..MUSIKA
Testua: oscarbeorlegui@terra.e
Idi Bihotz, odola sutan, CD berria: Idiaren bihotza taupadaka beste disko batean
Entrevistamos al grupo IDI BIHOTZ que nos presenta su trabajo Odola sutan. Se trata de un trabajo m‡s duro que el anterior, y en lo que se refiere a la mœsica m‡s ca–ero. Segœn ellos, han recuperado su mala ostia

Bosgarrenarekin ostia txarra berresku- ratu dugu, bai, neurri batean Flying Freak osatu dugunetik jende askok pentsatu duelako taldea banatu zela: disko hau inoiz joan ez garen arren bueltan gaudela esateko modu bat da.

Ingelesez abestea erabaki genuen gogoko genuen musika hizkuntza horretan ere abesten delako. Gu musikari dagokionez oso irekiak gara, eta mota guztietako jendea aintzakotzat hartzea gustatzen zaigu; Chenoak esaten badizu zure diskoan kantatu nahi duela, neskak oso ongi abesten du, zergatik ez du egin behar? Amaigabe Berria, haien laugarren lana plazaratu zutenetik hiru urte igaro direnean, 2005eko abenduan Odola sutan bosgarren diskoaren argitaratze- arekin batera bueltan dira Idi Bihotzekoak.

Disko gogorragoa eta musikari dagokionez erasotzaileagoa, aurrekoa baino. Hori bai, aldaketak aldaketa (teklatuen desagerpena, bigarren gitarra jole baten sarrera...), taldearen bihotzak, are indar handiagoaz ere, taupadaka jarraitzen duela esan dezakegu. Albumak eutsi die taldearen ezaugarriei, hala nola abestien abiada edo melodiak sortzeko abilezia. Hona hemen diskoaz, hondarraldian egin izan dutenaz (besteak beste, Flyin Freak talde paraleloaren osaketa) edo diskoa ixten duen aria harrigarriaz kontatu digutena.

 

Odola Sutan-eko promozio orrialdean ostia txarra berreskuratu duzuela azpi- marratzen da. Tituluak berak hala ira- dokitzen du: musikari dagokionez besterik ez?
Musikari eta lirikari dagokionez. Eta jotzeko gogoa ere berreskuratu dugu. Hirugarren diskoa, baldintza berezi batzuengatik (bi adiskideren heriotza istripuan, eta beste batena, paramilitarrak Kolonbian erailda) gordinago, gogorrago atera zitzaigun; hala eta guztiz, laugarrena, une goxoan geundelako akaso, heavy-ago atera zitzaigun, ekoizpen handikoa: hagitz estudiokoa... nahiz eta agian leunago atera zitzaigun kontzertuak, entseguak eta guztia metatu zitzaigulako. Bosgarrenarekin ostia txarra berreskuratu dugu, bai, neurri batean Flying Freak osatu dugunetik jende askok pentsatu duelako taldea banatu zela: disko hau inoiz joan ez garen arren bueltan gaudela esateko modu bat da.

Disko honek astindu zalea dirudi, zuen estilo nagusia den power-metal-aren kalterako ere; teklistaren lekuan gitarra jole bat jarri duzue. Aldaketa, zer dela eta?
Laugarren diskoak argia ikusi zuen, guk, talde bezala, sei urte generamatzala.
Disko bat urte eta erdiro ateratzen genuen, bataz beste, eta ikusi genuen jarraituegiak zeudela. Haien artean garapen argia zegoen arren, disko batetik bestera tarte handiagoa behar zela ikusi genuen, disko honekin lortu dugun indarra eskuratzeko, laugarrenean izan ez genuen indarra; disko hartan soinu ezberdin baten bila joan ginen, honetan soinu zuzenagoa bilatu dugu. Gainera, Adri‡n gitarrista berriaren etorrerak freskura ekarri dio taldeari.

Mintza gaitezen Flying Freak-ez, zuen proiektu paraleloaz. Disko honen egikeran eragina izan al du?, nolakoa?
Bueno, talde horrekin, Tierra Santarekin batera, ia berrogei kontzertu eman ditugu estatu osoan zehar, eta musikan hamar urte eraman arren mundu berri bat ezagutu dugu nahitaez. Idi-rekin batez ere Euskal Herrian jo dugu, irteera batzuk kenduta. Hala ere, Flying-eko birari esker estatua ezagutu dugu, hortik musika nola ikusten den jakin dugu, eta jendea Idi-ren diskoak sinatzeko eskatzen eta guzti ikusi dugu. Noski, hori ikusita, zeure buruari galdetzen diozu zergatik ez joan horra Idi Bihotz-ekin jotzera.

Aldea dago Euskal Herritik etorrita ingelesez abestearen eta euskaraz abestearen artean?
Azken batean, ez dute ez bata ez bestea ulertzen, ezta? Ez, jende gaztea irekiagoa da; uste dugu azken urte hauetan gauza aldatu dela. Lehen, jendea uzkurragoa zen euskararekin, baina kanpoan asko jo duten Su ta Gar bezalako taldeek publikoaren zati bati begiak irekiarazi dizkio. Uste dugu aldea zerotik hurbil dagoela, kontua da ingelesez onartuagoa dagoela, ez baitago politizatua. "Freedom" esanda ez da ezer gertatzen, baina "askatasuna" esanda egurra ematen ahal dizute leku guztietatik. Edozein kasutan, aldi gehienetan Idi Bihotzekin esandako gauza bera esan digute: "gaztelaniaz abestuko bazenute, kristorena izango zineten"

 

Flying Freak-en helburuetako bat al da edo izan al zen Euskal Herritik kanpo jotzea, gaizki begiratua izan gabe?
Ez, ez genuen helburu bat ere. Idi-ren disko batetik besterako atsedena hartu baino ez. Baxu jolea oporretan joan zen (sei edo zazpi urte gelditu gabe bageneramatzan, udan batez ere joaz) eta ez jotzeaz aspertzen ginenez, egun batean lokal batean elkartu ginen, Pedro lagunari deitu eta arrats horretan berean kanta bat sortu zen. Soinuak asebete gintuen eta elkartzen jarraitu genuen. Letrak asmatzeko orduan ikusi genuen euskaraz egiteak ez zuela zentzurik, Idi Bihotz-en klon bat izanen baitzen bestela. Eta bi lagun kentzea beste bi sartzeko... Ingelesez abestea erabaki genuen gogoko genuen musika hizkuntza horretan ere abesten delako: gaztelaniaz egiteak ez gintuen motibatzen oso zaila iruditzen zitzaigulako. Gainera gure gustuak gehiago lerratzen dira ingelesera eta euskarara.

Nola sortu zen Tierra Santa-rekin egindako bira?
Ordezkari berbera izanda, pentsatu zuten guretzat aukera ona zela.

Idi Bihotz-en orainera itzul gaitezen. Disko berrian Argia amatatu arte kantak arreta bereziki deitzen du, Maite Aldaz sopranoak abesten du eta Kelly Family-ko John Kelly-k teklatua jotzen du: nola sortzen du haiekiko harremana?
Orain hiru urte, Artsaian kontzertu baten ondoren, Maite kamerinora sartu zen gu zoriontzera; nik John, bere senarra, ezagutu nuen, eta talde heavy batek bera ezagutzeaz harritu egin zen. Mintzatu ginen eta esan zigun Maiteri (opera abeslaria dena) biziki gustatuko litzaiokeela gurekin kolaboratzea, inoiz interesatuak egonez gero berari deitzeko. Beraz, Flying-eko diskorako deitu genuen eta lan ikaragarri bat egin zuen. Idi Bihotz-en bitartez elkar ezagutu genuenez, talde honekin grabatzea nahi genuen, eta berriz ere deitu genuen; Iruñeko bere etxean grabatu genuen, gitarra akustikoarekin eta ahotsarekin, gainerako guztia berak egin zuen: nahi bezala moldatu zuen, koroak sartu... Askatasun osoa eman genion eta emaitza hor dago, txundigarria.

Beraz, Koma-ko Brigiren parte hartzetik Maite eta John-engana pasatu gara; jauzia? garapen naturala?
Hitz egidazue heavy melodikoaren eta operaren arteko lotura bitxi eta gaian adituak ez garenontzat harrigarri honetaz. Gu musikari dagokionez oso irekiak gara, eta mota guztietako jendea aintzakotzat hartzea gustatzen zaigu; Chenoak esaten badizu zure diskoan kantatu nahi duela, neskak oso ongi abesten du, zergatik ez du egin behar? Agian batzuek pentsa dezakete propaganda egin nahi duzula besteen bizkar, baina Maite, Alemanian oso-oso ospetsua den arren hemen ez du inor ezagutzen. Eta merezi duen neska da, John-ek bezala. Biek parte handia hartu dute taldean eta abestian, berea balitz bezala. Gainera, power-metalarekin zer ikusia bera dute haiek eta Brigik.

Disko honetan moldaketa, orkestazio anitz daude... perfekzionistak zarete?
Bai, batez ere guztiari irekiak gaudelako. Zergatik ez sartu orkestra bat, soprano bat... edo Evaristo? Kolaboratzailea nor den baino gehiago, kolabora- tzailea nolakoa den erreparatzen diogu. Bai Brigik eta bai Maitek gure antza handia dute: polita litzateke Helloween-eko abeslariari deitu eta miloi bat dolar ordaindu hona etortzeko kantatzera, baina agian ez da lehenago aipaturikoak bezain gurekin identifikatua sentitzen, ezta gu harekin ere.

Bukatzen joateko, bost urte geroago, nola dago idiaren bihotza, taupada-markagailuren beharrik?, ongi al dabil?
Uste dugu pistoia jaisten hasia zenean berriro igo dela. Amak dio zenbat eta nagusiago orduan eta okerrago, leunagoak izan ordez, soinu zakarragoa dugula. Benetan uste duguna da inoiz baino biziagoak gaudela.

Zer gertatu zen logotipoaren "txirri"-arekin? Tabakoaren kontrako araudiaren kontuak?
Eta diskoan agertzen ez den logotipoarekin? Jartzea ahaztu zitzaigun! Kalean zegoelarik ohartu ginen. Sustraiak gordetzea gustatu izan zaigu beti, baina... Oso itxura txarreko marrazkia zen, lokalean asmo handirik gabe egindakoa. "Txirria" txantxaren parte bat zen. Uste dugu itzuliko dela, gure izaeraren zati bat delako.

..Maiatza Rock

...Testua: Euskalerria Peña

 

Maiatza Rock urtero Burlatan antolatzen den kontzertu ziklo bat da. Bertako Euskalerria Peñak antolatzen du eta talde gazte zein eskarmentuzkoak jo ohi dute. Kontzertuak, aurten, Euskal Herria Peñan izan dira, 22:30etan.

Berriro ere aurten Euskal Herria Peñak Maiatza Rock antolatu du. Urte bateko etenaldi ondoren, jaialdi honen 12. edizioa izan da, doaneko rock kontzertuak gozatzeko. Rock jaialdia, Peña Euskal Herriko bazkide batzuen ekimenaren esker hasi zen eta gaur egun Iruñerri osoan, maiatzaren larunbateroko erreferente batean bihurtu da.

11 urte antolatu eta gero pasa den urtean ez zen jaialdia egin. Hainbeste urte jarraian antolatzen, motibazio edo nekea sortu zen azken urteetan antolatzen zutenen artean. Hori zela eta, egoera bortxatu eta gogorik gabe jaialdi bat antolatu baino lehen, bertan behera uztea erabaki zen, antolatzeko gogoekin beste lagun talde bat sortu arte. Urte bat besterik ez da itxoin behar (zorionez) lagun talde batek, beste urte batzuetan antolatu zituzten batzuk eta beste lagun berriak ere, berriro ere Maiatza Rock jaialdia antola dezan..

Formatu eta kokaleku ezberdinak izan baditu ere, urte guzti hauetan Maiatza Rocken hari komunetariko bat, rock kontzertuak dohainik eskaintzea izan da. Rocka herri kultura barruan dagoela uste dugu eta lagun guztioi hurbilarazteko modu aproposena da hau.

Euskal Herriko zein Euskal Herritik kanpoko 40 talde baino gehiago pasatu dira Maiatza Rock jaialditik, hauetariko batzuek ere errepikatu dute. Gero eta zailagoa da kartela aukeratzea, jo nahi duten rock talde askotako eskaintzak ditugu eta. Beti ere ahaleginak egiten ditugu jaialdian estilo ezberdinak sar daitezen, eta aurten ere "rumba" jotzen duen talde bat, hip hop ekitaldi bat eta azken egunean bukatzeko DJ´s sesioi bat sartu ditugu. Aurten euskeraz aritzen diren taldeen agerrera eskasa izan da, baina beti talde hauek sartzen saiatzen gara.

Aurten Peña barruan kontzertu guztiak egitea erabaki dugu, orain dugun tokiak aukera ematen baitigu eta bazkide guztien kolaborazioa suposatzen bada ere, antolatzeko egin behar dugun lana askoz gutxiagoa da. Hala eta guztiz ere, kontzertu guztien kalitatea oso altua izan dela uste dugu, eta jende etorrerak hala erakutsi digu. Aurten erantzun bikaina izan dela eta, heldu diren urteetan Maiatza Rock jaialdia izanen dela pentsatzen dugu.

Eskerrik asko Maiatza Rock bitartez Peñara hurbildu zareten guztioi eta prestatzen lagundu diguzuen guztioi. Heldu den urtean berriro ere jaialdian ikusiko gara.

.DISKAK

Testua: oscarbeorlegui@terra.e

DOMINGO CALZADO Y CONJUNTO ISTIERCOL: APOLOGÍA

(EL DIABLO, 2006)

Domingo Iruñeko giro musikalean lagun ohikoa da, eta azkenik bere artea CD batean islatua ikusi du; Marea-ren diskoetan parte hartzeagatik ezaguna nagusiki, hona hemen Apología, lan koloretsu, zaporetan eta usainetan aberatsa: rumba, buleria, Santanaren gitarrak, Tomasito eta Camarónen duendea... "Cantaor" batena ezpada, bai flamenkoaren kantaerek harrapaturiko abeslari baten estilo orokorrekoa; Apología, udaberria zein polita datorren, ah eta ongarriaz ederturiko loreak bezala, hala dator, Istiércol taldearen lan onari esker, ongarritua. Argia hala ikusi dute CD hau osatzen dute kantek, hamaika kantek, Oswaldo baxujolearen arteak ureztatuta, eta Mai Mariano (Argentinako Rosariotar gitarrista sinestezina), eta Marea-ko Alén Ayerdi baterian eta Kolibri Díaz puzzle osatzaile eta ikuskatzaile teknikoa lagun dutela. Berri gehiago www.domingocalzado.com orrialdean.

HABEAS CORPUS:
BASADO EN UNA HISTORIA REAL

(K INDUSTRIA, 2006)

Musika gerrillan aitzindari 1993tik, Habeas Corpusek taldea baino gehiago izaten jarraitzen du. Zazpi lan dituztela, talde emankor honek koska bat estuago ematen dio bere ibilbideari Basado en una historia real-ekin, non madrildarrek berriz ere gauzak beren izenekin deitzen dituzten, eta beren adimena arma bihurtuta, arma mingarri bihurtuta gorriak pasarazi eta pentsarazi digute.

CD honek, aurrekoek bezala, elkarren osagarri diren bi ardatzetan dauka euskarri: M.A.R.S.-ek alde lirikoan eta beste guztiek alde musikalean ordezkatutakoak. Gauzak honela, hona hemen hagitz disko kementsu, indartsu eta bizizale bat, bandaren garapen musikala berriro agerian uzten duena, oraingoan egiazki salbaia den hardcore (eta are metalcore ere) kutsuko metal baterantz guztiz zuzendua, gitarra zorrotz baino zorrotzagoak nagusi, baxuaren gainetik ahots propioarekin entzungai, bateriaren kalaka eta beste behin bikain dagoen M.A.R.S.-en riff boteretsuak ahaztu gabe. Basado en una historia real harmailen oinetan eraikitako lana da, eguneroko bizitza benetakoa, amorruz eta ametsez josia; Habeas Corpus, pentsamendu askearen eta gaur egungo buru

 

IDI BIHOTZ:
ODOLA SUTAN

(OIHUKA, 2005)

Inoiz joan ez ziren arren, hona hemen euskal metalaren talde handienetariko honen itzulera diskografikoa: Bizkaiko Idi Bihotz. Itzulera abenduan gauzatu zen Odola Sutan diskoarekin. Laugarrena baino lan erasotzaileagoa, gordinagoa: teklaturik gabe, heavy-z eta metalez (honela, bereizita) josia eta bandaren ukitu nahastezinarekin: melodiak lehen planoan, bateriaren kalaka bizia, gitarren indarra... Baina oraingoan, albumak ezuste bat biltzen du: taldea erabat handiagotzen duen aria bat, Argia amatatu arte, Maite Itoiz Iru–eko sopranoak abestua. Idi bihotz, Odola Sutan: hona hemen bihotza badabilen egiaztapen, aspaldi bezain indartsu, edo indartsuago, tantaka jarraitzen duela dioen kardiograma.