|
.Burlatako Gaztetxea suntsitua |
| Goizeko 5.30ak ziren, Sanz-en zipaioak agertu zirenean Burlatako gazteon etxea suntsitzera. Erresistentzian 40 egun baino gehiago pasa eta gero, inoiz iritsi behar ez zen momentua iritsi zen eta azkar nabarmendu zen hori herrian. Goizeko 5.30etan erresistentzian zeuden gazteak suziriak bota zituzten gaztetxeko teilatutik herria esnarazteko. Handik gutxira kaleak jendez betetzen hasi ziren, eta poliziarekin lehen tira-birak gertatu ziren. Hemendik aste betera Burlatan gertatu behar zenaren islada baino ez zen izan. |
BURLATAN GAZTETXEA ORAIN!! GAZTERIA BIZIRIK!! ![]() |
|
Aste horretan zehar Burlata herri bezala atera zen kalera, gaztetxearen hustea salatzera. Eta aste horretan kolore guztietako poliziak bortizkeriaz eta errepresioaz erantzun zioten herriari. Zenbatek jasan genituen identifikazioak, kargak, kolpeak, tentsio uneak soilik gure desadostasuna agertzen saiatzeagatik? Non zeuden gure ustezko ordezkariak egun horietan? Zerbait egin al zuten hau ekiditeko? Gure ustetan egin zuten gauza bakarra poliziari behin eta berriro deitzea izan zen, gogoratu bestela udaletxean eta kultur etxean kateatu zirenak atxilotzera zipaioak bidali zituztenean. Udaletxeak gurekin hitz egitera ukatzen zelako eta haiekin hitz egiten saiatzeko bertan kateatu ziren gazteak. Baina gure super demokratak polizia bidali zuten gazteak jipoitu eta atxilotzera. Erantzukizuna askotan alkatean jarri izan dugu, baina alkatea beste bat besterik ez da. Hustearen erantzule zuzenak; SAN JUAN eliza, ERRELEKU S.A promotora, PSN, UPN, CDN, IU, ARALAR eta BATZARRE dira Burlatan gaztetxe gabe egotearen errudunak. Gezurra badirudi ere "ezkertiarrak" deitzen diote bere buruari udal gobernukoek, guk ez dakigu non ikusten dioten izaera ezkertiarra, herriaren inplikazioa bilatu beharrean(hau ezkertiarrak badira bederen), herriko gazteak antolatzen ziren leku bakarra suntsitzen badute. Baina udaletxean konturatu dira haien maskara erori egin dela, eta aurpegia garbitzeko saiakeran, orain gaztetxe berri bat eraikitzeko beharrezkoak diren planoak egingo dituztela esan dute. Honekin herriko gazteria gelditzen saiatu dira, baina gazteok ez gara hain errez makurtzen. Gaztetxe gabe beste egun bat bera ere pasatzeko ez gaude prest, horregatik udaletxeari gure beharrak asetuko dituen lokal autogestionatu bat orain uzteko eskatzen diegu, Burlataren bizitza soziokulturalean ezinbestekoa da gaztetxe autogestionatu bat, eta eskeini nahi ez badute, hartuko dugu!!
|
|
![]() |
|