|
.Gurekin egon dira |
|
Testua:
Xabi Zelaia
|
18/98 SUMARIOA |
![]() |
Espainiako
Auzitegi Nazionalak bideratutako makro-sumarioek zuzenean kaltetutako
pertsonek, zein sumario horiengatik kezkatuta dauden hainbat pertsonek
osatzen dute 18/98+ lan-taldea. Zilegi eta bidezkoak diren jarduera politiko
eta sozialak, ETAren konplize, laguntzaile edo kide izatearekin parekatzen
dituen tesia frogatzea helburutzat duen sumario iturburua da. Orain epaiketan
frogatu nahi duten tesi horretatik agintekeria nabarmeneko aro politiko
baten erakusgarri izan diren sumario eta jarduketa ugari sortu dira. |
|
JUANTXO BELOKI ETA JORGE TXOKARRO |
|
![]() |
Apirilaren
28an gure elkartera hurbildu ziren, "POR" torturak uzten dituen ondorioak
kontatzen dituen dokumentala erakusteko. "Por (Miedo)" dokumental honetan, 30 minutu- tan hiru pertsonen testigantzak jasotzen dira, euskaldun bat eta bi kataluniarrenak. Torturak jasan dituzte eta dagoeneko Canal 33, Katalunia-ko 2. kanalean eta berehala ETBk eskainiko du. Juantxo Belokik eta Jorge Txokarrok, nahiz eta azken hamarkadetan ehunka kasu izan, hiru kasu besterik ez zirela hartzen dokumental honetan, azpimarratu zuten. "Sistematikoki erabili da tortura eta gu ez gara bakarrak izan" esan zuten. Unai Romanoren kasua gogorarazi ziguten, eta salatu zuten "Torturatu eta gero, aurpegia horrela jarrita, zure salaketa artxibatzen dute eta zure kontra hasten dira. Izenik gabeko kontu bat da. Zure hitzak ez du sinisgarritasunik." Txokarrok, torturak inpunitate hutsa duela azpimarratu zuen. "Beste mundu batean bizi den jendea bada eta tortura existitzen ez duela pentsatzen du. Torturaren salaketa helburu politikoak lortzeko besterik ez dela erabiltzen pentsatzen dute beste batzuk". |
|
MIKEL VELASCO |
|
![]() |
Pasa
den maiatzaren 4an, Euskararen Historia izenburuko hitzaldia eskaini
zigun. Mikel Velasco filologoa, bereiziki, toponimia esparruan aritutakoa da. Axularren zuen hitzaldiak, aldiz, beste helburu batzuek zituen. Hasteko gure kontinentean, jatorrian, aurkitzen ziren hizkuntza taldeekin arduratu zen. Honekin lotuta emandako biztanlegoaren mugimenduak zehaztu zituen. Hemen argi geratu zen oso zaila dela euskara hizkuntza talde bati atxikitzea, gehienez jota hiztkuntza talde batean kokatzera ausar gaitezke baina jatorria emateko aztarnen falta nabaria eta erabakigarria da. Hala ere eztabaida ez dago itxita. |