|
.DISKAK
|
||
|
Testua:oscarbeorlegui@terra.e |
||
![]() |
Hoteleko kantuak ASIER SERRANO (Oihuka, 2005) Lan honetan dauden hamaika kantuek izpiritu akustiko argia dute, laurogeigarren hamarkadako gustuarekin. Musikaltasun eta kalitateaz josiak. Estiloa? Pertsonala eta berezko ukituarekin, ia-ia kantautorearen gisan, gitarrazko pop erakoa (batzuetan goxoa, bestetan ausarta) edo rock leuna esan genezakeena. Edozein modutan, hagitz ongi bukatua. Arratsalde batez besaulkian etzanda egon nahi izanez gero, goizeko kafea hartu nahi izanez gero edota bidaian ateratzeko egokia den diskoa duzu Hoteleko Kantuak. |
Rico en matices, elegante. Pausado y reposado, amable. Agradable. Así es a grandes rasgos el tercer CD de Asier Serrano |
![]() |
Itxosun zarati THE USKIÕS (Oihuka, 2005) Itsas soinua duen diskoa dugu hau.Lehen lana dute The UskiÕs taldekoek, bizkaieraz abesten duen taldea, gitarrak eta bateria darabilen taldea. Surf-rocka izanen litzateke musika mota: Beach Boys taldearen antzera. Bizi poza, freskotasuna, xalotasuna xurgatzen duten doinuak dira adituko ditugunak lan honetan. Harea eta kresala bezala itsasten da musika gure burmuinetan, hondartza egun luze baten ondoren itsas usaina bezala, hain zuzen. Koruak ere ederrak dira, freskoak eta goxoak, hagitz ongi zainduak eta adierazkorrak. Lasaitu ezazu zure gorputza eta etzan zaitez hondartzako harean musika honen itsas brisa xuabeak har zaitzan, Mundakako olatua berreskuratu den honetan, utzi musika olatuek eraman zaitzaten harat eta hunat. Neguan editatua den arren, udaberriko edo udako hondartza egun goxoaren zaporea duen diskoa duzu honako hau. |
Itsosun zarati es el título del estreno discográfico de un quinteto que canta en euskera vizcaíno letras sobre chicas, fiesta, trabajo, dinero, cerveza, olas y playas |
![]() |
Bakoitzari berea LOR (Gor, 2005) Lander eta Kimetz Z abeslariak ederki ari dira lan honetan, entzuteko errazak diren abestiak dituen honetan. Rockeroa da lan hau, soinu metaliko zailak dituenak, han zuzen, gitarrak eta oinarri erritmiko kontundenteak dituenak. Doinuak hagitz ulerterrazak dira. Euskaraz egiten den euskal rock berriaren zaleak direnak eta jakinmina dutenak disko pollita dute honako hau. |
Segunda entrega del cuarteto de Elorrio LOR, un CD ciertamente endurecido respecto a su homónimo álbum deb en el que, a pesar de todo, no pierden enteros sus principales señas de identidad |