.Rafa Rueda, saredun eskua, bigarren bakarkako diskoa
TTestua: J. Óscar Beorlegui
MELODIAK TRATATZEKO, BAKARRA EZ DEN ARREN, POPA DA GENEROEN ARTEAN NAGUSIA

Conocido principalmente por su carrera al frente de , grupo con el que ha grabado cinco CD´s, Rafa Rueda (Mungia, 1972) es uno de los grandes desconocidos de la escena euskaldun, del gran público: eso que en los últimos meses éste fabricante de melodías –tal y como lo presenta su discográfica- ha saltado a la actualidad por la grabación de Saredun eskua, su 2º CD en solitario, al margen de PiLT

PiLT taldeagatik ezaguna da Rafa Rueda (Mungia, 1972), haiekin bost disko grabatu ditu, eta hala ere euskal eszenaren ezezagun handienetarikoa da: nahiz eta azken hil hauetan melodia sortzaile hau Ðhalaxe aurkezten digu bere diskografiakÐ, Saredun eskua bere bigarren bakarkako diskoaren grabaketaren harira, plazara berriz atera den. Lehen ez bezalako konpositore lanean aritu den disko honek argi eta garbi erakusten digu pop-erako bere dohain berezi eta askorentzat ustekabekoa. Honexegatik, ezagutza murritz honekin amaitzeko asmoz, harekin harremanetan jarri gara: eta honatx bere hasmentaz, PiLT-z, bere bakarkako karreraz eta abar kontatu diguna.

El trabajo, en el que Rafa se ha destapado como nunca como compositor, muestra más que a las claras su especial y para muchos nunca imaginado talento para el pop. As’ las cosas, con el fin de terminar con tan injusto desconocimiento, decidimos contactar con él: esto nos contó sobre sus comienzos, los PiLT, su emergente carrera en solitario y otros destinos
 

Noiz hartu zenuen gitarra bat lehenengo aldiz?
Hamahiru bat urterekin. Mungiako musika eskolan piano ikaslea nintzen eta hirugarren ikasturtetik aurrera ikasteko modu bakarra bat erostea zen, ordura arte han jotzea uzten zigutelako. Etxean ez zegoen erosteko aukerarik, beraz gitarrarekin hasi nintzen, merkeagoak ziren-eta. A priori diru kontua bazen ere, uste dut nik gitarra jotzea denbora kontua zela. Txikia nintzenetik arreta piztu dit.

Noiz sentitu zenuen hori betiko zela?
Zorionez txikitatik ideiak argi izan ditut. Arkitekto, pilotari edo konpositore izan nahi nuen. Lehena ez nuen saiatu ere egin, bigarrena erdizka gelditu zen, eta hirugarrena... horretan nago. Izan ere, unibertsitatera joan naiz bizimodua musikatik atera nahi nuela. Lanak eta inertziak horretara eramaten zaitu, gero eta gehiago, behin betikoa den inoiz ez dakizun arren.

Musikari dagokionez, esaguzu, bizitzarik ote dago PiLT-en aurretik?
Nik txistulari bandan jotzen nuen, eta hamazazpi urterekin pop talde bat osatu nuen, Broken Bihotz. 1992an disko bat grabatu genuen, IZ-n, bere oihartzuna eduki zuena, baina gure arteko adin aldeak banda amaiarazi zuen. Hortik gutxira PiLT sortu zen.

Banda hau nola sortu zen?
Mungiako pubean diskoak jartzen nituen nik. Hor denok elkar ezagutzen dugu, ia gau guztietan lagun berberek amaitzen genuen musikaz berbetan, kasik koadrila bat ginen. Xanpek bateria jotzen zuen eta Abiok teklatua. Umeak ginenetik ezagutu arren ez genuen elkarrekin ezer egin eta egun batean elkartzea bururatu zitzaigun. Konexioa oso azkarra izan zen.

Hamar urte eta gero, 1996-n protagonista izan zineten bonba hartaz zer oroitzapen gorde duzuen?
Urte hura, zalantzarik gabe, funtsez-koa izan zen, jo eta jo ibili zineten... Suposatzen dut, mundu guztia bezala, ezustean harrapatu gintuela. Jotzea eta diskoak grabatzea gure ilusio handiena zen eta bat-batean kontzertu pila bat ematen ari gara eta diskoa izugarri ongi hartua. Uste dut urte eta erdian oso asteburu gutxitan ez genuela jo. Pila bat gozatu genuen.

Pixkanaka bost CD grabatzera iritsi zineten. Oraindik norbaitek ez baleki nolakoa den, sal egiguzu azkena.
Disko berezia da, Aitor Abio, teklista, taldea utzi behar zuelako. Estilistikoki CD-a hirukoterako pentsatu zen, baina Aitorrek azkenean grabatu zuen, agur moduan. Oso disko freskoa da, talde baten bosgarrena izateko, hori ez da erraza. Gure burua berrasmatzeko eta bide berriak bilatzeko balio zigun.

Jende asko, huts egin gabe, Hil da Jainkoa-n gelditu zen. Denbora aurrera egin ahala, nola ikusten duzu abesti hura, garai baten erreferentzia puntu bezala, jendea erakartzeko tresna bezala, sanbenito bat bezala?
Esan dituzun hasierako biak batez ere. Ez dut uste inork uko egingo zionik horrelako abesti bat bere errepertorioan edukitzeari. Guri ate asko zabaldu zigun, geroko disko- etarako mantendu zirenak. Talde guztiek, nolabait, bandera-abesti bat dute, eta jende askorentzat horixe da gurea. Ordainsaria da askok hori baino ez dutela gogora- tzen, baina jende horrengana ez zinateke bestela iritsi. Kontua ahalik eta jende gehienera zabaltzea bada, hau bezalako kantuak edozein talderentzat beti dira onak.

Kantak guztia eman zizuen, baina bidea pixka bat moztu ere bai, ezta? Gainditzen gaitza?
Ez dut uste inongo biderik moztuko zigunik; kontrakoa. Jende askok pentsatu zuen abesti bakarreko taldea ginela, baina uste dut denbo-rarekin kontrakoa ikusarazi genuena. Horrelakoak gainditzeko modu bakarra gauzak ahalik eta hobekien egitea da, eta horrek azkenean fruituak ematen ditu. Gu beti izan gara gure buruarekiko zorrotz.

Zure ustez, zein da PiLT-ren abestirik hoberena?
Agian Denbora diskoa irekitzen zuen Automatak bezala dut begikoena. Jotzeko dibertigarria da eta berarekin aurrerapauso bat eman genuen konposizioari dagokionez.

Jatorrizko banda utzi gabe, bat-batean bakarkako karrerari ekin zenion. Mintzatu hartaz: jatorria, planteamendua, zein urtetan taldetik kanpo jotzen hasten zaren, sentipenak... lehen diskoraino.
Lehen diskoa 2003an grabatu nuen. Denbora bane- raman talderako egokiak ez ziren kantak egiten, eta emeki-emeki bakarkako disko bat egitearen ideia indartzen joan zen. Ideia taldea eta nire diskoak tartekatzea zen, eta orain taldea da nolabait nire diskoen menpe dagoena. Suertea dugu bakoitza aktiboan dagoela taldeak funtzionatu behar izan gabe. PiLT-ren hurrengo diskoa berandutzen ahal da pittin bat, baina hirurok denbora eta gogoa ditugunean egingo dugu.

Bigarrenera iritsita, nolakoa da lehenbizikoarekin erkatuz gero?
Bigarrena lehenaren garapen logikoa da. Lehena gitarretan oinarritzen da, eta bigarrenean teklatuak protagonismo handiagoa hartu du. Tinbrea zabaldu nahi nuen eta horretarako modu ona zen. Musika mota hori eginez oso dibertitzen naiz. Kantak, melodia beti gustatu izan zaizkit, eta pop-a, bakarra ez den arren, horiek kultibatzeko orduan, generoen artean nagusia da.

Hitz egiguzu poparekiko zure gustu ez hain ezagun hartaz, eta zure eraginez.
Etxean popa entzun dut beti, nire arreben diskoengatik. The Police, Elvis Costello, The Cure bezalako taldeak beti izan ditut gogoko. Azkenaldian Jeff Buckley-ri nahikoa lapatu natzaio, eta orain Deth Cab For Cutie edo Franz Ferdinand ari naiz aditzen.

Diskora itzulita, bigarren honetan ikus daiteke zenbait letra (bost) idatzi dituzula. Zer bilatzen duzu letrista batengan?
Letrista batekin lan egiten duzunean, zuk iritsi nahi duzun puntu hartara modu dotoreagoan iristea nahi duzu. Azalpena erraza da: Zure egiteko nagusia musika egitea bada, eta harena idaztea, argi dago nork kontrolatzen duen hobeki diziplina bakoitza. Herri musikan gertatzen dena da bi diziplinak oso lotuta doazela, eta musikaz adierazi nahi duzuna letraz ere adierazteko beharra duzu. Honek ez du kentzen noizbe-hinka zuk baino hobeki idazten duen norbaitek zure mezua nola interpretatzen duen ikusteko jakin mina izan dezazula. Asko ikasten da.

Hau gutxi balitz, azken hilabeteetan konpainiamusikari ere ikusi zaitugu: Mikel Urdangari nekin eta beste askorekin, Lauaxeta omentzeko diskoa...
Oso proiektu berezia izan zen. Mendeurrena koordinatzen ari zen jendeak komentatu zidan disko bat egin nahi zutela Lauaxetaren poemak gazteen belarrietara eramateko.Nik proiektua aurkeztu eta haiek interesgarritzat jo zuten, eta dena aurrera. Oso esperientzia polita izan da parte hartu zuten artistekin eszenatokia partekatzea. Giro bikaina zegoen eta irudipena daukat denbora asko beharko dela horrelako zerbait berriz gertatzeko. Denok oroiminez gogoratzen dugu, denbora asko pasatu ez den arren.

Posible al da musikatik bizitzea?
Gogorra baina posiblea gogoz ekiten badiozu. Lan asko egin behar da, baina asebetetzen zerbaitetik bizitzeak ez du preziorik. Lanbide ezegonkorra den arren eta epe luzerako planik egiten uzten ez dizun arren, satisfazioa hain da handia ezen une txarrak azkar ahazten zaizkizun.

Zerbait gehitu nahi baduzu...
Ez. Agurtxo bat eta ea laster elkar ikusten dugun hanhemenka.