| .Burlatako Eguna 2006 | |
|
Aurten
ere poztasun handiz ospatu genuen Burlatako euskaldunok batzen gaituen
eguna: BURLATAKO EGUNA, hain zuzen. Makina bat ekitaldi antolatu zirenak
goizean hasi eta gaua iritsi zen arte. Hona hemen hamar argazkitan gertatukoaren
laburpentxo bat.
|
El Burlatako Eguna se consolida como uno de los actos más representativos de la vida sociocomunitaria de Burlata. Ofrecemos en 10 fotos un resumen de lo acontecido el 2 de julio en Burlata en el marco de la celebración de esta jornada cultural euskaldœn |
|
DANTZARIAK Hagitz dantzari finak heldu zaizkigu. Gaxteak diren arren, eskarmentu pixka bat hartuta, dantzari trebeak izanen direla, ez du inork dudatan paratuko. |
![]() |
|
HAURRAK
Bai ongi pasa zutela haurrek. Haientzako ere baziren jostalekuak, bai
horixe! Goiti eta beheiti zebiltzan gomazko tresnak hagitz harrera ona
izan zuten haurrengandik.
|
![]() |
|
HERRI
KIROLARIAK Igantziko gazte mardulak etorri zitzaizkigun beren abileziak
erakustera. Zaku altxatzeak izugarriak izan ziren. Makina bat jende aho
bete hortz gelditu zen.
|
![]() |
|
ZAKU
PERTIGA Kirol jarduera hau guztiz berria izan zen jende anitzentzat, ederra
da ikustea euskal kirola zaharrak berreskuratzen ari garela ikustea.
|
![]() |
|
ETA
JATEKO ... MAKARROIAK Hainbeste mugitu ondoren jan egin behar da. Pasta
izaten da errazena eta goxoena, ume guztiek maite dutena. Guztiek? Ez
dakit bada, argazkiko haurra hagitz pastazalea den?
|
![]() |
|
ANTZARREKIN
ZAKUR ERAKUSTALDIA Bitxia izan zen hagitz zakur abilezia erakusketa: antzarrak
ziren maneiatu behar ziren animaliak. Ederki aritu zen antzarzaina bere
zakurttoarekin.
|
![]() |
|
PINTXOA,
EDALONTZIA ETA BASOERDI ARDO Urtero bezala festagunean sartzearekin batera
aukera zegoen 2 euro pagatuta, errelleno pintxoa, basoerdi ardo eta edalontzia
eskuratzeko. Martinek eta Rosak ere, jakina, dastatu zuten mama goxua.
|
![]() |
|
JENDETZA
ERMITABERRI IKASTETXEAN Jende dezente bildu zen ekitaldietara. Urtez urte
errotu den ekitaldia dela esan behar dugu zalantzarik gabe.
|
![]() |
|
ZERU
ETA ANER Aner eta Zeru. Zeru eta Aner hantxe izan ziren, nola huts eginen
zuten, bada, Burlatako egunean? Ez horixe!
|
![]() |
|
ARTISAUAK
Eskulangileek ere ez zuten hutsik egin. Belarritakoak, lepokoak, eskumuturrekoak,
panpinak, txontxongiloak, etabar.
|
![]() |