.Josune Bereziartu, gizonezkoen errekorra puskatu duen emakumea
TeTestua: Xabi Zelaia
"Las cualidades físicas de una mujer no descartan en ningœn caso la posibilidad de que pueda batir un récord logrado por un hombre. Josune Bereziartu es una buena muestra de ello, después de que escalase una pared de categoría 9a+"

 

 

 

 

 

 

Josune oso ospetsua da eskalada munduan, lehian zein lehiatik at ospetsua, hoberena edo hoberenetariko bat delako.

Maiatzaren 30ean zorte ona izan genuen Axular Elkartera hurbildu ginen guztiok, han Josune Bereziartuarekin solasa egiteko aukera izan genuen, gauza asko kontatu zigun eta berak egindako eskaladak ikaragarriak, ia ezinezkoak, ikusi genituen proiekzioan.

Bere bisita aprobetxatuz, elkarrizketatxo bat egin genion gure aldizkarian argitaratzeko.

Axular: Noiz hasi zinen eskaladan eta zer prozesua eraman duzu orain arte?
Josune: Hasi nintzen Egino (Araba) eskalada lekuan. Oso aproposa da Egino, ibilbide errezak eta etxetik nahiko gertu. Hamazazpi urtekin hasi eta hogeirekin buruz buruz murgildu edo sartu nintzen eta egia esanda, orain arte. Entrenamen- duak dira nere eskaladen muina.

A.: "Bimbaluna" egin zenuenean, gizonezkoen errekor bat apurtu zenuela esan zuten. Hainbesterako izan zen?
J.: Mendizaleak, gure eskaladetaz etabar hitzegiten dugunean, ez gara errekorretaz mintzatezen. Baino medio generalistek ez dute gure lenguajea ulertzen, beraz "errekor", "marka autsi" etabar erabiltzen dute. Neri ez zait gehiegi gustatzen baino horrela da eta egia da "Bimbaluna" ibilbidea eskalatu nuenean gizonen goi mailan, zuzen zuzen sartu nintzela.

A.: Zure bizitzan, zer muga gainditu dituzu eskaladan?
J.: Eskaladan muga asko gainditu ditut, gehienak nesken arloko mugak edo markak autsi ditut. asko eta asko dira. Baino nire motibazio handiena behin ere ez dira izan muga hauek gainditzea, baizik eta nere ibilbide geroz eta zailagoak egitera izan da nire benetako motibazioa. Gero medioek esan izan behar dute, marka bat edo errekor bat zela baino ez zen hau nere garrantzizko motibazioa.

A.: Mugitzen zaren mailan, zer ezberdintasunak daude gizon eta emakumeen artean? (indarra, oreka, elastizitatea, burua...).
J.: Orokorrean, mutilek indar gehiago daukate eta hemen- dik nibel gehiago eta kapazi- tate handiagoak daukate edoazein kirol fisiko bat egiteko. Nere ustez kualitate hau da nabarmenena mutil eta nesken artean. Elastizi-tatea eta oreka etabarrek ez dira gauz handiak. Burua edo mentalitatea bai neska bai mutiletan, hortan bai izan daiteke gauz grrantzitsu bat. Buruak guregan influentzia oso oso handia du, gure motorra bait da eta oso buru tinko eta mentalki oso indar asko edukitzea askotan giza indar hori suplitu dezake.

A.: Zergatik parte hartzen duzu lehi- an? Beste eskalatzaileak gainditzeko? Pareta edota zailta-suna gainditzeko?
Zure buruari gainditzeko? J.: Ez, ez nik ez dut lehian parte hartzen, eskalada bat egiten dudanean bakarrik neuk eta pareta dago, beste eskaladoreak beste plano batean daude. Behinere ez dut beste eskalatzaileekin lehian jartzen, ez da neure estiloa.

A.: Noiz arte eskalatuko duzu? Zein da muga maila honetan ibiltzeko?
J.: Ez dakit egia esanda, baino bai dakit maila hone- tan ez dudala urte asko egongo, hori argi eta garbi dago. Dakidana da mendia edo eskalada errezak ezta ez dudala inoiz ahaztuko, beti hor egongo dira. Nik mendian zoriontsu naiz. Bai eskalatzen edota mendi bat igotzeko.

A.: Eskaladak, bizi ahal izateko ematen du?
J.: Eskalatzen ari naizen bitartean, eskaladataz bizi naiteke. Ala ta guztiz ere Burlatara emanaldi bat ematera etorri naiz, hau ere nahiz eta lan erosoa eta polita izan, gustura egiten dudana, lana da.

A.: Kontaizkiguzu buran dituzun proiektuak.
J.: Seguraski Naranjo De Bulnesera noa hurrengo ilabetean, han ibilbide bat aske eran egin bai nahi dut. Gero seguraski alpeetara noa, alpino diren ibilbide klasiko batzuk saiatzera. Gero udazkenean seguraski estatu batuetara joango naiz, baino oraindik ez dau-kat zihurtatuta.

A.: Orain hasten diren gazteei, zer aholkuak emanen zenieke?
J.: Oso zaila da aholku bat ematea gazte bati, beraiek bizi behar dute mendia eta eskalada bere konklusioak ateratzeko. Mendia gozatzeko esango nieke. Mile esker aunitz Josune eta nahi duzun arte.