean hasi zen bere ibilaldia eta horko lupinak agortu zirenean Bizkaiko kostaldera joan zen. Han ere agortu omen ziren, azken urtetan Kantabriatik mugitzen baitzen

"Asko gustatzen zitzaion itsasoan arrantza egitea, ze nolako farrak bere pasadizoekin…!"

Gure oroimenean egonen zara, ORTZI zure zakurra separaezina paseatzen, edo Axularren kartetan jolasten MARYrekin, zure emazte maitea, eskuz esku…zuk, zergatik beti irabazten zenuen?

Kontaezinak eta ahaztezinak dira, gure artean, ezagutzen zintugunen artean utzi dituzun oroitzapenak

Agur JOSE LUIS laguna. Beti oroituko zaitugu.

UN RECUERDO A LA MEMORIA

JOSE LUIS ERVITI nos ha dejado, al final su fuerza y cabezoner’a no fueron suficientes para vencer la enfermedad.

Donostiarra de nacimiento pero arraigado en nuestro pueblo, desde los seis años vivió en Atarrabian Uharte y Burlata. Fue gran aficionado al tiro ol’mpico con pistola, consiguiendo varios trofeos; gran aficionado a la montaña, sobretodo a la navarra, segœn nos contaba y dicen los que le conocían, llegó a subir todos los montes de Nafarroa.

En la década de los 90 JOSE LUIS movido por su afán de colaborar, dedicó su tiempo libre a trabajar como bodeguero, cosa que agradecieron las lubinas que aun no había pescado en la costa vizcaína.

"Era la época en la que íbamos a traer el vino al almacén para que los precios fueran más bajos, ya que si nos lo traían subía el precio y no estábamos por la labor. Íbamos en su camioneta a cargar lo que necesitábamos de BODEGAS TUDELILLA".

Como la bodega es como es, se las apañó para montar unas estanterías muy sui generis "made in ERBITI", que todavía hoy siguen cumpliendo su función perfectamente.

En los cuatro años que estuvo de bodeguero no hubo problemas, en verano era muy aficionado a la pesca de "altura". Comenzó su andadura por la costa guipuzcoana y cuando terminó con las lubinas de la zona, pasó a Vizcaya y también se debieron terminar ya que últimamente se movía por Cantabria.

"Le gustaba mucho pescar en el mar, y lo que nos reíamos de sus correrías!"

Te seguiremos recordando paseando con tu inseparable ORTZI, o jugando en Axular partidas de cartas con tu querida esposa MARY, mano a mano... por cierto ¿por qué siempre ganabas?

Innumerables e imborrables son los recuerdos que has dejado entre los que te conoc’amos. Adiós amigo JOSE LUIS. Siempre te recordaremos.