.FERMIN MUGURUZA, AXULAREN IZAN GENUEN
  El miércoles 28 de Junio, y dentro de los actos culturales de la Semana Cultural de Axular, nos visitó uno de nuestros músicos más conocidos fuera de los límites de Euskal Herria, a pesar de que hacía muy pocos días había fallecido su padre. Agradecemos desde estas páginas a Fermin Muguruza el que asistiera a su cita para darnos su parecer sobre la música y influencia de la globalización en la sociedad vasca.

 

Ia ordu pare bat egon zen hizketan, aretoa betetzen zuen jendearen arreta erabat hartuta, Ferminek bere iritzia eman zigun kultura eta globalizazioren gainean. Nola Euskal Herriak prest egon behar duen kulturako multinazionalen lehorreratzea jasateko, euskera indartu eta defendatu behar dugun izanen dugun hizkuntza erasoa leuntzeko, zein egoeran dauden etorkinak. Nola euskaldunok, bere historian zehar herri etorkina izanda, gure gizarte honetara datozenei, haiena falta zaiena bilatzen, beharra dugun onartzeko, eta gure gizartea hemendik urte gutxi barru, ohi izan den bezala, kultura askotakorekin aberastutako gizarte bat izanen den, baina indartsu mantendu behar duen bere nortasun ezaugarriak ez galtzeko.

Ferminek zioenez euskera, gero eta gehiago, herri bezala, identifikatuko gaituen nortasun ezaugarria izanen da, gizarte globalizatu baten barruan, kultura erabilerak oso antzekoak izanen dira: euskal kultur bizitzan aurkitu ahalko den desberdintasun bakarra euskera izanen da eta nor bere hizkuntza definitu bat izaten ez duten herriek, ez dira gauza izanen kultura globalizatzaileari aurre egiteko.

Hitzaldia amaitu eta gero galdera asko izan ziren eta besteak beste, hizkuntz aniztasuna, hezkuntza sisteman desagertutako zenbait hizkuntzak (frantsesa kasua paradigmatikoa da gure herrian, lurralde toki batean erabiltzen baita) komentatu zen. Solasaldi barruan ere munduko kulturek parte izan zuten, Afrika, Jamaika, Kebek, herrien autodeterminazioaren eskubidea eta hain beste galderak eta eztabaidak ohizko ez den baina oso zabala izan zen erronda batean.

Eskerrik asko Fermin, holako garaian, egoera pertsona hain berezi batean, etortzeagatik gurekin egoteko. Nahi duzun arte.