.Larratz Dantzari Taldeak · 30 urte

Testua: Verónica Ferreiro Pinto

Udako alean honen berri eman genuen, eta azaroan ospatzeko garaia heldu da. Larratz Dantzari Taldeak bere 30. urtemuga ospatu du dantza emanaldia eskainiz eta ondoren Euskal Herria Pe–an afaria eta gaupasa eginez. Azaroaren 4an. Larunbata, iluntzean, Burlatako Kultur Etxean urte horietan zehar dantzatutakoaren erakustaldia ikusteko aukera izan zen. Belaunaldi guztietako jendeak parte hartu zuen eta sarrerak ordu erdian bukatuak ziren. Esfortzu hori egin ondoren Larratzen dantza egin dutenak eta lagunak 70. hamarkadan (orain dela 30 urte) egiten zen bezala jantzi ziren elkarrekin afaltzeko.

Izandako arrakastaren ondorioz, eta jendeak eskatuta, abenduaren 30ean berriz emanaldia eskainiko dute Burlatako Kultur Etxean arratsaldeko 20etan.

Emanaldia primeran egiteko hainbat bilera eta entsegu ospatu dira. Honen guztiaren argazki batzuk hemen dituzue ikusteko.

Horrelako dantza erakustaldia egiteko entsegu asko egin behar dira eta hemen duzue horietako bat.
Fanfarreak dantzariekin batera musika ikasi du. Fanfarre, txistulari eta Burlata Herriko gaiteroen laguntzarekin egin dute 30. urtemugako dantza emanaldia.
Bi egun lehenago Kultur Etxean bertan emanaldi osoa musika eta argiekin egin zuten.
Dantzatzeko arropaz prestatzeaz gain ilea eta makillajea oso garrantzitsuak dira. Orduak behar dira dantza taldeko kide guztiak prest egoteko.
Hasteko, ohorezko dantza jende guztiari ongi etorria emateko
Gipuzkoako dantzak, zailak eta balletari hurbilak, dantzariak duen trebetasuna erakutsi behar du. Kasu honetan mutilek eta neskek elkarri erantzun zioten.
Otsagiko jota 17 dantzariz egina. Dantza honetan belaunaldi zaharretako dantzariek parte hartu zuten.
Amaia operaren ezpatadantza. Jesus Guridik asmatua, euskal nazionalismoa irudikatu nahi da dantza honen bitartez.
Xiberuako maskarada, dantza zaila eta ikusgarria.
Behe Nafarroa dantzari handiek eta txikiek egin zuten, denok batera. Txikiak etorkizuna dute.
Argazki honetan egun horretan parte hartu zuten dantzari guztiak ikus daitezke eta musikariak ere. Azpimarratu behar da musikarien eginkizuna emanaldian: ez dira protagonistak, baina haiek gabe dantzarik ez dago.
Afaldu ondoren jai handia egin zuten. Horretarako 70. hamarkadan janzten zen bezala mozorrotu ziren taldeko kideak eta lagunak. Bi argazki hauetan ikus daiteke ze "pintak" zeramaten.