.Burlatako mugak bisitatu genituenekoa
Testua: Ziripot
Entre los actos de las fiestas de San Juan destaca uno que lleva muchos años realizándose: es el recorrido de las mugas. Costumbre de que cada año se realiza en multitud de pueblos, se trata de revisar las mugas, los lindes del municipio

Udalerriaren mugak zein diren, non dauden mugarriak, zeinena den lur eremu hau edo beste hori, erraz atzentzen diren kontuak dira. Hagitz argi izan behar dira kontu hauek, horregatik urteko aztertzen dira mugarriak, herriko mugak, Burlatan Donibane festa ttikien inguruan egiten dugun ohitura dugu hau. Han izan ginen, eta honatx han ikusitakoaren kronika xumea

Lehen mugarria Zubi zaharra pasa eta Mendillorrirako bidean paratu genuen lehen mugarria. Goizeko 9etan atera ginen eta hamar minututan paratua genuen lehen marka.

GG

Mugarri zenbait zutik diraute H horrek Huarte herria adierazi nahi du. Bidean mugarri asko falta ziren, badira oraindik batzuk zutik daudenak

oo

Garagartzarraren atzean Sarriguren auzo berria Garagarra hori horia agertzen zen, atzean Sarriguren herri berria ikusten ahal da lehendabizikotz. Zalantzak argitzen Mugarri batetik bestera egin beharreko bidea ez zen erraza izaten, batzuetan zalantza dezente izaten genuen, horretarako mapa aztertzea genuen bide bakarra.

jj

... eta bat-batean bi orkatz agertu zitzaizkigun Halaxe gertatu zitzaigun, bai, Erripagaina eta Areta artean dagoen ezponda handian sartu ziren orkatzak. Ezusteko ederra hartu genuen, inoiz ez genuen pentsatuko Burlatan basa animaliak izanen zirenik.

hh

Burlatako alde zaharraren ikuspegia Erripaganatik Burlatako alde zaharraren azken arrastoak agertzen zaizkigu, zahar, zakar eta gaizki zainduak. Burlatak merezi zuen bestelako alde zaharra. Pena.

jj

Ederra Arga ibaia parkea Ederra zegoen ekainaren azkeneko partean Arga ibiaren bazterretan egin duten parkea. Makina bat jendek egiten du egunero bueltaxka bere bideak ibiliz.Atarrabiako mugan erromesak zaldi eta guzti Horrelaxe izan zen erromesak agertu ziren Atarrabiako mugan, zakur, zaldi, asto eta guzti, gainera.

YY

Ibilaldia egin genuen zazpikotea Hortxe ageri gara bidea egin genuen zazpikotea; erauntsiaren lehen zantzuak antzeman genizkion eguraldiari. Burlatako igerilekuetara iristean sekulako euri zaparrada bota zigun.

uu

32 mugarri paratu genituen Hori izan zen zenbakia, bai. Burlatak dituen 32 mugarri zehaztu, berritu eta lurrean paratu genituen. Azkena, Burlata eta Iruñea bereizten dituena, Lagun Artea kirol elkartearen ondoan.