.Larratz Dantzari Taldea 30 urtez euskal dantzak zabaltzen
Testua: Verónica Ferreira Pinto
El grupo de danzas Larratz cumple 30 años. Comenzaron el trabajo en 1976 y continœan en la actualidad siendo el grupo de danzas de referencia de Burlata. Investigación, premios, amoríos, jolgorios, buen ambiente y dedicación es el resultado de este proyecto creado por personas con un amor al folclore de Euskalerria. Enhorabuena a todos.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Urte honetako ekainean Larratz Dantzari taldearen lehenengo agertzearen 30. urtemuga beteko da. 30 urte hauetan hamaika istorio eta bitxikeria gertatu dira. Talde honen historian zehar ikertzeko bere kide batzuekin mintzatu gara. Bakoitzak Larratzeko historiaren zati batean parte hartu du eta bizi dutena kontatu digute. Lagun hauek dira: Fatima De Migel (sortzailea), Felix De Migel, Benjamin Ipina, Bea Gurbindo, Alfontso Larraya, Berta Arizkun eta Jokin Kanpion. Ukaezina dena da Burlata, herriko jaiak eta ekintza kulturalak ezin direla ulertu Larratz Dantzari Talderik gabe.

LARRATZ DANTZARI TALDEAREN SORTZEA ETA GARATZEA

1976. urtean Mendigoizale Taldean ideia sortu zen, haiek antolatzen zituzten jardueren barruan. Burlatan zehar kartelak paratu ziren jendea parte hartzera animatzeko. Urte horretan Donibaneko festetan dantza egin zuten eta lehenengo aktuazio horrek arreta handia sortu zuen. Egun horretan egindako dantzak Jaurrieta-neskena-, Banako eta Txakarrankua-mutilena- eta Iribasko ingurutxoa. Bolada horretan dantzak ikasteko Iruñeko udaletxeko hiru dantzariak Burlatara joaten ziren dantza erakusterabi mutil eta neska bat-. "Baztango dantzak Valentin Barragan zenarekin ikasi genituen" aipatzen dute.

1978. urtean eta Oberena taldean gertaturiko zatiketarekin, Larratzen Iruñeko jende asko sartu zen. Larrazko sortzaileen hitzetan "horrek aire berriak ekarri zuen taldera. Momentu horretan loka genbiltzan eta Oberenekoek gauzak oso argi zituzten". Kontatzen dutenaren arabera, Oberena- koek dantzaz asko zekiten eta purismoaren gaia haien kontua izan zen. Momentu horretatik aurrera Larratzek egin beharreko bidea oso argi zuen: dantzak jatorrizko herrian egiten zen bezala egin behar ziren, edo gutxienez, ahalik eta antzekoen. Horretarako ikerketa egin behar zen herrian bertan. Beraz 1978. urtean berez LARRATZ DANTZARI TALDEA sortu zen.

Izenari buruz galdetu genien. "Hasieran beste izena genuen-eta ezin dugu gogoratu- eta Oberenakoak iritsi zirenean Larratz aukeratu genuen. Burlatako toponimoa da: Plaza de las Eras delakoa euskaraz Larratz izena zuen; lehen leku horretan enparantzarik ez zegoen".

Baina iritzi ezberdinak elkartu dira Larratzen eta horren ondorioz 90. hamarkadaren hasieran zatitzea izan zen: Larratzeko partaide batzuk taldetik atera ziren eta beste dantza taldea sortu zuten, Artzara izenekoa. Bi edo hiru urtez ibili ziren Burlatan eta azkenean sakabanatu ziren: Larraztik joanak zirenak ez ziren itzuli eta Artzaran sartutakoak Larratzera joan ziren.

Libiatik etorriak Oberenatik beste jende multzoa sartu zen Burlatako dantza taldean. Momentu horretan Iruñeko beste taldeetan jende arazoak zituzten: jendeak ez zuen dantza taldeetan parte hartu nahi, baina Burlatan ez zuten problema hori."Gu jende asko ginen orduan eta asteburuan hiru aktuazio egin genezakeen". Denboraldi horretan Udaletxetik modu txarrean esan ziguten Larratzen Iruñeko jendea burlatakoa baino gehiago zela. Guri ondo iruditzen zaigu Burlatako dantza taldean Burlatako jendea izatea, baina Burlatan oso ondo dabilen talde bat dagoela esatea ere harro sentitzeko gauza dela iruditzen zaigu. Azken finean Burlatara dantzatzera zetorren jendea gero hemendik ateratzen zen"...

Urte horietan leku guztietan dantza egiten genuen, dantza taldeak edozein gauzatarako deitzen zituztela eta: inaugurazioak, herriko jaiak... "Villatuertako igerilekuen zabaltzean guk dantzatu genuen. Han Nafarroako Gobernuaren lehendakaria zena zegoen, Urralburu, Zirarda apezpikuarekin...".

Lokalak ez dira beti gaurkoak izan. "Bai entseguak egiteko baita materiala gordetzeko ere toki ezberdinak izan ditugu. Kaputxinas eskolan, San Blas elizako lokaletan, Askatasuna ikastetxeko kiroldegian edo Hilarion Eslava eskolan entseiuak egin dira. Gaur egun Burlatako Kultur Etxean elkartzen gara. Gure jantziak gordetzeko Udaletxeak duen pisu bat erabiltzen dugu".

Ezin da musikariaz ahaztu. Txistulari askok jo dute Larratz dantzari taldean. "Hasieran Elena Ziaurritz eta Nunci Ros aipa ditzakegu. Gero Jokin Kanpionek-aitakjo zuen gurekin edo bestela bere ikasleak bidaltzen zituen. Gainera musikariekin pasadizo batez oroitzen gara: behin Dantzari Egunean parte hartzeko Donibane Garazira gindoazen, ezin ginen muga pasatu autobusean Alfontso Iturria zetorrelako eta adingabea zen. Orduan autobusetik jaitsi eta oinez pasatu zuten muga". Urte hauetan txistulari asko dira Larratzen jo dutenak, eta gaur egungoak Jokin Kanpion eta Susana Agilera dituzte. Aipatzekoa da Burlata Herriko gaiteroen laguntza izan duela beti dantza taldeak. Eta bost urtez txistulari eta gaitero izateaz gain, fanfarrearen kolaborazioa ere izan zuen Burlatako dantza taldeak, 2001. urtea arte.

Aipatzekoa da taldean gaur bikoteak direnak elkar ezagutu zutela. "Hori belaunaldi guztietan gertatu da eta ezkontzak ugari izan dira" komentatzen dute barrez.

JANTZIAK

1979. urtea arte dantzatzeko erabiltzen zuten arropa lagun bakoitzarena zen: neskek kaserazko jantziak eta mutilek praka eta alkandora txuriak. "Taldeak ordaindutako materiala bakarrik osaga- rriak ziren, hau da, makilak, txanoak... eta espar- tinak edo zatak behar izanez gero, zuk zeuk erosi behar zenuen. Oberenakoak etorri zirenean jantziak egiten hasi ginen". 1984.urtean Libiara dantzatzera joateko aukera sortu zen. Orduan jantziak egin ziren, batez ere, arropa txuria. "Dena den talde honetan jantz-iak egiteko denok parte hartu dugu. Gure asteko plana zen: astelehen, asteazken eta ostiraletan entsegua eta astearte eta ostegunetan joskintza egiten genuen lokalean. Eta ez zen emakumezko kontua, ez pentsa, hemen bai neskek bai mutilek jantziak josi ditugu" esaten zuten.

Jantziak lantzeko jatorriz- ko tokira joaten ziren iker- tzera. "Seguru aski dirua aldetik Erronkarikoak garestienak izanen dira".

EGINDAKO BIDAIAK

Atzerrian ere dantzatzeko aukera izan dute, adibi- dez Libian edo Portuga- len. "Libian nazioarteko dantza erakustaldian parte hartu genuen, haiek Iraultzaren 15. urtemuga ospatzen zuten eta. Oso aukera ona iruditu zitzaigun, Libiakoek guztia ordaintzeaz gain, pertsonak bakoitzari ere dirua ematen zioten, herrialdean bertan gastatzeko".

Honetaz gain, leku askotan izan dira eta toki horietan dantzatzeko asteburuko bidaiak egin dituzte: Vigora, Tarragonara, Burgosera, Toledora, Bartzelonara, Murtziara...

IKERKETAK ETA SARIAK

Aipatu den bezala, estatutuak egin zituztenetik oso argi zuten eginbeharrekoa: herrira ikertzera joatea eta ahalik eta antzekoen dantzak egitea. Horri esker bi sari jaso dituzte Larratzekoek.

Bata Arraiotzen egindako ikerketari esker. Kontatzen dutenaren arabera, kasualitatez egin zen ikerketa hori. " Herri horretara Duguna taldeak dantzatzen zuena ikastera joan ginen, baina muntatzea zela ikusi genuen eta Arraiotzen inork ez zuen hori ezagutzen. 1936. urtean galdu zen eta ezagutu zuten pertsonekin asko mintzatu ondoren koplak eta dantzak ikasi genituen. Lehenbiz-i ko aldiz Arraiotzen dantzatu genuen, emakume horien aurrean".

Erronkarin dantzak eta jantziak nolakoak ziren ikasi zuten eta horri esker beste saria jaso zuten.

EGITASMOAK

Kide hauen arabera, dantza taldeko momen- turik hoberen eta garratzi- tsuena Bailarak izeneko ikuskizuna egin zenean izan zen. Gero, 1999. urtean Hamaika dantzeta- ko lurra dantza ikuskizuna sortu zuten. "Azkeneko hau bi urtez egin genuen Euskal Herrian zehar. Ikuskizunak lan handia zuen, eszenatokia eta erabiltzen genuen zorua muntatzeko... baina hain- beste aldiz egin ondoren, egia da gero eta azkarra-go egiten genuela".

Iruñerriko beste lekuetan egiten den bezala, maiordomoen ohitura berreskuratu zen, baina bi edo hiru urtez egin zen. Jaietarako aukeratuak ziren(Donibane eta Ama Birjinako festetarako). "Maiordomoa izateko baldintza behar zenuen: taldeko gazteenetako bat izatea eta ezkontzeko adinean egotea".

Aurten 30. urtemuga dela eta, ekitaldiren bat pres- tatu nahi dute, baina hori udazkenean izanen da.

GAURKO EGOERA

Gaur jenderen falta da arazoa. Gazteek beste gustuak dituzte eta orokorrean dantza taldeetan jenderik ez dagoela uste dute. "Badira aktuazioak aurrera eramateko elkartzen diren taldeak. Ez dakigu zein den irtenbidea. Ikastoletan dantza egiten duten umeak harrapatzea konponbidea izanen litzatekeela dirudi, baina oso txikitatik hasten badira, agian 20 urteetarako nekatuak daude. Ea zer gertatzen den".