.Nafarroaren Eguna: Denok Nafartarrak Gara
Testua: Verónica Ferreira Pinto

Gaur egun besta horrek bere bidea egin du. Poliki poliki baxe-nafartar eta iparraldeko jendeak ere parte hartu du gehiago. Aurten sekulan baino jende gehiago ibili da Baigorriko karriketan.

La celebración del NAFARROAREN EGUNA quiere ser un canto a la unión entre las dos navarras. La BAJA NAVARRA tiene vocación de seguir hermanada con nosotros que conformamos la ALTA NAVARRA. Leire Bidart miembro de Basaizea, nos cuenta el objetivo de esta hermosa jornada

Nafarroaren eguna antolatuz Baigorrin nahi zuten erakutsi denak nafartarrak girela bai Baxe-nafarroan bai Nafarroa Garaian eta batzen gaituena gure hizkuntza ta kultura berdina dela

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gure Nafarroa ofizialak bost merindade ditu. Horrela agertzen da liburuetan. Baina bada seigarrena, liburuetan zoritxarrez agertzen ez dena: Behe-Nafarroa edo bortuz bestaldeko Nafarroa. Hori ez ahanzteko eta denok Nafartarrak eta euskaldunak garela aldarrikatzeko Baigorrin Nafarroaren Eguna sortu zen orain dela 27 urte. Egun, jende asko deitzen duen ekitaldia da -gero eta gehiagoeta Baxe-Nafarroan egiten diren jarduerak ez dira bakarrik egun horretakoak: udaberrian zehar ekitaldi ugari egiten dira. Horretaz hitz egiteko Leire Bidartekin egon gara. Leire Baigorriko Basaizea elkarteko lehendakaria da eta Nafarroaren Eguneko antolatzailea. Gogoratzekoa da egindako lanagatik, Basaizea elkarteak Axularrek ematen duen Ekilore saria jaso zuela orain dela 2 urte. Leirek Nafarroaren egun horren inguruko eta haien egoerako beste kontuak azaldu dizkigu.

Noiz sortu zen Nafarroaren Eguna eta zeintzuk ziren garai hartako helburuak? Nork antolatu zuen lehenengo edizioa? Gaur egungo xedeak berdinak dira?
Nafarroaren eguna lehen aldikotz 1979ko urtean egin zen Baigorrin. Urte hartan, Baigorriko baleako gazteak ez ziren oraino Basaizea elkarte moduan antolatuak (Basaizea kultur elkartea Baigorriko baleako jendeek sortu zuten 1980ean). Arrola dantza taldearen ta gaita kurtsoen bidez, Baigorriko baleako gazte batzu harremanak ukaiten hasi ziren Nafarroa Garaiko beste dantza ta musika taldeekin. Nafarroaren eguna antolatuz Baigorrin nahi zuten erakutsi denak nafartarrak girela bai Baxe-nafarroan bai Nafarroa Garaian eta batzen gaituena gure hizkuntza ta kultura berdina dela.

Hola hasi ziren egun horren antolatzen Baigorrin, nafarroako gaitero, txistulari, erraldoi ta dantzariak gomitatuz. Lehen urteetan gutti ziren baxe-nafartarrak. Baigorriko jendeak leihoak hesten zituen hegoaldetik etorri «espaniol»horien beldurrez.

Gaur egun besta horrek bere bidea egin du. Poliki poliki baxe-nafartar ta iparraldeko jendeak ere parte hartu du gehiago. Aurten sekulan baino jende gehiago ibili da Baigorriko karriketan.
Azken urteetan Nafarroaren eguna ta kulturaldia antolatzen dugunak duela 27 urte sortu ginen gu ere. Gure gurasoek zituz-ten helburu berdinekin ari gara lanean. Aldatzen dena da haiek zituzten harremanak Nafarroa Garaiko jendearekin erabat galdu egin ditugula ta saiatzen garela urtean zehar egiten dugun lanean ere harreman horren berreskuratzen.Baina bada lana oraino: oso bizimolde desber-dinak ditugu eta iduritzen zait Nafarroa Garaikoak ez direla hain errexki etortzen Baxe-Nafarrora.

Zertan datza Nafarroaren Eguna? Zer dago ikusgai? Zeintzuk dira urtero egiten diren ekitaldiak eta zeintzuk aldatu egiten direnak?
Nafarroaren eguna, lehen aipatu dudan kulturaldian kokatzen den besta eguna da. Baigorriko kulturaldia, Basaizea elkarteak antolatzen du urtero apirileko hilabete guztian. Kulturaldian zehar ekitaldi ugari antolatzen ditugu: antzerki, dantza ikusgarri, kantu afari, haurren eguna, musikaldi… Ekitaldi alaiak izaten dira baina baita debate eta mintzaldiak ere. Balean,
Nafarroan edo Euskal Herrian izan ditzakegun gizarte arazoen aipatzeko eta salatzeko momentua ere izaiten da. Joan den urtean adibidez, etxebizitzaren arazoa aipatu genuen. Aurten mugaz gaindiko egiturek ekar dezaketenari buruz izan zen.

Nafarroaren egunari doakionez, gutxi gorabehera beti egitura berdintsua ukan du: goizean dantzari, joaldun ta ziganteen ibilaldia; elizako plazako ekital-dia (bertsolari, dantzari, Basaizearen hitza ta dantza jauzi ta Larrain dantza denentzat); eguerditan bazkari herrikoia; arratsaldean, behereko plazan, dantza ta kantarien ikusgarria (aurten Duguna dantza taldea); ondotik dantza jauzi ta berriz Larrain dantza denentzat ta amaitzeko dantzaldia.
Azpimarratzekoa da, azken 6 urteetan, ikastolen tokia haundituz joan dela: Ortzaize ta Garaziko ikastolek dute bazkaria antolatzen eta egun osoan zehar saltoki ugari dituzte ere. Guretzat oso garrantzitsua da euskarak toki haundia ukan dezan egun horretan.
Urtero aldatzen dena, dantzari ta kantariak dira: aldiro herri desber- dinetako taldeak gonbidatzen ditugu, horrela harreman berriak sortuz.

Noiz hasten zarete antolatzen? Noren laguntza jasotzen duzue (giza laguntza eta ekonomikoa)?
Kulturaldia, 6 edo 7 hilabete lehenago hasten gara gogoetatzen: zer gai aipatu nahi dugun, zein elkarterekin lan egingo dugun etabar. Aurten saiatu gara baleako beste herrietako gazteekin harremanak lotzen, kultural-diko ekitaldi batzu heien laguntzarekin antolatuz (kantu afaria bankarrekin adibidez). Elkarte edo antzerki talde batzu ere etortzen dira gure gana ekitaldi edo ikusgarri bat proposatzeko.
Diru laguntzen aldetik, ez dugu erakunde publikoetatik edo udal etxeetatik ezer eskuratzen. Nafarroaren egunean egin irabazieri esker arras autonomoak gara. Horrek askatasun osoa uzten digu nahi duguna egin eta erraiteko.
Bestalde, Nafarroaren egunean atera diruari esker euskararen alde ari diren elkarte batzu laguntzen ditugu urtero eskaintza bereziak eginez. Iaz adibidez, Tuterako ikastola eta Baigorrin sortuko dena lagundu genituen.

Zergatik ospatzen da Baigorrin? Zergatik ez da zonal-deko bertze herrietan egiten?
Baigorrin ospatzen da betidanik Baigorriko gazteak hasi zirelako egun horren antolatzen. Basai-zea Baigorriko baleako kultur elkartea izanez, normala iduri-tzen zaigu herri handienean egitea. Gainera, egun horrek duen fama ikusita, inguruko herriak txikiegiak lirateke!
Burlatako erraldoiek Nafarroaren Egunean parte hartzen dute. Noiztik Baigorri eta Burlataren arteko harreman hori?
Hasieran, Zangotzako ziganteak etortzen ziren. Basaizea elkarteak hango konpartsaren sorreran parte hartu zuen ere. Baina konpartsa hori ez denez gehiago ibiltzen, duela 7 edo 8 urte Burlatako ziganteei eskatu genien Nafarroaren egunera etortzea. Baigorriko gaiteroek zuten harremana haiekin. Geroztik urtero etortzen dira. Ez dugu beste harremanik beraiekin baina gaur egun, Nafarroaren eguna ez litaike egiten ahal haiek gabe!

Baigorrin euskaraz mintzatzen da, baina zein da gutxi gorabe- hera jende euskaldunaren portzentaia? Euskara ofiziala duzue? Karrikan entzuten da?
Baigorrin jende gehienak daki euskara. Baina egunero baliatzen dugunak gutxi gara. Jende zaharrak du euskara gehien erabiltzen. Gazteek gutxi egiten dute, gurasoek ez dietelako erakutsi edo erabiltzeko lotsa dutelako! Beste batzuek euskara ongi dakite bainan frantsesak sentitzen direnez ez dute mintzatu nahi! Gainera, Nafarroa Garaian bezala, Iparraldean euskara ez denez ofiziala, ez dugu administrazioan edo harreman ofizialetan erabil-tzen ahal. Horregatik galtzen ari da eta horregatik guk ekitaldi guziak euskara hutsean egiten ditugu. Ez dugu ulertzen ahal euskal kultura beste hizkuntza batean egitea eta espero dugu horri esker, dakiteneri erabiltzeko gogoa emango diegula eta ez dakiteneri ikastekoa!

Baigorrin ikastola bat egiteko asmoa duzue, azaldu gainetik zein den egitasmoa
Heldu den irailean irekiko da Ama ikastola berria Baigorrin. Duela 25 urte jadanik idekitze entsegu bat izan zen baina haur eskasa ta laguntza faltagatik hetsi zen ondoko urteetan Ortzaizen idekit-zeko.
Aurten 13 haurrekin idekiko da buraso talde motibatu baten lanari esker.
Noski udal etxeak ez du proiektu hori susten- gatzen, beraz ez du batere diru laguntzarik emaiten.
Bainan guk ez dugu etsiko. Jadanik lanak hasiak dituzte gelak antolatzeko. Espero dugu ikastola berri horrekin balea gaine-kaldetik haur gehiago hurbilduko direla eta poliki-poliki ikastola eder bat eginen dugula Baigorrin.

 

...Nafarroaren Eguneko 2006ko Manifestua
... 2006ko Apirilaren 30ean, Baigorrin. á Begiak hetsi.

 

Begiak hetsi eta irudikatu: nunbait munduan, mendi eder bat, nehork sekulan menperatu ez duen mendi bat. Mendizale frango saiatzen dira, bide desberdinetarik eta molde desberdinez gailurrera heltzen: batzuek, patar eztiak hartzen dituzte, besteek harrizko pareta xutak. Batzuk tresneria erraldoia dute, besteek eskuak bakarrik baliatzen dituztelarik igotzeko.
Han, talde bat bada, gustian, hastiz badoana, patarraren erdian gelditu dena inguruak miresteko. Hor, beste multxo bat arras gelditua da. Ez du urrunago joan nahi eta arbola baten itzalean pausatzea erabaki du.
Beste alpinista batzuek kaskoa baizik ez dute ikusten eta zangoetan dituzten zaurieri kasu egin gabe beti gora doatzi. Hauetan, badira ere oinak ziloetan bihurturik halere gelditu nahi ez dutenak. Helduko dira bururaino?
Han, urrunean ageri dira, kaskotik hurbil, b
etirako (hotz gatik agian) geldituak diren mendigoizaleak, saiak haien inguruan itzulika dabiltzala.
Haien ondoan, beste batzuek, ez dute gehiago lokirik atxikitzen dituen soka lotzeko eta diren lekutik ateratzeko. Han berean berriz, badira denbora guzian tresneria prestatzen pasatzen dutenak, sekulan abiatu gabe.

Ta hor erdian, azken talde bat, hartu behar den bideari buruz ezin adostuz eztabaidan, patarraren erdian gelditua.
Alta hastapenean, denek elkarrekin kaskoraino heldu behar zuten! Zer gertatu ote da?
Egia erran azken hilabeteetan, puxkat galdu gira xendretan. Erori den laino horrek ere, ez gaitu lagundu!
Alta, segur naiz, igotzeko ditugun zailtasunak gainditzea balio duela! Gailurrean eraikiko dugun herriak, mendizale desberdinen aberastasunez eraikiak,igotzen segitzea merexi duela!
Gaurko eguna hola nahi dugu: ainitza eta euskalduna. Sinetsi nahi dugu, Euskal Herria eta euskararen alde ari diren guztiek beren lekua atxemaiten ahal dutela egun huntan. Beriexketarik gabe. Behingoan bederen, bakotxak bere alderdia bakarrik goraipatu gabe.
Egun hauetan, egunero prentsan agertzen dira bake prozesua gelditzeko egiten dituzten maltzurkeriak: arrestatze, kondenatze, tortura, auzi-antzerki, hitz faltsu eta beste. Egun honen bidez, hauen gainetik pasatzeko indarra badegula erakuts dezagun!

Aro ikertzaileek udaberri iguzkitsu bat iragartzen daukute. Segur naiz aldi huntan ez direla tronpatzen…
Gora gure herria! Gora Nafarroa! Gora Euskal Herria!