.MUSIKA

Testua: oscarbeorlegui@terra.e

hh

kepa junkera
Hiri (ELKAR, 2006)
K lanarekin folk album hoberena izateagatik Grammy Latinoa duela bi urte lortu ondotik, hementxe dugu berriro Kepa. Musika eta erritmoen alkimista ezin hobea dela berriro erakutsiz heldu da Hiri izeneko lan berriarekin. Disko korala da azken lan hau, Keparen trikia berriro lotua, nahastua eta zabaldua heldu zaigu, oraingo honetan emaitza koloretsu eta anitza lortuz ikuspuntu artistikotik begiratzen badugu.
Erritmo ezberdinak erabiliz Hiri lanak hiriak amesten ditu, gogora ekartzen ditigu, musika ezberdinekin hiri anitz pasako dira gure gogotik, gure burmuinean ditugun musikekin. Kontinente ezberdinetako hiriak agertzen dira: Agadir, Marokon dagoen hiria, bertan Kepak 40.000 jende dantzan paratu zituen. Kokkola, bertan kontzetua eman zuen Kepak zero azpiko 20 gradutan. Tiblisi, Reno, Iurreta ... Aurrerapauso berri bat da Hiri, Kepak berriro ere eman duena.

kk

rafa rueda
Saredun eskua (GAZTELUPEKO HOTSAK, 2006)
Euskal kantagintzako ordezkaria dugu Rafa Rueda, ez da, agian, beste batzuk bezain mediatikoa, baina Rafa abeslaria da, songwriterra esanen genuke bere disketxean dioten moduan. Bere jakinduria erruz paratzen du musikaren zerbitzuan, beti egin izan du, bai PiLT-n eta baita orain ere argitaratu berri duen bakarkako lan honetan, bai horixe!
Hamar lan daude disko honetan, lelo errazak dituzten kantak, aberatsak, Rafak sortu duen bere pop pertsonal goxoa isurtzen duten kantak, gustu handiz eginak; batzuetan saxoia den popa ere izan litekeena, batera xinplea ez dena, gainera. Gitarrak eta teklatuetan oinarrituriko kantak dira, pop genero gainditzen dutenak, horrelaxe erakusten dute abestien melodiek, armoniak, ahotsen jokuek... Aipatzeko lanak? Bi musu, Aineza, Txikia ...

 

uu

aurtengo gorakada
9 (GOR, 2006)
Gor disko etxea aspaldi ari da udako single eta nobedadeen bilduma hau kaleratzen; oraingo honekin 9 ditu, hain juxtu. Azken ale honetan hamar talde ageri zaizkigu, eta bakoitzak hagitz kanta ezberdinak eskaintzen ditu, estilo eta molde anitzetakoak: Berri Txarrak, Lendakaris Mueretos, Leihotikan, Mallac‡n, Ezinean, Chicarela (Javi Flitterren proposamen berria, rocka eta latin musikaren nahasketa litzatekeena), Lor eta Sšk (2006an argitaratutako lanekin) eta Stupenda Jones eta Kerobia, ateratzeko prest dauden diskoekin, Preso nago eta Rose escargot abestiak aurrerapen gisa eskainiz azken bi talde hauek. Gehiago ere bada, bi pistatan CD-ROMak eskaintzen dira, Stupenda eta Berri Txarrak taldeen bideo-klipekin. Eta gehiago ere bai, zuentzako 15 CD, ongi irakurri duzu, 15 (hamabost), horretarako lehiaketatxo hau erantzun behar duzu: