| .Gurekin egon ziren | |
|
Testua:
Xabi Zelaia
|
|
| Urriaren 5ean, Abiadura Handiko Trenaren aurkako asanblada | |
|
.
![]() |
Hasiera batean Paulino Huarte egon behar zen dokumentala aurkezteko, baina azken momentuan ezin izan zuen eta beste ordezko bat etorri zen. Abiadura Handiko Trenaren aurkako asanblada- ren partaideak, "GELDITZEA BADAGO" doku- mentala eskaini zigun. Orain arte, Susa Bailaran (Ipar-mendebaldeko Italian), Lyon eta Turin-en arteko Abiadura Handiko Trenaren obrak geldiaraztea lortu duen borroka erradikalaren kronika bitxia. Antza denez, geldi daitezke Kapitalaren inpo-saketak piztiaren bihotzean, ezinezkoa ba dirudi ere. Are gehiago, azpiegitura erraldoi hoien aurrean ez dago negoziatzerik... herritar batasuna, autogestioa eta ekintza zuzena baizik. Abiadura Handiko Trenaren aurkako Manifestu- ak dioenez, beste munstro batek Euskal Herria mehatxatzen du, Abiadura Handiko Trena. Proiektu erraldoia, gastu handikoa eta inguru gaineko eragina pentsa ezina. Euskal Herria modernizatzeko da bere sustatzai-leen arabera, baina kapitalismo neoliberal basati, teknokratiko, erraldoizale, nuklearizatu, arpila- tzaile, baztertze eta pobreziaren sortzaile, gizarte-ehunaren desegituratzaile baten barruan, giza eta ekologiko arazoak larriagotuko dira. Beti ere, ingurugiroarekiko errespetuz eta aurrerapen itxuraz estalita. |
| Urriaren 18an AZIKA ELKARTEA TXOTXONGILO TALDEA | |
![]() |
HERRIALDE URDINA Txotxongilo antzezlana gure elkartean gauzatu zuen Azika Taldeak Ikuskizun honek, aspaldiko amets baten atzean dabilen pertsonai baten bidea erakusten digu. Bide honetan Kokin "burugogorra", musikari bat, miresle baten untxia, artzatxo bat eta Herrialde Urdinera heltzeko bidea ezagutzen duen azti batekin topo eginen du. Axularreko aretoa txikia gelditu zen eta umeek eta zenbait gurasok ere ikuskizun honetaz gozatu zuten. |
|
|
Azaroaren 22an, MIKEL ZABALZA |
![]() |
Mikel Zabalza eskalatzaile aditua da eta gure planetako mendi garrantzitsuenak behin baino gehiagotan bisitatu ditu: Pirinioak, Picos de Europa, Alpeak, Himalaia, Patagonia, Ant‡rtidaÉ. Goi mailako mendizaleak, Karakorum mendika- teko eskaladak erakutsi zizkigun. Karakorumen egindako eskaladen proiekzioa, 3 atal desberdin ditu, 3 eskalada desberdin hain zuzen:
Horrez gain ere, Broad Peak (8.047 m.) mendira saiatutako neguko igoera bat eta K2 mendira beste saio bat poloniar bidetik ikusi genituen. |
|
.
|
Azaroaren 25ean, NIKO ETXART bere aita DOMINIKA eta bere koinatua ROBERT LANDABURU kontzertu ematera hurbildu ziren Axular Elkartera |
![]() |
Lehenago gurekin ere afaldu zuten eta oraindik denbora izan genuen zenbait kanta beraiekin emateko. Gauerdian gure festa partikularra bukatu zen eta kontzertua hasi zen. Han geundenoi oilo pikorra ateratzen zitzaigun AltzŸrŸkŸ eta Larraineko zuberotar hauen kantak entzutean, zuberotar abesti herrikoi sorta liluragarri bat ekarri zizkiguten, kanta batzuk gitarraz lagunduta baina gehienak "a capella" kantatu zituzten. "EPERRAK" bere azken diskoaren abestiak gozatzeko parada ederra izan genuen. Aipatzekoa ere, Nikok gure bazkide preso den Mikel Almandozi eskainitako abestia. Bukatzeko denok batera "Eperrak" abestia kantatu genuen eta betiko "beste bat", "beste bat"É horiekin kantaldia luzatzea lortu genuen, denon gozamenerako. |
|
|
Azaroaren 30ean, LAKRIKUN antzerki taldea |
![]() |
"Greban gaude" komedia plazaratu zuten Alaitz Olaizolak, Idoia Urangak eta Gurutze Eizmendik. Hiru garbitzailek grebara joateko erabakia hartzen dute antzezlan honetan, grebaren zergatia hasiera batean inork argi ez eduki arren. Hirurak elkartu egingo dira, eta solasari ekingo diote. Oso ezberdinak dira beraien artean, eta gaiak jorratzeko orduan ere, ezberdintasun horiek agerian geratuko dira. Ironia handiz, maitasunari, familiari, sexuari, ilusioei eta beste zenbait gauzei buruz arituko dira antzezlan honetako hiru pertsonaiak, eta emakumezkoen pentsaera nahiz ikuspegi ezberdinak azalduko dituzte. Telebista munduan eskarmentu handia duten Alaitz Olaizola, Idoia Uranga eta Gurutze Eizmendi aktoreek antzeztu zuten Greban gaude, eta Elena, Arantxa eta Jaione garbitzaileen azalean barneratu ziren.. Kontakizuna ironiaz beterik dago eta ukitu umoretsua dauka, inolako dramatikotasunik gabe egunerokotasunean topa ditzakegun egoera gordin nahiz deserosoen kontura barre egiteko helburua baitu. Politikoki zuzena dena eta benetako errealitatea kontrajartzen dira antzezlanean etengabe. Lakrikun taldeak Azpeitiako Euskal Antzerki Topaketen Saria jaso zuen. |