.Nafarroako Euskal komunikabideak itota
Testua: Xabe Zelaia
Los medios de comunicación en euskera están viendo reducido el apoyo por parte del Gobierno de Navarra. Cada año retrocede la ayuda, imposibilitando el desarrollo de estos medios que utilizan el euskara, lengua minoritaria en Navarra. La revista Axular también sufre esta reducción del apoyo del Gobierno de todos los navarros

 

 

 

 

 

NAFARROAKO GOBERNUAREN HIZKUNTZA POLITIKAREN ONDORIOZ

"Beste edozein hizkuntzena bezalaxe, euskeraren iraupenaren gakoa erabilera da. Erabilera sustatu eta normalizazio prozesua ahalik eta aberasgarrien suerta dadin, gizarte esparru guztiei dagokie neurriak hartu eta eragitea: herritarrei zein agintariei."

Horrelaxe hasten dira, nafar gobernuak euskararekin duen politikaren kontra protesta egiteko komunikabideetan agertzen diren ehundaka karta, eta guztiei ez zaie arrazoirik falta.

Azken urte hauetan, gure agintariek kudeatu dituzten diru laguntzak behera eta behera joan dira etengabe zenbait komunikabide itota utziz. Gure aldizkaria, AXULAR aldizkaria, besteak beste. Gure kasuan, azken 2 urte hauetan %30 ingurura iritsi zaigu jaitsiera hori (momentuz) eta ez gara kaltetuenak izan. Horrek beste lan handi bat suposatzen du, beste alde batetik diru sarrerak lortu ahal izateko.

Axularren ongi ezagutu eta sentitu dugu gure larruan euskararekiko gobernuaren politika, eta hori salatzeko eta konponbideak lortzeko eta adosteko, pasa den urtarrilaren 10ean prentsaurreko bat antolatu zen eta Oskar Zapata Topaguneko arduradunarekin solastatu genuen zerbait gehiago jakiteko.

Zer gertatu da azken urte hauetan egoera honetara ailegatzeko?

Azken bost urteetako joerari segituz, aurten ere Nafarroako Gobernuak 2005ean banatutako diru-laguntzetan murrizketa nabarmena jasan dute euskarazko hedabideek eta Euskara Elkarteek. Iazkoaren aldean, aldizkariek %16 gutxiago jaso dute; irratiek, %28 eta telebistek, %23, KPI barne. Bestalde, kultur jarduerak antolatzeko Euskara Elkarteek iaz baino 69.630 euro gutxiago jasoko dute, hau da, diru-saila desagerrarazi dute. Are gehiago, 2006rako aurreikuspenak okerragoak dira oraindik, hedabideentzako diru-laguntzak 50.000 euro gehiago murriztuko baitituzte

 

Unibertsitate eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritzatik bidali zuten ebazpenaren bidez ezagutu ditugu datu horiek. Ebazpena "Ayudas para la utilizaci—n del vascuence en los medios informativos de prensa, radio y televisi—n" gaztelera hutsez bidali zuten abenduaren 2an, "zubi foralaren" bezperan, hain zuzen. Ebazpenak, diru-laguntzak kobratzeko aurkeztu behar den dokumentaziorako epea zehazten zuen: abenduaren 9a zen azken eguna. Jakina, diru-laguntzak 2005. urtean garaturiko egitasmoak laguntzeko dira. Abenduan ebazpena ezagutuz euskarazko hedabideak eta Euskara Elkarteak behartuta daude urte osoko gastuei aurre egiten, diru-laguntza egongo ote den jakin gabe. Hainbat kasutan, gastuei aurre egiteko maileguak eskatu behar izan dituzte.

Konponbidea nondik etorri behar da?

Nafarroako Gobernuak, euskara sustatu nahi badu, euskarazko hedabideen diru-laguntzen banaketaren politika aldatu behar du. Euskaraz lan egiten duten hedabideak saritu eta babestu behar ditu. Horiek Nafar gizartearen eskaera bati erantzuten diote, euskaldunon etxeetara tokiko informazioa euskaraz eramanez, ahalik eta etxe gehienetara helduz, euskarazko hedabideak kontsumitzeko ohitura bultzatuz.

Nafarroako Gobernuak, euskara sustatu nahi badu, euskarazko kultur jarduerak garatzeko diru-saila berrezarri eta hornitu behar du. Euskara Elkarteek diru hori baliatu ohi dute Nafar gizarteari euskarazko eskaintza luzatzeko: merkataritza euskaraz, kuadrillategi, lan poltsa, Mintzakide, musika emanaldiak, antzerkiaÉ Medikuntzak pertsonen osasuna neurtzen duen bezala, Soziolinguistika hizkuntza baten osasuna neurtzeko tresna dugu. Diziplina horretan adituak direnek aspalditik adostuak eta onartuak dituzte ondorengo printzipioak:

1. Hizkuntza baten biziraupena ziurtatzeko, horren erabilera soziala bermatuta egon behar da.

2. Bermatuta ez dagoenean, bere erabilera soziala sustatzeko, babesteko, saritzeko eta bermatzeko tresnak jarri behar dira.

3. Hori egiten ez duenak, modu kontziente edo inkontzientean, hizkuntza horren desagerpena sustatzen eta bilatzen du, ez besterik.

Ildo beretik esan behar da euskara hutsez argitaratzen diren hedabideak direla euskara sustatzeko eraginkorrak eta, beraz, horiek dira lan hori egiteagatik saritu behar direnak.

Zer eskatuko zenioke Nafar gobernuari?

- Euskararen erabilera sustatuz, euskarazko hedabideek eta Euskara Elkarteek Nafarroako gizarteari egiten dioten zerbitzua aitortzea eta babestea.

- Diru-laguntzak ebazteko eta banatzeko datak urte hasierara aurreratzea.

- Diru-laguntzen esleipenak egiteko epeak errespetatzea. Gobernuak hedabideen diru-laguntzak banatzeko esleipena egiteko zuen epea azaroaren 8an bukatu zen eta, hala ere, esleipena azaroaren 30an egin zuen.

- Argibideak eta erraztasunak ematea eskatzen den dokumentazioa aztertzeko, espedienteak publikoak diren aldetik.

- Diru-laguntzak banatzeko irizpide zehatz eta neurgarriak erabiltzea eta exijitzen zaigun dokumentazioa aurkezteko epea arrazionala izatea.

- Telebista eta irratia euskaraz jasotzeko eskubidea bermatua izan dadin, Euskalerria Irratia zein Xaloa eta Ttipi-Ttapa telebisten lizentzien afera behin betiko konpontzea.

- Erabilera sustatzeko diru-sailak aurrekontuetan modu nabarmenean igotzea.

- Euskaldunekin errespetuz jokatzea eta informazioa euskaraz bidaltzea.

Azkenik, Hizkuntza politikarako zuzendaritzak nahi badu, euskarazko hedabideok eta Euskara Elkarteok prest gaude, beti bezala, egoera aztertu eta irtenbidea elkarrekin aurkitzen laguntzeko.