Ederra da argazkia.
Gure olerkaririk famatuena munduan barrena dabil, iaz Ameriketako Estatu
Batuetan ikusi genuen, New Yorken, hain juxtu; oraingoan Asia aldera
egin du jauzi, Taiwanera: Taipeiko Slite Gallery-ra.
Hantxe dabil euskal
hitzekin jolasean, gustura, ederki. Gauza ezin pollitagoa dugu hau:
euskal gazteak ari baitira euskara zaharra munduratzen, zabaltzen, barreiatzen,
han eta hemen, eta hori ez da EDERRA.
Etxepare zaharrak
(1545) bere olerki zaharrean idatzi zuena betetzen ari da gure Kirmen
mundu zabalean:
Euskara, jalgi
hadi kanpora.
Euskara, jalgi hadi plazara.
Euskara, jalgi hadi mundura.
Euskara, habil mundu guzira.
Euskara, jalgi hadi dantzara